Mostrando entradas con la etiqueta Erakusketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erakusketak. Mostrar todas las entradas

jueves, 19 de abril de 2007

25urte ta gero Barricada auzoan da

25 eta gero, leku berdinean eta ordu berdinean, Barricada taldea taula gainera igo egin zen. Sorpresaz emandako kontzertua izan zen, ahoz aho zabaldu zena. Giro paregabea sortu zen Txantreako Plazan, eguzkia, garagardoak, eskolako haurrak, garai bateko rokeroak, jubilatuak paseoan eta gutxinaka gutxinaka auzora gerturatu ziren ehunka zaletuak. 25urte geroago, zorionak Barricada.

Goizean goiz enteratu nintzen albisteaz. Barricadak bapateko kontzertua emanen duela Txantreako plazan. Azkar korrika eta presaka jeitsi nintzen Iruñeko auzo honetara. Jende gutxi oraindik bertan. Amonak eta jubilatuak erosketak egiten, pare bat haur plazan jolasean eta erdian kontzerturako prest zen ekipoa jada montaturik. Anpliak El Angel-en tabernatik ateratako mahaien gainean jarrita, Barricada-ko kideak banku batean eserita garagardoa edaten eguzkitan. Inguruan lagun aunitz, Marino Goñi Gor-ekoa, Kutxi Romero Mareakoa, Tonino Carotone...


Kontzertua puntual hasi zen, eguerdiko hamabietan duela 25urte bezala. Egun horretan, 1982an, azoka eguna zen Txantrea auzoa. Herri azoka, udaletxeak indarrez auzotik eraman zuena. Plaza erdian eta inolako baimenik gabe jotzen jarri ziren Barricadako gazteak. 25urte pasata, ekitaldi hura gogoratu nahi izan zuten taldeko kideek. Txantrea Barrio Conflictivo kantarekin zabaldu zuten kontzertua, nortasun handiko auzoari eskeinitako kanta. Haren atzetik etorri ziren No hay tregua, Okupazion eta Blanco y negro abestiak.


Gutxinaka gutxinaka eta ahoz ahoz berria zabalduta, jende andana bildu zen Txantrean. Eguzkipean, garagardoa edaten eta Barricadaren emanaldiaz gozatzen. Kontzertu motza izan zen, ordu erdikoa, udaletxeak jarritako traben ondorioz. Hala ere, zapore ezin hobeagoa utzi zuen jendaretan. "Auzokoak dira, betidanik. Gazte gazte hasi ziren jotzen bertan, haien ile luze eta kixkurrakin" komentatzen zigun bukaeran 70urteko Txantreako auzolagunak.


25urte bete ditu Barricadak. Nafarroak inoiz eman duen talderik handi eta ezagunena. Ospatzeko bira hasi du berriki taldeak. Aretoak eta eskenatokiak berriz ere beteko dira betiko abestiak gogoratzeko.

viernes, 3 de marzo de 2006

Optikak: 35 emakume, 35 ikuspuntu

Martxoaren 2az geroztik Bilboko Rekalde aretoan (Rekalde 30) ikusgai dago "Optikak" erakusketa. 35 emakumeren begiradak dira, denak ere Bilbon jaio edo bizi direnak. Lanean, sexualitatean, etxean, esparru publikoan zein pribatuan sortzen diren galderei erantzuten dieten argaziak dira. Emakumea begiratzen dakien subjetu moduan erakusten dute irudiek. Guztira 700 bildu dituzte eta postaletan Bilboko 1.000 etxetara bidaltzeko asmoa ere badute.

jueves, 1 de diciembre de 2005

British Pop


Oraindik aukera baduzu, Bilboko Arte Eder Museoan Britainia Handiko Pop arteari buruz Marco Livingstone-k prestatu duen erakusketaz gozatzeko. Marco Livingstone, estatubatuarra bada ere, Ingalaterrako artearekin oso loturik dugun eminentzia da, Oxford-ko arte modernoko museoaren zuzendari izatera iritsi zen. Egun, erakusketa antolatzaile eta sortzaile moduan dabil mundu osoan zehar, londresen, Madrilen edo ta Montrealen besteak beste egin dituela British Pop artearen inguruko erakusketak.


Marco Livingstonen solasaldiak argi uzten digu, British Pop-a, geroago nagusitu eta zabaldu den Pop Art estatubatuarraren aintzindari izan zela. Behin eta berriz errepikatzen digu ?amerikarrak bere artearekin protekzionistak izateaz gain, esklusiboak direla ere uste dute?. Eta arrazoia du Livingstonek, honela behintzat erakusten digu. Richard Hamilton autoreak, Warhol baino 5urte lehenago komikiaren erreferentziak erabiltzen zituen bere lanetan, harekin jaio zen British Pop artea, eta zergatik ez, mundu osoko tendentzia ere. Hamiltonek berak sortu zuen, Pop artearen inguruko lehen artista taldea eta baita eskola ere. Garaiko informalismotik aldenduz, haien nerabezaroan oinarrituriko lanak ekoizten hasiko dira, langile klase xumekoak izaki objektu arruntak izanen dira haien lanen oinarri...jaio da Pop artea.



?Ez zen mugimendu isolatu bat izan"
, azaltzen digu Marco Livingstone-k ?garaiko gazte mugimenduekin oso loturik joan zen Pop artea, horrexegatik ohikoak dira Mod ikurrak edo ta garaiko musika taldeen erreferentziak nonnnahi topatzea lan hauetan?. Peter Philips izan zen ikonografia berezi hau gehien eraili zuena. Pete Blake-k ostera musikariak bere lanetan islatuko dituen lehenengoa izango zen, bere lanetan Elvis Presley eta Beatles taldearen inguruko irudiak nagusi izan zirelarik.


Ez zen bakarrik gizonezkoen mugimendua izan British Por artearena. ?Pauline Boty eta Jan Haworth-en lanek oihartzun handia izan zuten, eta gerore estilo bereziak markatu zituzten? azaltzen digu Livingstone-k. Haworth-en lanak erakartzen du bereziki gure atentzioa, ?fan? mugimenduaren hastapenetan, izarra eta fan-aren arteko harremanak islatu baitzituen bere lanetan.


Artista guztiek ere, bat egin zuten oinarri berberean, bizitza arruntean erabiltzen diren gauzak islatu nahi zituzten, bainan estilo bereziarekin, diseinu zaindu eta goi mailakoarekin. ?Garaiko artistak, beren doaiak nahita ez zituzten erabiltzen? azaltzen digu Livingstonek artelanen sinpletasunaz galdetzen diogunean, ?Simpleak ematen badute ere, oinarria eta atzean dutena begiratuta antzemango duzu ez direla batere sinpleak? gaineratzen du.


60.hamarkadarekin batera, grabatuen moda hasi zen, eta horrekin batera Pop artearen zabalkuntza, ?horretan izan zuten estatubatuarrek tentu gehien, erraz asko jakin baitzuten arte moda berri hori publiko zabalera salduz? azaltzen du Marco Livingstonek.


Bilboko Arte Eder Museoan prestatutako erakusketan, artista aunitzen lanak jarri ditu Livingstonