sábado, 24 de septiembre de 2005

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailak 22


Frantzia eta Belgikaren artean egindako Entre ses mains (Bere esku artean) filmeak ireki du Sail Nagusiko goiza. Albaitari bakarti bat eta aseguru etxe batean lan egiten duen emakume ezkondu batek duten halamoduzko harremana erabili du Anne Fontaine zuzendariak misterio eta intrigazko istorio hau kontatzeko. Pantailan amaierako kredituak azaldu direnean, txaloak eta kontrako oihuak nahastu dira eta aretoa ziztu bizian utzi dugu, protagonisten (Beno?t Poelvoorde eta Isabelle Carr?) interpretazioak zuzenak direla pentsatzen, baina baita ikusi berri dugun zintak ez digula inolako arrastorik utziko.


Miranda July artista ipar-amerikarrak komedia gazi-gozo bat proposatu zigun ondoren, berak zuzendu eta antzeztua. Me and you and everyone we know (Zu eta ni eta ezagutzen ditugun guztiak) sortzaile gazte baten bizitzan murgiltzen da. Honek bere lana arte garaikideko museo batean zintzilik ikusi nahi du, baina bitartean agureak zaintzen irabazten du bizimodua. Beste alde batetik Richard dago, banandu berria den aita gaztea, maitemindu egingo dena. Berarekin batera bere bi semeak, Interneteko txat erotikoetara lotuta bizi direnak. Auzoa eta bizilagunen artean sortuko diren harreman arraroak dira Miranda Julyren debut distiratsuaren oinarria. Kritika ez zuen kontrako izan.


Ezin gauza bera esan Bang Bang Orangutan izeneko produkzioaz. Suezia eta Danimarkaren artean egindako lan hau Simon Sthaok zuzendu du eta bere seme txikia istripuz hiltzen duen negozio gizon baten gainbehera kontatzen du. Debaldeko errekurtso eta karrankekin filme gutxik lortzen dutena egin zuen: ikusleen erdiak filmeak ordu bete eskas bete baino lehenago aretoa uztea.


Bang Bang Orangutanen efektuak guztiz gainetik kendu gabe, (azken minuturaino ikusi baikenuen filmea, produktua justifikatuko zuen amaierako aldaketa handia itxaroten, koittaduen moduan) merezitako deskantsua hartzea erabaki genuen. Ez oso luzea hala ere. Pintxo pare bat eta berriro ere Antzoki Zaharrera Asier Altuna eta Telmo Esnalen Aupa Etxebeste! ikustera. Euskaraz goitik behera grabatutako lehen filme luzea Euskal Herriko herri txiki batean girotutako komedia da. Entretenitu eta erlaxatu egin gintuen, gaueko ordu horietan behar genuen hain zuzen ere.

viernes, 23 de septiembre de 2005

Berri Txarrak taldeari elkarrizketa


Jaio.Musika.Hil diska berria ateratzeko aste inguru besterik falta ez dela, Gorka Urbizurekin egin dugu solas.



Hauetxek izanen dira seguraski musikari batentzat momenturik latzenetakoak, diska prest eduki eta kaleratu bitartekoak. Izan ere, hainbeste lan eta denbora eskeini diozun hori ea jendeak nola hartzen duen ikusteko esperoan egotea, ez da batere samurra izango. Dena den, Gorka Urbizuk ez du beldur zantzurik erakusten, seguru eta harro ikusten zaio.


GRABAZIOA



Eremu Lauak- Grabazioa Lekunberrin bertan egin zenutela daukat entzunda, Karlos Osinagaren laguntzaz, baserri bat egokituz. Horrela izan al zen? Zergatik aukeratu zenuten bertan egitea?



Gorka Urbizu -Grabaketa Eraso herrian egin genuen (Nafarroa), lagun baten baserria egokituz. Orain arte beti estudioan grabatu izan dugu eta disko honetarako arrisku hau hartu nahi genuen (estudiotik kanpo grabatu eta Ameriketan nahastu). Honekin grabaketaren prozesu ezberdinetan beti erne eta hurrengo pausurako irrikitan egotea lortu dugu.



EL- Ed Rose-k nahastu du diska, Estatu Batuetan. Nola hartu zenuten erabaki hura eta zergatik?



GU-Atzerriko ekoizle batek gure musikarekin nola joka zezakeen ikusi nahi genuen. Bestalde, zuzenki gure estiloarekin bat ez datorrenaren ikuspegi ezberdinak erakartzen gintuen, eta Ed Rose posibleen zerrendan zegoen. Berarekin harremanetan jarri eta Libre ? asko gustatu zitzaionez, berarekin egitea erabaki genuen.


EL- The Get Up Kids bezalako taldeekin lan eginagatik da Ed Rose ezaguna eta jakina da Weezer edo Pedro The Lion bezalako taldeen jarraitzaile zaretela. Alde poperoa piska bat azpimarratu nahi zenuten nahasketan?


GU -Gu ez gara pop talde bat, baina melodia maite dugun aldetik pop asko eta ezberdina entzun izan dugu beti. Zuzenki gure estiloarekin lotuta ez dagoenaren ikuspegiak erakartzen gaitu gehiago. Kaki adibidez, ez da metal musikan aditua, baina horrexegatik egin genuen aurreko diskoa berarekin. Disko honen helburua ez da gure alderdi poperoena azpimarratzea, baina egia da aurrekoarekin hardcorearen zakuan sartu gintuela askok eta gu ez gaude inongo zakutan. Guk estilo ezberdinetatik edaten dugu, baina Berri Txarrak besterik ez gara. Disko guztiak estilo aldetik amaiera irekiarekin uzten ditugu eta biziki maite dugu diskarik diska aldatu eta askatasun musikala aldarrikatzea. Entzulegoa kitzikatu beharra dago, espero ez duenarekin zure esparrura gerturatzera behartu, nolabait.


EL- Gustora gelditu al zarete Ed Rose-k buruturiko lanarekin?


GU-Soinu kontuak bigarren mailako bezala ikusi izan ditugu beti, garrantzitsuena kantuak eta sentimendu trukea dira. Baina bai, gustora geratu gara, eta Ed Rose-i izugarri gustatu zaizkio kantuak. Horrek asko bete gaitu.



EL- Desberdintasun nabaririk ikusi al duzue diskaren azken emaitzan?



GU-Diskoa esku askotatik pasa da grabatzera sartu ginenetik, eta prozesua guztiz ezberdina izan da, beraz diferentzia badago, baina kantuek dakarte diferentziarik handiena.



HEGO-AMERIKETAN BIRA


EL- Nola sortu zitzaizuen bira hau egiteko aukera?


GU-Aspaldi egin nahi genuen zera bat da, eta diskoaren nahasketaren aitzakiarekin, data konkretuekin hasi ginen dantzan.


EL- Mexiko eta Nikaraguaren artean desberdintasun handia nabaritu al duzue?

GU-Bai, izugarria. Egoera soziala, politikoa ezberdina den heinean, jendea ere oso ezberdina da. Mexikori buruz entzunak genituenak ?publiko bero eta eroa, eta abar- bete egin da, baina ez kontzertu guztietan. Mexikon bertan ezberdinak izan ziren oso hiru kontzertuak. Tampicon Berri Txarrak-zale amorratu ugari topatu genituen; hiriburuan jendea ikusminez zegoen eta Tolucan kontzertu benetan eroa izan zen, jendea bultzaka eta abar. Nikaragua esperientzia itzela izan da guretzako. Asko ikusi eta ikasi dugu, eta bertako jendearekin zoratuta itzuli gara. Kontzertuak, gainera, oso jendetsuak izan dira eta itzuliko garela ziur.


EL- Irakurri izan dut momentu batzuetan Rage Against The Machine bezala sentitu zaretela jendearen erantzuna ikusita, beste batean Ramones-en antzera jo duzuela, gelditu gabe, punki andanaren aurrean... desberdintasun handia euskal entzulegoarekin alderatuz, ezta?


GU-Bai, ezberdina zinez. Baina guk aurpegi asko dauzkagu eta tartea daukagu nahi dugularik metaleroago, punkago edo poperoago agertzeko. Aktitude kontua da eta gure kantuak anitzak izanda kontzertu mota oso ezberdinak eman ditzakegula uste dut. Kontzertu punk horretan oso oso gustora aritu ginen, adibidez.



JAIO.MUSIKA.HIL: DISKA BERRIA


EL- Ezinbesteko galdera da, baina, zer adierazi nahi izan duzue diskaren izenburu eta azalarekin? zein da kontzeptua?



GU-Izenburuarekin musikari zor genion omenaldi txikia egin nahi izan dugu. Musikaren inguruan mugitzen den jende asko ezagutu dugu musika errespetu gutxiz tratatzen duena. Guretzako musika beti egon da lehenengo lerroan; gure bizitzaren urte garrantzitsuenak musika eginez eman ditugu. Portada serioa nahi genuen, izenburuak pisu handia zuelako eta zerbait oso konkretua jartzeak indarra kenduko liokeelako.



EL- Zer espero behar dugu diska berriaz? Zer bide jorratu dituzue oraingo honetan?


GU-Gure ustez ez da hausturarik, baina bada elementu berririk. Jendeak agian Libre ? hartuko du erreferentziatzat eta ez nieke hori gomendatuko. Guk 2005ean garena izan dugu erreferentzia bakarra, sentitu eta atera zaiguna, eta horixe da Jaio.Musika.Hil. Ez dakit gure ibilbidea koherentea den estilo aldetik, baina guretzako koherentzia barrutik ateratzen zaiguna egitea da, eta horixe da hemen dagoena. Bestea gu eta gure zaleak traizionatzea litzateke.


EL- Aurreko diskarekiko aldaketa nabarmenik espero dezakegu?


GU-Lagunei erakutsita denetarik entzun dugu. Gu izugarri gustora geratu gara egindakoarekin eta uste dugu kantu oso onak daudela disko honetan. Berri Txarrak dela lehenengo entzunalditik nabari da eta hori da garrantzitsuena guretzat. Aurrekoan baino amorru gutxixeago egon daiteke, baina hori ez da gauza bilatua izan, ez ditugu diskoak aldez aurretik planifikatzen. Rock berriarekin jokatu dugu zenbaitetan, letretan autokritika dago...


EL- Aitor Oreja-k taldea utzi zuenetik lehenengo diska da. Alde horretatik aldaketa nabaritu al duzue? kantuak gitarra bakarrarekin zuzenean joak izan daitezen grabatuko zenituztela pentsatzen dut...


GU-Zerbait nabarituko dela suposatzen dut, baina ez zaigu axola. Taldea ez da berdina izango Aitor gabe, eta horrexegatik ez dugu Aitorren ordezkorik bilatu. Aldaketa etorri egin da, eta hori erronka bihurtu dugu. Ezberdina da, baina zer?


EL- Hitzei dagokienean, zer gai jorratu dituzu oraingoan? zer tono dutela esango zenuke?


GU-Bizi ditugun garaiok ikusita argi dago politikoki asko zegoela esateko, baina baita pertsonalki ere, eta kantu askok azken gai hauek jorratzera eraman naute. Zalantzak ageri dira berriz ere eta autokritika esaldi gogorrak ere bai. 12 kantu gutxiegi dira esan beharreko guztiak esateko.



EL- "Oreka" izeneko kantua jadanik entzungai dago irratietan. Niri, egia esan, Brand New taldea ekarri dit gogora, Weezer-ekin batera. "Emo"-arekiko hurbilketa bat? Bakarra da diska osoan edo diskoaren joera orokorra laburbilduko luke?


GU-Kantu honetan konkretuki ez dakit emoarekiko hurbilketarik ematen den... Elkarrizketa batean kantu berari buruz The Faint dirudiela esan didate, eta foroan norbaitek Neil Young aipatu zuen, pentsa. Argi dago single ezberdina dela gure ibilbidean eta guretzako inoiz egin dugun kanturik biribilenetakoa dela. Dena den, diskoan izaera guztiz ezberdina daukaten kantuak daude.





EL- Nola uste duzue hartuko dituela jendeak kanta berriak? Alde horretatik artega al zaudete?



GU-Singleak polemika sortu duela dirudi, baina hori bagenekien. Aurreko diskoekin lotura zuzenagoa zuten kantu bat har izan genezakeen, baina ez dugu hori nahi izan. Aurrrerakoiago izan behar da eta ez horren kontserbadorea. Musika zerbait bizia da! Jendeak diskoa gustoko izango duela uste dugu, nahiz eta hasieran apur bat harritu. Dena den, eta errespeto osoarekin, geure jakinmin musikala eta behar artistikoa asetzea da garrantzitsuena. Publikoa guregana hurbil dadin lortu behar da, eta ez beti nahi duen hori eman. Hori komertziala izatea da, komertzialkeria ez baita estilo kontua, jarrera kontua baizik.



DISKA KALERATU, ETA BIRA


EL- Jadanik data batzuk jakinararazi dituzue, horien artean California eta Idaho-n emango dituzuen hiru kontzertu ere (horietako bitan Betagarri izanen dute lagun). Zer espero duzue Ipar-Ameriketako kontzertu hauetatik?


GU-Printzipioz AEB-tako euskaldunei zuzenduriko kontzertuak dira ?euskal etxeetan-, baina Ed Rose-ek, adibidez, bertara gerturatzeko nahia azaldu digu jada. Irrikitan gaude, publiko berria izango da eta gainera antolatzaileek sekulako ilusioa jarri dute bira honengan.


EL- Azpimarratzekoa ere lotuta dituzuen kontzertuen artean Zaragoza, Vigo, Riudarenes (Girona) eta Manlleu (Bcn)bezalako lekuak ikustea. Berri Txarrak-ek estatu mailan izan duen igoeraren adibide garbia?


GU-Euskal Herrian disko berria aurkezteko irrikitan gaude, kantu berriak erakusteko. Baina, noski, kanpora egiteak ere asko betetzen gaitu eta talde bezala sendotu. Zaragozan lehengo urtean 500 lagunentzako areto bat bete genuen eta Katalunyan asko jo genuen aurreko diskoarekin. Hori ona da taldearentzako.


EL- Europan zehar kontzerturik emateko asmorik ba al duzue?



GU-Bai. Datorren urterako hizketan ari gara jada.


Irailak 21: Euskal Zinemaren Eguna


Urtero legez, Donostiako Zinemaldiak euskal zinemarekin duen konpromisoa erakutsi nahi izan du. Euskarak atzokoan bere txokoa izan zuen pantaila handian.


Bederatzi filme luze, beste hainbeste labur eta Euskadiko Filmategitik hartutako beste bat (Mait?, Carlos Zabala eta Eneko Igeldo Olasagastirena) Donostiako Pricipe aretoetan izan ziren IBAIAren (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) eta EiTBren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren eta Berria egunkariaren laguntzarekin.


Bertako zinemari egiten zaion omenaldia asko eskertzen du donostiako ikuslegoak, eta Euskal Herrian egiten den ikus-entzunezko produkzioa promozionatzeaz gain profesionalak harremanetan jartzeko ere oso baliagarria da.


Juanma Bajo Ulloa, Fragil filmearekin edo Jos? Mar?a Goenaga eta I?igo Berasategi, animaziozko Supertramps filme luzearen arduradunak izan ziren besteak beste eguneko protagonistak. Gainera, hainbat sari banatu zituzten egun osoan, besteak beste Benito Ansolak jasotako Ama Lur saria, euskal zinemaren topaketak antolatzen egindako lanagatik, edo Ibaia saria, aurten Irusoin Alokaturen Aupa Etxebeste! film luzeak jaso duena, urteko produkziorik arriskatuena izateagatik.

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailaren21


Odgrobadogroba (de fosa en fosa) filmearekin hasi dugu eguna. Jan Cvitkovic esloveniarraren lana, Sail Ofizialean lehiatzen da. Funeraletan hitzaldiak egiteaz bizi den pertsonaiaren istorioa kontatzen digu, haren inguruan dauden pertsonaien kontakizunarkein batera: zendutako emaztea faltan botatzen duelako, etengabe bere burua hiltzen saiatzen den aita; tratutxarrak ematen dizkion senarra duen arreba, gorra den neskatila sentibera eta eta ohorearen ikuspegi berezia duen laguna. Jan Cvitkovic-ek filme koral honekin, drama eta komediaren artean mugitzen dena, freskura sartzen dio Sail Ofizialari, horretarako ere, aipatu beharrekoa da soinu bandaren erabilpena: Jan Cvitkovic-ek diskoteketako doinu ezagunenak, soinu zingaroetan bilakatu ditu horretarako.


Bazkaldu ostean, eta kafea hartzeko betarik gabe, Broken Flowers filmarekin Jim Jarmusch-ek iragana eta orainaren gaineko erreflexioa plazaratu zuen, Cannes-eko jaialdiak epaimahaiaren saria jaso zuena. Bill Murray aktore anitza hartuz (harekin jada Coffe and Cigaretes filmean ibili zena), Jarmusch-ek ezkongabe baten oroitzapenen murgildutako bidaia proposatzen du. Aintzinako maitale baten eskutitzak, non sekretuzko seme baten berri ematen dion, agenda zaharra atera eta bere semearen amaren bila bidai bat hasteak eragiten dio. Jeffrey Wright, Frances Conroy, Sharon Stone, Jessica Lange, Julie Delpy eta Tilda Swinton dira pelikula hau osatzen duten lujuzko aktoreak.


Arrastian, Manuel Martin Cuenca espainiarraren Malas Temporadas filmak, Sail Ofizialaren eguneko proiekzioekin bukatzen du, hiribarruko kontakizunarekin. Nathalie Poza, Javier Camara, Eman Xor O?a eta Leonor Watling dira pelikula honen errepartoa, haien istorioak etengabe gurutzatzen dira, bizitza zuzendu nahiean.


Jaialdiko jardunaldia bertan bukatuko dugu guk (baita beste hainbatek ere). FNAC-ek Donostiako inaugurazioa ospatzen du Saint Etienne-en kontzertuarekin. Bertan daude ere, egun Jaialdiaren zuzendaria den Mikel Olaziregi eta haren aurrekoa Diego Gal?n, eta hauekin Vaya Semanitako aktorea Oscar Terol. Barra librea eta kubatak liburu eta disken artean. Hurrengo egunean bertako materiala nola egonen zen, ez dugu pentsatu nahi.


Zinemaldiarekin aitzakiarekin, Nacho Mastretta-k, hainbat soinu bandaren autorea den, Nino Rotaren bertsiokein ixten du gaua. Federico Fellinirekin ere aritu zen, hain zuzen ere egunotan argazki erakusketa berezia eskeintzen zaio zuzendari handi honi Donostian.

miércoles, 21 de septiembre de 2005

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailaren 20a


Hainbat urtetan faltan izan ondoren, txekiako zinema Donostiako Zinemaldira itzuli da gaur, Bohdan Sl?maren Stesti (Something like happiness) filmearekin. Pelikulak hiri industrial batean dagoen langile auzo bateko bizilagunen istorioa kontatzen du: Mutilak neska ezagutuko du, baina honek ez du bera maite, bai baitu dagoeneko bikotea. Giza harremanei eta zoriontasuna bilatzeari buruzko gogoetara bultzatzen duen zinta da, emaitza zuzenekoa eta ondo marraztutako pertsonaiekin osatua. Hala ere, Zinemaldiko puntu honetaraino iritsita faltan botatzen da Sail Nagusiko ikuslearengan arrasto sakona behin betiko utziko duen film bat.


Gure kutxatilako pressbookak hartzean, harriturik, Fnac-ek bere inauguraziora gonbidatu gaituela ikusi dugu. Prentsaurrekoa, erakusketak, kanapeak, kopak debalde eta bonbazoa: Saint Etienne, Jabier Muguruza eta Nacho Mastrettaren kontzertua. Gure agendan tarte bat egitea erabaki dugu eta pelikula pare bat kontzertu pare baten trukean aldatuko ditugu.


16:00etan Antzoki Zaharrak Vers le sud hartu du, Zabaltegi sailean. Frantzia eta Kanadaren artean egindako pelikula honek 70etako amaierako Haitiraino garamatza. Hara abiatzen dira urtero sexu errazaren bila atzerriko emakume edadetuak.


Eta 19:30etan, ikusmin handia sortu duen Terry Gilliamen Tideland. Faborito nagusienen artean zegoen hasieran, ez bakarrik Sail Nagusirako, baita 53. edizio honetarako ere. Tideland Alizia lurralde miresgarrianen bertsio partikularra da. Jodelle Ferland aktore gaztea du protagonista eta berak darama kontakizunaren pisua filme osoan. Jeff Bridges eta Jennifer Tillyk antzeztutako bikote junkiearen alaba da protagonista, eta honen irudimen uholdearen bidez, Gilliamek ikuslegoa unibertso magiko eta distortsionatuan murgiltzen du, kritika guztiaren adostasuna lortu ez duen unibertsoa bestalde.

martes, 20 de septiembre de 2005

Iraila eta urrian... literatur sariak!


Iraila eta hotza heldu dira (?Bai zera! Ez da egia izango??). Hondartzan eguzkitan etzanda egoteko egunak oraindik geratuko diren arren, piskanaka-piskanaka homo literatus-ak turismoaren kobazulotik atera eta beren lekua hartzen hasiko dira. Udazkena eta negua dira antza (inolako estatistikarik gabe egindako baieztapena da) idazteari ekiteko urte sasoirik onenak. Irailean eta urrian daukagun literatur sarien agendari gainbegirada egitea besterik ez dago.


Hilaren bukaeran amaituko da Emakumeak kontari narrazio lehiaketara aurkezteko epea. Gehienez 12 orrialdeko lanak aurkeztu behar dituzte lehiatu nahi dutenek Bilboko Udaletxean, aipatutako epea baino lehen. Saria 2.000 eurokoa da.


Urriarekin batera kurtso berriko lehiaketa kopuru handiena. 15ean bukatzen da haur literaturako Bapore Saria irabazi nahi dutenek daukaten epea. Santa Maria fundazioak antolaturiko lehiaketa honetan parte hartzeko gutxienez 35 orrialdeko narrazio edo eleberriak aurkeztu behar dira, 6.000 euroko zifra borobila irabazi nahi izan ezkero.


15ean amaituko da era berean Gipuzkoako Kutxak antolaturiko Donostia Hiria sariko bi modalitateetan lanak aurkezteko emandako tartea. Gutxienez 6 eta gehienez 25 orrialde izan behar dituzte aurkeztutako ipuinek. Antzerki lanei dagokionean, gehienez bi ordukoak eta gutxienez ordu eta laurdenekoak izango diren lanak aurkeztu behar dira. Ipuinei emandako sari nagusia 7.000 eurokoa da, eta 14.000koa antzerkian.


BBK eta Euskaltzaindiaren eskutik lau sari garrantzitsu: Antzerkirako Toribio Alzaga Saria, poesiako Felipe Arrese Beitia Saria (gutxienez 750 bertso-lerro aurkeztu behar dira), eleberrirako Txomin Agirre Saria (gutxienean 125 orrialde izan behar ditu) eta saiakerako Mikel Zarate Saria (hemen ere orrialde kopuru bera). Urriaren 16an amaituko da horietan guztietan parte hartzeko epea, eta lanak honako helbidera bidali behar dira: Elkano 20, 48008 Bilbo.


Ezin alde batera utzi Zumaian urtez-urte hutsik egin gabe antolatzen duten Julene Azpeitia Saria. Aurtengoan urriaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte egileek beren ipuinak. Gutxienez 10 orrialdekoak izan behar dute eta saria 3.000 eurokoa da.


Azkenik urriaren 29a da Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan parte hartu nahi dutenek beren lanak aurkezteko daukaten azken eguna. Gehienez 15 orrialdeko ipuinak aurkeztu beharko dira Bilboko Udaleko Kultur eta Turismo sailean eta saria 3.900 eurokoa da.


Lehiaketen betekada beraz. Ea behintzat udaran hain lokartuta egon diren idazteko ohiturei nagiak ateratzeko balio duen!

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailaren19a


Kafea, kruasana eta berriz ere martxan jartzeko asmoa. Kursaal aretora goazela, You Bet your life pelikulako zuzendari eta aktorearekin elkartu gara, azkar eta presaka dabiltza, haien prentsaurrekora berandu iristen direlako (guk zuzenean ez joatea erabaki dugu).


Goiz partea ez da oso emankorra izan, eta eguraldia lanerako oso aproposa ez zenez, zilegi ikusi dugu 16.00ak arte zinema aretoetan ez sartzea. Udara ematen zuen: Kontxako hondartza jendez lepo, eta Boulevard-eko terrazak ere, 2.60¤ salneurria duten kafeekin eta guzti (gainera aurpegi txarra jartzen dizute izotz edalontzia eskatzen baduzu).


Jaialdira itzultzeko ordua. L?Enfer (Infernua) izenburua darama eguneko lehen filmeak, jada honen aurrean mesfidati agertzeko esperientzia daukagu. Japoniar, italiar, belgiar eta frantziar ekoizpenak (ez da gutxi!), hiru ahizpa gazteen istorioa kontatzen digu, haien aita pederastaren suizidioagatik traumatuak. Ezer berririk ez.


Aretoko irteerara irten garenean (jada Antzoki Nagusia gure bigarren etxea bihurtu da), kaleko eguzkiak begiak mintzen dizkigu (hau da hau eguraldia!). Beste kafe bat hartu (doping-a behar baitugu jaialdiko azken egun hauetan) eta bueltan gure eserlekuetara.


Hurrengo filmea, Sail Nagusian lehian dagoena, Malvinetan izandako gerra kontatzen digu, Argentinako soldadu baten ikuspegitik. Trist?n Bauer-en Iluminados por el fuego filmeak, gehiegizkoa eta oso ohikoak diren guda filmeen irudiak hegoameriketako abeslarien donuekin nahasten ditu. Ingalaterra eta Argentinaren arteko guda honetatik filme interesgarria irten zitekeen arren, filme honek dezepzioa zabaldu du ikusleengan.


Galizako turista batzuk borrokatu ostean, azkenean lortu dugu tabernako barran gure lekua lortzea. Txaka eta Onddo pintxo batzuk jaten ditugu, emakume batek ukondoaz jotzen gaituen bitartean.


Argiak berriz ere itzalita, Oyun (The Play) da hurrengo pelikula eta irrikitan gaude hau ikusteko. Turkian ekoiztua eta girotua, Pelim Esmerrek herri txiki bateko emakumeen istorioa kontatzen digu. Emakumeak antzezlan berezia prestatzen dute herrian egiteko, non haien bizitza gogorraren berri ematen dute, gizonezkoen aurrean duten egoera salatuaz. Dokumental moduan eraikia, pertsonaien sinpletasuna eta naturaltasuna da pelikula honen oinarririk onena.


Jogo Subterraneo filmaz ezer gutxi esan dezakegu. Roberto Gutierrez-ek zuzenduriko lan honetan, San Paoloko metroan barrena bere bizitzako emakumea etengabe bilatzen duen gizonaren istorioa kontatzen digu. Topatuko zuen jakin gabe geratu ginen. Gauerdia pasata, gure begiak ixten ari zaizkigu. Sesioa bertan behera uztea erabaki dugu. Bihar arte.

lunes, 19 de septiembre de 2005

Willem Dafoek Donostia Saria jaso du


Atzoko egunak protagonista handia izan zuen. Donostiako Zinemaldiak gala jantziak jarri zituen Willem Dafoe-ri ongi etorria emateko. Aktore estatubatuarra Euskal Herrian da egunotan Before it had a name filma aurkeztu eta nola ez, bere ibilbideari Donostia Saria jasotzeko. Jendez beteriko Kursaal aretoan emandako prentsaurrekoan Dafoek honako hau adierazi zuen: ?Badakit gaztea naiz horrelako saria jasotzeko, bainan ez zait inporta. Saria jasotzeko deia jaso nuenean, eman zizkidaten arrazoiak gustatu zitzaizkitan?


Mila aurpegidun aktorea da Dafoe, lan komertzialak (Triple X edo ta Platoon) eta independienteak (Bihotz basatia, Dogville...) tartekatzeko kapaza dena. Estatu Batuetan eroso sentitzen zela adierazi zuen, hautatzeko hamaika aukera zituelako: ?Triple X pelikula egiteaz ez naiz damutzen. Pelikula horrek izan zuen propaganda eta posterra izango ez bazituen, egun akzio filme bikain batetaz hitzeginen genuke. Gainera, holako ekoizpen erraldoiei esker bestelako egitasmo xumeagoak egiteko aukera sortzen zait, diru kontuetaz arduratu gabe?.


Prentsak noski, gaizto pertsonaiak egiteko zaletasunaz galdetu zion aktoreari. ?Egia da askotan gaizkile paperak egin ditudala, bainan zehazki ez dakit zergatik. Nire filmografia ongi aztertzen baduzu, paper horiek oso gutxi dira. Bainan zuzendari ea ekoizpen arduradunei errazago zaie ni gaizto moduan jartzea. Bainan gero nire ekoizpen propiak daude...pertsonai intimoagoekin, Before it had a name filmean bezala? erantzun zuen iparramerikarrak.


Willem Dafoek, Najwa Nimri-ren eskutik, jaialdi honetako sari nagusia jaso zuen bart gauean: Donostia Saria, ibilbide osoari. Duela 20urte hasi zen honetan Dafoe, eta oraindik 50urte baditu ere, egungo panoramaren curriculum interesgarrienetarikoa duela esan daiteke. Ez soilik lan ezberdinak tartekatu dituelako, ongi egiten jakin izan duelako ere. Jende aunitz eta ezberdinarekin lan egin du, Oliver Stone, David Lynch, Abel Ferrara edo Wim Wenders besteak beste, Martin Scorsese handia ahantzi gabe, Jesucristo famatuenaren papera egin baitzuen harekin La Ultima tentacion de Cristo filmean, Oscarretarako nominazioa eskuratuz.



"Camar?n": Znemaldia flamenko jarri zaigu


Zinemaldiak, jendez beteriko asteburua itxi egin du. Eta zer hobeto Anoetan Jaime Chavarriren Camaron filmearen emanaldiarekin ixtea baino, Tomatitoren kontzertu eta guzti. Egia esan, flamenko abeslariaren lehen filme biografikoak musika onaz gozatu nahi dutenei ez die zapore txarra utziko bai ordea kontakizun gordin eta sotila bilatzen dutenei.


Camaron, Cadiz-eko San Fernando hasten da, abeslaria familia xume batean jaio zenean eta bertan hazten zenean, dirua irabazteko modu baten bila. Abiapuntu horretatik, flamenkoaren izarraren ibilbidea jarraitzen du, geroz eta publiko gehio biltzen zituen tablao-en inguruan.


Camar?n-en benetako familiak, ez zuen arazorik ikusi pelikula hau grabatzearekin, bainan hiru baldintza jarri zituzten: Gurpildun aulkian ez ateratzea, eroria edo demakratua ez ateratzea eta drogak kontsumitzen ez ateratzea. Jaime Chavarrik aski ongi ulertu zituen familiaren premisak eta horrexegatik agian pelikula atseginegia gertatu da.


Pelikulak gora behera aunitz ditu indarraren aldetik, askotan bide errezena hartuaz, bainan San Fernandoko artistaren izaera xumea aski ongi helarazten du, batez ere Oscar Jaenada aktorearen lan bikainari esker. Antzezpen hau, Goya sarietarako hautagai nagusia izanen dela esaten da Donostiatik. Antzezpena ona bada, soinu banda ikusgarria. Camaronek, poltsikoan sartzen ditu ikusleak bere musikarekin.

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailaren18a


Nekea nabaritzen hasi da. Jada ez dakigu ze filme ikusi genuen atzo, gaur edo herenegun. Gaur goizean ikusitakoa gogoratzeak ere esfortzua suposatzen du. Izan ere, jaialdiak aurrera egin ahala, irudiak elkar nahasten dira gure buruetan,jada ez dakigu zer gustatzen zaigun edo zer ez zaigun gustatzen.


Gaurko eguna Andreas Dressen alemaniarraren Sommer vorm Balkom (Udara Berlinen) filmarekin hasi dugu Kursaal-ean. Pelikulak ez du gauza askorik ekartzen zinea panoramera, hala eta guztiz ere hainbat irrifar piztu zituen publiko artean. Sommer vorm Balkom pelikulak Berlinen bizi diren bi emakumeren istorioa kontatzen digu, arazoak erlazioetan, lantokietan...bizitza den moduan kontatuta, bainan gehiegi lortu gabe...pena bat.


Arratsaldea gogor hasi da. Willem Dafoe-ren prentsaurrekoa, atzokoan jaso baitzuen Donostia Saria. Dafoe, xume eta oso lasai ikusi dugu, galdera piloei erantzun die. Nik, lehen ilaran eserita, eta esan beharra dago holako pertsonaiek ez didatela kokiltzen (bale bai, egia da, Ewan Macgregor-en begiradarekin topatu nintzen behin, holako prentsaurreko batean eta zeharo lotsatu nintzen). Esan bezala, lehen ilaran eserita, eta Dafoeren begirada ikusi dut zuzen zuzenean nigan, ez dakit Jesucristo-ren aurpegiarekin edo ta Caravaggio-ren aurpegiarekin begiratu didan, izan ere aktore estatubatuarrak keinu piloa egin ditu.


Arratsaldean, pelikula gehiegi daude ikusteko, beraz lanak banatu eta Elena alde batetik eta ni bestetik joan gara. Neri Mariola Fuentesen antzezpena duen La Vida perra de Juanita Narboni ekoizpen marrokiar espainiarra ikustea tokatu zait. Sail Nagusiko filme hau Farida Benlyazid-ek zuzendu du. Filma...egia esan...ez dakit ziur zer iruditu zaidan je je. Mariola Fuentes-en antzezpena ikaragarria izan da, aktore honek berezko dohain eta xarma dauka. Pelikulak, Juanita Narboniren ikuspegitik Tanger hiriaren ikuspegia ematen digu, bera espainiar kolono familia bateko kidea izaki nahiko ikuspegi garratza ematen du. Esan bezala, azpimarragarriena, Mariola Fuentesen lana.


22.00tako pelikula ez ikustea erabaki dut, pintxo pare bat paseotxoa zangoak luzatzeko eta 00.00tan bueltan zinema aretora You bet your life pelikula ikusteko. Austrian eta Suitzan grabatuta, ludopata baten istorioa kontatzen digu.Bere bizitzako une guztiak zortean jokatzen ditu protagonistak, egun batean dado majiko bat topatzen du eta diru piloa eskuratzen du. Bere jokozaletasunak behin eta berriz jokatzera behartzen du azkenean diru guztia galdu arte. Nahiko txarra, bainan eramangarria.


Etxerako bueltan, Kontxako pasealekuan Juan Jos? Ballesta (bai, berriz ere El Bola) aktorearekin topatu naiz, pote batzuk hartzeko taberna baten bila....eta hau ez dut asmatu...ze handia egin den umetxo hau!

domingo, 18 de septiembre de 2005

Donostiako Zinemaldia: Stoned


Zer gertatu zen Brian Jones bere piszinan hilik agertu zen gauean? Epailearen arabera, Rolling Stones taldeko sortzailea, alkohola eta drogen eraginez istripua izan zuen. Hala ere, bertsio hau sinpleegia da eta Stoned filmak ez du onartzen. Stephen Woolley errealizadore gazteak, erahilketa baten susmoa hartzen dio kasu honi, azkarregi eta presaka artxibatu egin zen kasu honi.


Azken hamar urteak, gertaera txiki hau aztertzen eman ditu Woolley-k, Stones-darren zale amorrutua dela erakutsiz. Hala ere, ez da kasu berezi honen inguruko susmoak agertzen dituen lehenengoa, bainan bai dokumental dramatiko baten bitartez zinemara eramaten duen lehenengoa. Paint in black, Geoffrey Guilianorena, Ana Wohlinen Death of Brian Jones edo ta Who killed Christopher Robin? The truth behind the murder of Brian Jones dira zinema munduan erahilketaren susmoa agertu duten beste filmeak. Guztiek, Frank Thorogood (Paddy Considine) igeltseroa hartzen dute erahilketaren egile moduan.


Rocklari mitikoaren heriotzaren inguruan argia emateko asmoarekin sortua, Stoned filmak, rock munduaren ikuspegi iluna erakutsi nahi digu, zehazki Brian Jones-ek bizitakoa, gainbehera batean sartua baitzen musikaria hil aurretiko momentuetan.


Backbeat-eko arduradunek ekoiztua, Woolleyren lehen luzemetraia, artxibotik hartutako irudietatik ihes egiten du (horrelako filmeetan ohikoa izaten denaren kontra), eta aktoreen antzezlanean oinarritzen du filma guztia, bideoklip muntaiak tartekatuz, musika biografi guztietan egiten den moduan. Pelikularen alderik nabarmenena, noski, soinu bandan dago. Stoned filman, logikarne kontra dirudien arren, ez dugu Rolling Stones taldearen musikarik entzungo, Brian Jones-ek tentazio horri eutsiz, bere gustuko musikarekin sortu du pelikularen soinua, doinu klasiko eta garaikideak elkarlotuz, White Stripes edo ta Khula Shaker besteak beste.

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailaren17a


Asteburua da, eta ematen du Jaialdiak ez duela giro aldetik suspertzeko asmorik. Aretoak bai, jendez lepo daude, bainan M?Cristinako Hoteleko hesietan famatuen zai jende gutxi ikusten dugu eta horretara ez gaude oso ohituak. Eguraldien kulpa ote? Ez dakit horregatik izanen, bainan egunotan dugun haizea...


Gaurko eguna The Drabet danimarkako filmearekin hasi dugu, honekin Peter Fly-k gizarte klaseen inguruko trilogiari amaiera ematen dio. Giroa beroa zegoen aretoan 10minutuko atzerapenarekin hasi baitzen filma (txistuak eta guzti entzun ziren) ta are beroago jarri zen subtituloetan akats ortografiko larrietaz ohartu zenean, gure partetik parra itzelak bota genituen horren inguruan.


El Aura filmaren prentsaurrekora joateko aukera ere izan dugu, non, ordu laurdeneko atzerapenarekin ere, filmeko taldeak gure galderei erantzun dien. Ricardo Darin aktorea, oinaze handia pairatzen duten pertsonaiak antzeztera ohitua dago, haren esanetan azken filme honekin ohartu da horretaz. Horrexegatik Darien helburua da, alderdi honetan aldaketak bilatzea.


...Eta arratsaldean: ikusmin handia sortu duen The Bow pelikula ikustera joan gara. Kim Ki-Duk korearrak, pelikularen egilea, aurtengo Zinemaldian, Hierro3 pelikularengatik Fipresci saria jasoko du. Dialogorik apenas duen pelikulak, ez zuen dezepziorik sortu prentsarako pasean bilduriko publiko artean, Kim kI-duk-en lana txalo zaparrada batez saritua izan zelarik.


Ordu erdi besterik ez filme tartean, segituan eta korrika, Alberto Rodriguez espainiarraren 7Virgenes filma ikustera joan gara, Sail Ofizialean sarturiko pelikula. Zuzendaria, aurreko Zinemaldietatik ezaguna genuen jada, El Factor Pilgrim eta El Traje filmeengatik hain zuzen ere. Aurtengo filmea, ?El Bola? ezizenez ezagutua den Juan Jose Ballesta aktorearen presentzia dauka. Nerabe baten istorioa kontatzen digu, non garai horretako topiko guztiak azaltzen diren: drogak, sexua eta ?ganberrismoa?. Filma honek, gauza berririk ez digu ematen.


30minutu ditugu: zigarroa, kafetxoa eta gaurko azkenaren bila! Con Todos mis respetos ekoizpen frantziarrarekin bukatu dugu. Olivier Granot aktoreak, daukanarekin alaitasuna aurkitzen ez duen pertsonaiaren papera egiten du. Gauza gutxi gehiago, interpretazio bikaina eta kitto.



L?Icerberg
pelikula geratzen zitzaigun bainan lau pelikula ikusita eta jakinda oraindik astebete geratzen zaigula, Donostiako gauaz gozatzea erabaki dugu gauzak mantxoago hartuz....Bihar Gehio!!!!!!

sábado, 17 de septiembre de 2005

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailaren16


Beste urte bat eta Donostian gara. Zinemaldiko lehen eguna: akreditazioa, pressbooks-ak bildu gure kutxategian, eta gorputzak iraun bitartean, aske gara zinemaz gozatzeko. Aste bat dugu aurretik. Botako diguten guztia ikusteko prest etorri gara, baita gure kabuz ikusiko dugun filme extraren bat ere.


Gaur euria egin du, eta oso giro gutxi ikusi dut, hala eta guztiz ere, astebururako sarrera salmentak handiak direla antzeman izan dugu. Izan ere asteburuan bihurtzen da Zinemaldia, benetako zinema jaialdi batean: aretoetan sartzeko ilarak, M?Cristina Hoteleko hesietan jende andana bildua aktoreak ikusteko...; Cuba Gooding Jr, Angelica Houston, Abel Ferrara, Maria Valverde edo ta Michael Winterbottom jada ikusi ditugu bai aretoetan baita Donostiako beste leku ezberdinetan ere...zinemaldiaren xarma.


El Aura Argentina-Espainiako ekoizpena izan da ikusi dugun lehen filmea, Ricardo Darinen presentziarekin. Hasiera batean intentzio onak genituen arren, azkenean sentsazio ez atseginarekin atera gara (horrela esanen dugu bai).


Hurrengo emanaldira joan aurretik, Donostiako pintxo piloa hartu ditugu, sabela ongi beteta. Pintxo hauek ezinbesteko laguntza eta bitamina suposatzen dute, goizetik gauera filme bat bestearen atzetik ikusteko asmoa dugunontzako behintzat.


Eguna, Stoned pelikularekin bukatu dugu, The Rolling Stones taldeko sortzaile izandako Brian Jones-en bizitza eta heriotzaren inguruan eraikitako filmea.


Zer ekarriko digu Zinemaldiak? Ba gure esperientziak, denetarik ikusiko dugula esaten digu. Guretzako ilusioa eta gogo asko...Pintxoak eta Kontxako paseokin...izarretariano!

Robert Wise eta Obaba protagonista Zinemaldiaren lehen egunean


Donostiako Nazioarteko Zinemaldia hasi egin da. 53.edizioari Montxo Armendariz zuzendari nafarraren azken lanarekin ekin zitzaion. Obaba, Bernardo Atxagaren Obabakoak idazlanaren bertsioa, izan zen beraz Sail Ofiziala zabaldu zuena, hots nazioarteko zinema erakustaldi zabalaren alfonbra gorria estreinatu zuena.


Harrera ekitaldia, Rosa Maria Sarda aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztua, zinema-zinemaren aldarrikapenean oinarritu zen, hau da, pantaila erraldoian eta zinema aretoetan ikusten den zinemaren alde. Izan ere, Zinemaldiak iraungo dituen 9egunetan, Donostiako aretoek 600pelikula bainon gehiago emanen dituzte, edo beste batera esanda, publiko anitzarentzako zuzenduriko 1000 emisio ordu bainon gehiago.


Ezin zitekeen beste modu batean hasi, harrera ekitaldia berriki zendutako Robert Wise-ren hitzekin zabaldu zen. Zinemaldi honetan haren filme ezberdinak bildu dituzte, horregatik zinemagileak adierazpen batzuk grabatu zituen jaialdia hasi aurretik. Ipar-Ameriketako errealizadorea, joan den asteazkenean hil egin zen Californian, Donostian entzun ziren adierazpenetan, aurtengo Zinemaldian ez egotea sentitzen zuela esaten zuen, hala eta guztiz ere haren izenean bere emaztea joanen zela aurreratzen zuen. Robert Wise-en emaztea, Donostian zegoelarik izan zuen bere senarraren heriotzaren berri.


Abel Ferrara zuzendari New York-tarra ere hunkiturik agertu zen harrera ekitaldian, bere lan guztia bilduko duen saila izanen baita aurtengo zinemaldian.


Obaba-ko taldearen ondoan, Montxo Armendarizek bere lanaren emaitzarekin harro eta pozik sentitzen zela adierazi zuen. Bere lanean Atxagaren lanean bilduriko hiru errelato batzen ditu Nafarroako zuzendariak, Tasio, Vacas edo ta Silencio Roto filmeetan erabilitako berezko estiloa erakutsiz.

jueves, 15 de septiembre de 2005

Unai Bergarak diseinu berria egin digu


Azken egunotan ikusi ahal izan duzuen bezala, eremulauak.com webguneak diseinu berria dauka. Unai Bergara gazte santutxuarraren lana da, Txupete, gure webmasterraren hasierako diseinua kontutan hartuta.


Diseinatzaile gazteak, hainbat euskal talde eta egitasmoren diseinua burutu du azkenaldian, eremulauak.com azkenekoa da, momentuz. Esan bezala, aurpegia garbitu baino ez dugu egin, itxura aldatu alegia: aurretik landutako informazioa bere horretan jarraitzen baitu webgunean gozagarri.


Halere, hurrengo asteetarako berrikuntza ugari izango direlakoan gaude, besteak beste, bilatzailea eta artikulu zaharrak kontsultatzeko aukera ere izango duzue.


Unai Bergararen beste lanak www.mundurat.net/bergdiseinuak webgunean dituzue ikusgai, betiere mundurat zerbitzari euskaldunak bere martxari jarraitzen dionean, azkenaldian berritze lanekin baitabiltza.


Info +: www.mundurat.net/bergdiseinuak

  www.mundurat.net

miércoles, 14 de septiembre de 2005

Marlangoren diska berria irailaren 20an jarriko da salgai


2004.urtean kaleratutako aurkezpen diskarekin arrakasta handia lortu ostean, bueltan datoz Automatic Imperfection izenburua eramango duen lanarekin. Subterfuge disketxeak argitaratuta, 12kantu berri izanen ditu Marlangoren diska berri honek.


1998an sortu zen Marlango taldea, Leonor Watling abeslariak eta Alejandro Pelayo pianojoleak, hamalau kantuko maketa grabatu zutenenean. Egitasmoa 2002.urtean indarra hartu zuen Oscar Ybarra tronpeta jolea batu zenean. 2004.urtean, Marlango izenarekin, estreinako lan luzea argitaratu zuten Subterfuge disketxearekin. Lan honetan, publiko artean aski ongi zabaldu ziren single bikainak daude, it?s all right edo ta madness besteak beste. Auzkezpen bira luzea egin zuten, hiri aunitzetako antzoki ezberdinak bisitatuz, tartean Donostiako Kursaal edo ta Iru?eako Gayarre antzokian izan zirelarik. Kontzertuz kontzertu, lehen diskaren arrakasta handituz joan zen, 30.000ale bainon gehiago saldu zituztelarik. Berriki Europako disketxe independienteen elkarteak saritu egin du Marlango taldea, arrakasta honengatik.


Bainan arnasa hartzeko betarik hartu gabe, diska berri bat aurkezten du Marlango taldeak. Automatic Imperfection izanen da lan berri honen tituloa eta arestian esan bezala hilaren 20an jarriko da salgai. Hala eta guztiz ere, egunotan, aurkezen moduan zabaldu duten singleaz gozatzeko aukera badugu Automatic Imperfection izenburu berarekin. Materiala laburra da oraindik ere, aurreko lanarekin konparatzeko, dena den oinarrian estilo berarekin jarraituko dutela ematen du, nahiz eta aurkezpen single hau doinu ilunagoak dituen.

 

Diska berria aurkezteko kontzertu bira handia eginen dute, momentuz Euskal Herrian data bakarra dago zehaztuta, Bilbon izanen da abenduaren 19an, Arriaga Antzokian hain zuzen ere.


Suberfugeren berrikuntza gehiago

Arestian aipaturiko Marlangoren diska berria izanen da Subterfuge disketxearen apustu garrantzitsuena. Bainan beste berrikuntza ugari ere kaleratuko dituzte.


Las Perras del Infierno taldearen aurkezpen diskoa azpimarratu beharko litzateke. Bartzelonan bizilekua jarrita badute ere, Iru?eakoak dira taldeko kideak. Intuici?n Canina izenburua eramango du haien estreinako lanak eta eszena independientean arrakasta izanen duela argi ikusten da. Zuzeneko zainduak, estetika berezia, punk rock doinu gogorrak...aurtengo udazkena gogoz astinduko dute Barbarella, Demonica, In?s Perraker eta Onne Wan, Las Perras del Infierno!


Honetaz gain, Subterfugek Lonely Joe-ren diska berria kaleratuko du udazken honetan, The Eskimo?s Bed single ikaragarriarekin aurkeztua izan dena. Azkenik aipatu, Subterfugek, bi bilduma berri ere kaleratuko dituela Chicote-ren lehen alea eta Indivision bildumaren bigarrengoa.

.

martes, 13 de septiembre de 2005

Iganderako plan ezinhobea: ATASKOA


Amast? aldizkarikoek eta Maider Lopez artista donostiarrak plan ezinhobea proposatu digute astebururako: autoilara egitea, bere kontestutik kanpo, mendian hain zuzen ere. ATASKOA deitu diote. Horretarako Nafarroa eta Gipuzkoa arteko parajea aukeratu dute: Intzako pista estuan.


Bakarrik 150 autoentzat dago lekua, horregatik ostegunean amaitzen da bertan apuntatzeko epea. Izena ematea oso erreza da: ataskoa@amaste.com helbidera bidali emaila, zure kotxearen kolore eta modeloa zehaztuz, eta baita zenbat pertsonak ?bidaiatuko? duten bertan, eta baita kontaktu telefonoa ere. Parte hartzen dutenei kotxerako eguzkitakoa oparituko zaie, eta eguneko argazkia ere. Gainera, bazkaria izango da Intza bertan.


Esperientzia kontraesankor honekin autoaren erabileraren inguruan hausnartu nahi da: ekologia, baserri-giroa hiri-giroaren aurrean, etab.


Bertatik aterako diren argazkiekin erakusketa egingo da Gasteizeko Artium museoan, urriaren 19tik aurrera.


Esandakoa: zita daukazu igandean goizeko 11tatik aurrera, baina ez ahaztu izena ematea aurretik!


Info +: www.amaste.com/ataskoa

943 444 672 / 687 559 011

lunes, 12 de septiembre de 2005

Azkena Rock Festival 2005: rock, the power of guitars

Irailaren 2 eta 3a bitartean Azkena Rock Festival-a ospatu zen, urtero bezala, mendizabala parkean, Gasteizen.OSTIRALA 2:


Berandu iritsi ginen Gasteiza, eta Split 77 Bilbotarrak Towers Of London eta Rose Hill Drive galdu genituen. Pena bat, batez ere, azkenengo hauek oso ongi egon zirela entzun baikenuen. Baina berehala ahaztu genuen galdutakoa, aurrean baikenuen Chris Goss bere Masters of Reality taldearekin. Stoner rock ziztadak sartu zizkiguten, ongi maila musikalean eta opari batekin bukatuz, Nick Oliveri gonbidatu baitzuten taula gainera eurekin kantu bat jotzeko.


Drive-By Truckers-eko mutilen txanda iritsi zen ondoren. Nahiko urrunetik ikusi genituen hauek, eta beren rock amerikar klasikoarekin gozatu genuen arren, momentu batzuetan linealegia iruditu zitzaidan kontzertua.


Segidan, Gov't Mule-k jotzen zuen. Gasteizeko azkena aretoan egon ziren aurten bertan, baina orduan ezin izan nituen ikusi. gogoak nituen, beraz, hain kritika onak jasotzen dituzten hauek taulagainean ikusteko. Ikusgarria benetan, kantu luzeak, gitarra-solo izugarriak eta musiko bikainak (Warren Haynes guitar-hero papelean).


Wilco-ren ordua iritsi zen horrenbestez, baina ez nuen hasiera besterik ikusi. Egia esan ez dira nire talde gogokoena,dena den gustora ikusiko nituen, baina, Social Distortion-erako lekua hartu beharra zegoen! Han atera ziren Mike Ness eta bereak, forma bikainean daudela erakustera. Kontzertu izugarria, hereserki bat bestearen atzetik joaz, Mike Ness alde batetik bestera bere txiklea murtxikatuz eta ikuslegoa berotuz. Kontzertu ahaztezina, Johnny Cash-en Ring of Fire jo zuten eta Story of my Life-ekin bukatu. Agian azken diskako Footprints on my Cealing gehituko nuke errepertoriora, baina hainbeste kantu on dituzte!


Eta Deep Purple-en ordua zen jadanik. Gustora ikusi genituen, pentsatu baina forma hobean daudela egiaztatu genuen eta beren klasikoekin gozatu (smoke on the water eta highway star ez ziren falta izan). Gainera smoke on the water jotzeko Gov't Mule-ko Warren Haynes igo zen eskenatokira, ez dira tontoak kolaboratzaileak hautatzeko orduan...


Honenbestez bukatutzat eman nuen ostirala, gainean neraman nekeak behartuta eta The Dwarves-en musikak gutxi erakartzen nauela kontutan izanik, ohera joatea onena, larunbatean gozatu ahal izateko.


LARUNBATA 3:


Larunbatean bapo-bapo bazkaldu eta siestatxo bat egin genuen. Brant Bjork ikusteko garaiz iritsiko ginelakoan? baina loaren gauzak? ez genuen ez Hash, ez Brant Bjork eta ezta Electric Six ikusi! Ostiralean bezala lehenengo hiru taldeak ikusi gabe geratu ginen, beraz.


Dena den, hantxe agertu ziren Juliette eta The Licks, bere taldea, gure pena guztiak uxatzeko. Iggy Pop (bere bertsio bat egin zuten) edo PJ Harvey-ren influentziak nabaritu ahal izan ziren kontzertu entretenigarri bat eskeiniz. Azkeneko kantuan, gainera, ikuslegoaren gainera bota zuen bere burua, lehenengo ilaratan zeudenen gozamenerako?


Beste eskenatokira begira jarri ginen horrenbestez, Beasts of Bourbon ikusteko. Blues-rock-a da australiar hauek jorratzen dutena. Indartsuak eta zikinak.


Televisionek ez zigun gehiegi esaten lagun taldeko inorri eta erosketak egiteko aprobetxatu genuen. Kamiseta batzuk, diskaren bat eta prest Bad Religion ikusteko.


Ezin da esan Bad Religion bere momenturik onenean dagoela, baina kontzertu duina eskeini zuten. Arazo teknikoak izan zituzten, baina, hala ere, beren kantu ezagunenak jotzean jendea erotu egiten zen.


The Pogues-en txanda iritsi zen beraz. Shane MacGowan kantari originalarekin etorri ziren gainera (kopa bat eskuan zuela denbora guztian kantari). Kontzertu polita eskeini zuten.


Eta, ondoren, gaueko eta agian urteko kontzerturik onena iritsi zen: Queens of the Stone Age. Aho zabalik utzi gintuzten denak Josh Homme eta bere mutilek. Kantak luzatuz (No one knows kasu), izugarrizko bidaia sonikoak eskeiniz, Kyuss-en garaiak gogora ekarriz. Aipatu beharrekoa The Dwarves-eko kantariari eskeinitako dedikatoria Song for the Dead kantu izugarriaren aurretik: ?that guy can suck my cock!?. Azkeneko kantuan Chriss Goss maisua igo zen gainera piska bat kantatzera. Kontzertu borobila.


Queens-en kontzertua burutik ezin kenduz genbiltzala iritsi zen, bada, Monster Magnet-en ordua. Kostatu zitzaien Dave Windorf eta bereei soinu egokia lortzea, eta hasierako kantek ez zuten behar bezalako indarra izan, baina, arazoak konpondutakoan kontzertu ederra eskeini zuten. Psikodelia eta indarra nahastuz, Kyuss edo Black Sabbath-en ikutuekin. Powertrip, Space Lord edo Monolithic Baby! bezalako kantuekin zaila da kontzertu txar bat eskeintzea!


Konturatu gabe, beraz, bukatu zen aurtengo Azkena. Karpako dj-ekin dantzalditxo batzuk egin rock&roll doinuekin eta etxera, ahoan tonto-irribarrea nuela, Josh izeneko ilegorri baten erruz.

jueves, 8 de septiembre de 2005

Jazz taldeei zuzendutako lehiaketa abian da


Irailaren 22an itxiko da taldeak aurkezteko epea. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak honakoak dira: disko-kontraturik ez izatea eta jazz-a jorratzea. Jasotako grabazioen artean 4 talde bereiziko dira, eta urriaren 14 eta 20a bitartean kontzertua eskainiko dute. Hauek grabatu egingo dira balizko bilduma bat argitaratzeko.


Talde irabazleak beste emanaldi bat eskainiko du hurrengo asteetan, Debajazz jaialdiaren egitarau ofizialaren baitan. Irabazleak 1500 ¤tako saria irabazteaz gain, disko bat grabatzeko eta argitara emateko aukera izango du. Grabazioak (CD formatuan eta kalitate onekoa) honako helbidean aurkeztu beharko dira, argazkia nahiz taldea eta taldekideen ibilbidea zehazten duen dossier batetaz gain:


Errabal Kultur Elkartea

Errabal 23

20590 Soraluze

Gipuzkoa


Informazio +: 943 75 30 16

www.hotsak.com/errabal

miércoles, 7 de septiembre de 2005

Donosti Sound (II)


Donosti ez da Portugalete, ametitu dezagun. Donostian ditugu hiru hondartza, lorategi eder ureztatuak, kasino izandako udaletxea, alkate enrollatu bat, aluminioz babestutako bidegorriak? Donostia da kubikoa, triangularra baino. Eta determinismo anbientalean erortzea ekiditeko esfortzu guztiekin ere ekuazioa ezinbestean irteten da. Nolakoa izango da Donostiako musika? Bada, lasaia, xaloa, inofensiboa, gozoa, arina, erraz entzutekoa? Edonola ere, Donostian ere Disc?pulos de Dionisos porno-punkiak ditugu esate baterako, eta ekuazioak, hortaz, ez du beti funtzionatzen. Agian, Sanch?s y Jocano kantautore donostiarrek La cr?nica de San Sebasti?n abestian ziotenarengatik izango da: ?la cr?nica de San Sebasti?n no es tan bonita como la pintan en esos jodidos mapas que te dan para veranear?


Egia esan, aurreko artikuluan (Donosti Sound I) Donosti Soundeko lehenengo belaunaldiak (UHF, Mogoll?n, Puskarra) punk-aren eragina izan zuela azaldu genuen arren, bere garaian ere taldeok bigunegitzat hartzen ziren zenbait sektoreengandik. Horren adierazgarri Roberto Mosok idatzitakoa bere Flores en la basura liburuan: ??l (Santi Ugarteri buruz hitzegiten) lo llamaba ?Donosti Sound?, una especie de r?plica a la ?movida? madrile?a de caracter?sticas muy similares. Los grupos PUSKARRA, ASKO, MOGOLL?N, UHF... sonaban poperos y hablaban de cosas amables, lo cual a m? me parec?a insoportable. ?Qu? estaba pasando?, ?ahora todo el mundo quer?a ser Alaska? En Euskadi no pod?amos seguir esa moda, y mucho menos con un nombre como ?PUSKARRA?(pedo).? Donosti Soundeko bigarren belaunaldiak, haatik, ez du lehenengoarekin lotura handiegirik musika estiloari dagokionez. Musika estilo gogorretatik erabat at, taldeok pop musika biguin, xalo eta kurtsi ustekoa egiten dute. Donosti Soundeko bigarren belaunaldi honetako talderik esanguratsuenak Le Mans, Family eta La Buena Vida ditugu.


Le Mans taldearen hazia Aventuras de Kirlian izan zen. Le Mans izango zenaren bost taldekideetako lauk osatu zuten aurrez Aventuras de Kirlian izeneko talde hau. Talde honek izen homonimoko disko bakarra atera zuen 1989. urtean (2001. urtean, Elefant disketxeak ateratako 86-88 izeneko demo eta maketen bilduma aparte). Diskoa laburra da (bederatzi abesti 17 minutu pasatxotan) eta bertan soinu akustiko eta soil bat (Jone Gabarainen ahotsa apaigarri) eta ukitu inuzenteko letra erdi-errealista erdi-surrealistak, erdi-ironikoak erdi-sintzeroak topatuko ditugu. Le Mansek, aldiz, bost diska atera zituen 1993tik 1998ra; makina bat singlez gain, zeinak 2003an Elefantek ateratako Cat?strofe n? 17 diskoan bildu ziren. Musikalki Aventuras de Kirlianen ildoak jarraitu zituen talde berriak: pop lasaia, jazz eta bossa ukituak, gitarra akustikoak, Joneren ahotsa desafinatzeko zorian? Akaso azkeneko lanetan erabilitako baliabide elektroniko eta sanplerrak (entzun Yin Yang) dira, sobera erabiltzen ez badira ere, aurrez egindako lanarekin gehien ezberdintzen dituen ezaugarria. Talde hauetako konpositore nagusia eta figurarik garrantzitsuena Ibon Errazkin donostiarra dugu.


Un Soplo en el Coraz?n, 1993. urtean Familyk ateratako diskoa (Familyk ateratako disko bakarra) mito bilakatu da honezkero Espainia mailan. Javier Aranburu (bai, portadak-eta egiten dituen diseinatzailea) eta I?aki Gametxogoikoetxeak osatutako disko hau mito bilakatzearen arrazoiak aztertzerakoan bi aipatu daitezke batez ere: batetik, diskoaren berezko maila bikaina; bigarrenik, talde honen inguruan sortu den aura kurioso eta misteriotsu hori. Disko honetako musika hiru euskarrik jasotzen dute goi mailara: konposizioak, letrek eta ekoizpenak. Alde batetik, abestiok 80. hamarkadako pop hoberenaren kutsuko konposizio bikainak dira (The Smithen oihartzuna disko guztian zehar entzun daiteke); bakoitzak bere abesti gogokoenak izan ditzakeen arren, diskoa oso erregularra da eta konposizio oro lehen mailakoak dira. Letrak benetan harrigarriak dira; Le Mansenak baino puntu bat inozoagoak oraindik, kurtsikeriaren mugan, absurdu puntu batekin (?yo te perd? una tarde de abril y desde entonces soy un lagarto?), maitasun kontuak inoizko sinpletasun eta xalotasun handienarekin kontatzen dira. Hain dira letra xaloak (?me gusta mirar tu cara graciosa cuando bebes lim?n?) ezen ?o?oak eta kurtsiak direlako kritika ebidenteegia eta errazegia suertatzen baita. Ekoizpena, bere aldetik, esanguratsua da oso. Programazio eta sintetizadoreek kutsu oso berezia ematen diote diskoari; ezbairik gabe, New Order-en itzala luzea da oso. Izan ere, Javier eta I?akik, Family osatu baino lehen, El Joven Lagarto izenarekin maketa bat egin zuten, Javi Pez-ek ekoiztuta, besteak beste gerora Un Soplo en el Coraz?nen agertuko ziren hainbat abesti grabatuz. Abestiok, ordea, apenas zuten gerora Un Soplo en el Coraz?nek izango zuen kutsu elektroniko hori. Azken orduko zerbait izan omen zen ekoizpen hain bereizgarria gehitzearena, eta denborak ematen digun prismarekin asmatu zutela esan dezakegu. Baina diskoa beraren mailaz gain, taldearen inguruan sortutako misterio eta jakin-minak badu zerikusirik, arestian esan lez, talde eta disko hau mito bilakatzearekin. Bada, hasteko, ibilbide aski laburra izandako talde baten aurrean gaudela gogorarazi behar dugu. Diskoak bere garaian ez zuen arrakasta handiegirik izan, kritika espezializatuarengandik jasotako hainbat aipamen kenduta, eta urteen poderioz joan da osatzen diskoak egun duen prestigioa. Gainera, Javier Aranbururen presentzia ere azpimarragarria da. Espainiako pop kulturako guru bat izatera iritsi da ia, diskoen portadetarako egiten dituen diseinuen eskutik batez ere; eta jakina, horrelako artista batek egindako disko bat beti izango da desiratua. Bestalde, taldeak apenas egin zituen zuzeneko emanaldiak, ezta promozio, elkarrizketa edo argazkiak (itsaso-ondoan ateratako argazki famatua izan ezik) ere. Hau guztia gutxi balitz, Rockdelux aldizkariak Un Soplo en el Coraz?n, 90. hamarkadako estatu mailako diskorik onena izendatu zuen.


La Buena Vidaren ibilbidea oso bestelakoa izan da. Hiru taldeen artean ibilbide luzeena egin duena izan da seikote hau, eta beste bi taldeak ez bezala, jardunean jarraitzen du oraindik ere. Le Mansen ildotik baina Le Mans baino poperoago eta melodikoagoak, Belle & Sebastian bezalako taldeen doinuak gogorarazten dizkigute euren abestiek. Nahiko nabaria da denborak aurrera egin ahala La Buena Vidaren maila hobetzen joan dela, estatu mailako pop talderik garrantzitsuenetako bat izatera iritsi arte. Lehenengo lanetan abesti bizkorragoak entzun daitezke, eta gitarra elektrikoen erabilera handiagoa da. Soidermersol disko goraipatutik aurrera ordea, orkestra moldaketek eta gitarra akustikoek garrantzia handia hartzen dute, taldeari soinu bereizgarri bat emanez. Disko luzeez aparte, singleak eta Ep-ak ateratzeko joera du talde honek halaber, tartean Harm?nica bezalako Ep-ak, taldeak atera duen lanik borobilenetako bat, bide batez. Bestalde, La Buena Vidaren ibilbideko lanik bereziena Eureka Ep-a dugu; bertan taldearen alderdi esperimentalena entzun daiteke, bai konposizioen aldetik, baita ekoizpenaren (sintetizadoreak, baliabide elektronikoak) aldetik ere. Disketxe aldaketarekin (Siesta-tik Sinnamon Records-era) eta lan berrienarekin (?lbum) publiko zabalago batetara iristea lortu dute.


Bukatzeko, azpimarratu beharra dago, Donosti Sound delakoaren bigarren belaunaldiko talde esanguratsuenak hiru hauek izanagatik, beraien ondotik (eta beraien eragina dela-eta) aipaturiko ezaugarriak dituen musika egiten duten beste talde batzuk sortu direla Espainia osoan zehar; hala nola, Pauline en la Playa, Portonovo, Nadadora edo Dar Ful Ful. Donosti Sounda, musika geografikoki kokatzeko baino estilo berezi bat izendatzeko erabiltzen da gaur egun, eta horrela, donostiarrak ez diren baina Donosti Sound kutsuko musika egiten duten taldeak aurki ditzakegu hor zehar. Badakizue, semiotikaren gauzak.

martes, 6 de septiembre de 2005

Metak-ek berri andana dakarkigu abendura begira


Durangoko Azoka hurbiltzen ari delako edo, disketxe nahiz argitaletxeek azeleragailua zapaltzeari ekin diote aurten ere. Metak disketxe irundarrak dakarzkigun nobedadeak ditugu gaurkoan.


Lehendabizi Makala DJ ezagunaren bigarren diska aipatu: Hondartzan deitzen da eta urriaren 20an ikusiko du argia. Discjockey, baxu jole, abeslari eta promotorea den zarauztar honek dantzan dakarkigu lan berri honek gordetzen duen reggae, drum?n?bass, latin eta funk erritmoen nahasketarekin. Gainera, The Solanos taldea izango dugu (Xabi Solano buru duela), Selectah Kolektiboa (Nortasuna deiturikoa), Eraso! Zarauztarren laugarrena, Kontra deiturikoa, eta azkenik Anariren Zebrak azaroaren 24an ikusiko du argia.


Sorkun bakarlariaren Duna diska ere argitaratuko dute Metakeko lagunek irailaren 28an, bideoklip eta guzti etorriko den lan berria. Azkenik, abenduaren 1ean, Durangoko Azoka gainean dela, Negu Gorriak taldearen historia biltzen duen DVD kutxa: Radio Rahim diskarekin hasi eta Baiona eta Donostiako belodromoan emandako kontzertuekin.


Info +: www.musikametak.com

domingo, 4 de septiembre de 2005

Bollywood 2. Zinema: bizitza ulertzeko modu bat


10milioi ikusle bainon gehiago hurreratzen dira egunero Indiako zinema aretoetara, hindu ekoizpenak kontsumitzeko. Urtero, 800titulo berri kaleratzen dira Indian, Europa eta Hollywood bainon bost aldiz gehiago! Horrexegatik Bollywood bezala ezagutzen da faktoria erraldoi hau, Bombay eta Hollywood-en arteko batuketa alegia.


Indiarrak, zinema zale amorratuak, filma komertzialak dituzte gustokoen. Publikoak berak zehaztu ditu, pelikula bat arrakastatsua izateko beharrezkoak dituen osagaiak: 3ordu bainon gehiago iraun behar ditu, istorio berdinean, drama, akzioa, suspentsea, abestiak eta dantzak agertu behar dira; eta nola ez, bukaera zoriontsua duen maitasun kontakizunaren inguruan eraiki behar da argumentoa. Ikusleak, memoriaz ikasten dituzte filmean agertzen diren kantuak, horretarako filma bakoitza 4-15aldiz ikusten dute.



Masala
izenarekin ezagutuak diren filme hauetan (Masala, bertako jakia da, osagai ezberdinen nahasketarekin sortzen dena, zinema berezi honetan bezalaxe), koreografoa da figurarik garrantzitsuena, zuzendaria, gidoigile eta aktoreen gainetik. Indiako ikusleentzat, dantza eta abestirik ez duen filmea ezin da filme osotzat hartu. Suitzako alpeetan, Eiffel Dorrearen azpian edo ta bestelako leku ezberdinetan girotzen dituzte hirian dauden hamaika estudio erraldoiak. Errodaje hauetan, 700langile batzen dira, koreografo, teknikari, zuzendari eta extren artean. Harritzekoa da gainera, datozen bost urteetan, industria honek %5aren igoera aurreikusten duela.


Nazioarteko ekoizpenekin eta beste herrietan zinema berezi honen demandarekin, ez da harritzekoa mundu guztiko zinema jaialdietan geroz eta indiar filme gehiago ikustea. 3ordu eta 42minutuko iraupena duen Lagaan filmeak, Oscar sarietan nominazioa jaso zuen


Mendebaldeak, orain arte baztertua izan den zinemaren alde jo nahi du. Indiarra den edozer gauza modan dago, zinema, arropa, kultura...Munduko amets industriarik handienak, gure merkatuetan sartu da, hindu zinemaren zaletu eta debotuak sortuz.

viernes, 2 de septiembre de 2005

Harresiaren arraila


Mutil 1 (kotxe batean): Zergatik dute frantses gehienek ?frantses? aurpegia?

Neska 1 (kotxe berean, gidari): Eskerrak iparraldian gaudela. Ah ez, hemen etzaie gustatzen iparralde satia. Eztago iparraldian, beraiek sateute Hego eztakit ze...

M1: Zaharrak itsusienak.

N1: Joe! Ze gaizki gidatzeuten. Mateu karneta tonbolan tokatu zaiela...

M1: Aurpegiak gorri eta izaeraz geldoak.

N1: Bitu, gogua mateu bati mi?o geyoi gurpilak zulatzia.

M1: Aparkatu hemen, harresiaren aurrean. Babes dezala la voiture.


Bonjour, St. Jean Pi? de Port! Harresi ederra zurea. Navarren kokatzen den herri xelebre euskalduna zapaldu berri dugu. Navarre dela uste dugu, hainbat dendetan erraz irakur daiteke-eta. Gure ?Euskal Herria? mapan, Nafarroa Beherean dagoela dio. Beraz, Pays Basquen gaude. Nahasgarria. Kaleak estuak dira, Erdi Arokoak. Estuak bai bederen. Urte osoan erromesen bide izan ohi dira. Gehiago ordea, tourist eta turisten bide. Kale bakoitzean hamaika dendetara sar zaitezke: Entre? Libre! ?Souvenir? denden inbasioaz gain, bada txokolate, patisserie, boulangerie, artisautza, Urmeneta, ... dendarik. Bitxiena inbasio dendetan ematen da. Ohiko euskal oroigarriez gain, biper edo pipar gorriaren adorazioa da nagusi. Lepoko gisa eramatekoak ere badira! Navarre izango da. Esan bezala, jende asko dabil kaleetan barrena. Euskara ordea ez dugu ikusi. Bestalde, harresi barneko etxeak dendek euren ateak ixtean soilik ikus daitezke behar bezala. Arkitektura sinplea dute, baina ederrak dira oso.


Kalean gora, kalean behera ibili ondoren St. Jean Pi? de Port zertxobait ezagutu dugula dirudi. Merkatua ere aurkitu dugu. Donostiako Alde Zaharreko Sarriegi plazan zegoen merkatu zaharraren izpiritua bertan da. Baina ez da izaten zena bezain jendetsua. ?Eleizalde, jambon du Bayonne?, ederra zegoen xingarra. Merkatua utzi eta frontoirik ere badela ikusi dugu. Frontoirik gabeko herria, ez da herria! Bertara iritsi eta grand defi avec le public edo ikuskizun-erakustaldi bat dagoela irakurri dugu ?sarreran?. Zazpi euroko ?sarrera? ordaindu ondoren Force Basque et chants ikuskizun-erakustaldian parte hartu daiteke. Atean inor ez dagoenez, barrura goaz ?doan?. Frontoia bitxia da. Alboetan paretak ordez, harmailak ditu. Aurrean ohiko pareta du. Oso zabala da ordea. Iparraldekoa edo eurek dioten herrialdeko ohikoa. Zoru luzea du. Bertan ikuskizuneko protagonistak ikus daitezke. Lau gizon dira, bi aurkezle eta abeslari, akordeoilari eta gitarra jotzaile bat. Hauez gain, zazpi kidez osaturiko sokatira talde bat ere bada. Champions de France, baina eskualdunak. Panoramika azkarra amaitzeko, zoruaren erdian publikoko hainbat kidek osaturiko bi talde daude prest sokatiran aritzeko. Erakustaldiaren zergatiak ulertzen goaz. Normala denez gero, bi taldeetako batek irabazi du eta badirudi garaileek txapeldunen aurka egingo dutela. Aurkezleak frantsesez hitz egiten duen arren, ederki ulertu dugu dena. Bi taldeak prestatu bitartean, lau gizonak frontoiaren ?txapa? aurrean batu eta kantatzen hasi dira: ?Hegoak ebaki banizkio...?. Hara, eskueraz badakite! Ez al da arraroa euskararik gabe Navarre? Xoriari bertsoak ebaki ostean, bi taldeak gertu dira. Ezkerraldean, Champions de France eta a droit publikoko zenbait gizaseme. Lehenak nagusi. Aurkezle-abeslariek ordea publikoko taldean lau bat pertsona gehitu ditu. Zazpi hamaiken kontra. Gehiengoak irabazi. Bigarren tiraldian ostera, ?txapeldunak? garaile. Erakustaldi honen ondotik, zaku altxaketaren txanda iritsi dela konturatu gara. Euskal-kultura-kirolariaren salmentak aurrera darrai. Gaurkoz, nahikoa ikusi dugu.


Eguna aurrera doa eta lo egiteko lekua oraindik ez dugu aurkitu. Erosketak ere egin beharrean gaude. Oh la la! Badirudi zorionekoak garela, kanpin munizipal bat du herriak. Gehiago pentsatu gabe, harresi aurrean utzitako voiture kuttuna martxan ipini eta barrura goaz. Babes gehiagoren bila. Behin kanpinera iritsita bertako mutikoari leku bat hartuko dugula esan diogu. Berak eskueraz hitz egin digu. Herriak ostera, ez du bere ama-hizkuntzan berba egiten. Gezurra dirudi duen harresi ederrak eskuera babestu ez izana. Edo agian bai. Baliteke bertako biztanleek harresiaren ateak beste hizkuntzei zabaldu izana. Nork daki.


Arnausketarako garaiak gau ilunak zapuzten dizkigu. Oraindik zereginik bada. Ohiko muntaiak bukatu bezain laster afaria erosi dugu alboko supermarche batean. Otorduak ez dira oso eskuzabalak izaten eta gaurkoan ere salbuespenik ez. Nekerik bada, are gehiago harrikoa egin ondoren. Bada garaia lo egiteko. Gabon Donibane Garazi.

AMAST? aldizkariak inkesta berria


ESET? aldizkariaren hurrengo alea, urrian kaleratuko dena hain zuzen ere, kotxe eta hiriei buruzko monografikoa izango da. Honi kolorea emateko guri galdetzea pentsatu dute. Eta guk zuei.


Kotxean gabiltzan momentu bakoitzak bere soinu-banda daukala kontziente izanik, sei kategoriatan banatu dute beraien inkesta. Zein da kotxean entzuten duzun musika? Irrati zalea al zara? Emuletik jaitsitako errekopilatorio horietakoak entzuten al dituzu? Edo ?Catedrales del Techno? deiturikoa?


Zein musika entzuten duzu honako egoeratan?


A) Lanera joaten

B) Lanetik bueltan

C) Parranda gauean

D) Supermerkatura irteera

E) Nire bizitzako auto-ilara handienean murgilduta nago

F) Gustoko duzun norbaitekin geratu zara


Erantzunak cuentanos@esete.net helbidera bidali behar dira irailaren 15a baino lehen. 10 RUSHHOUR joku zozketatzen dira, auto-ilara batetan sartzen zaren hurrengorako.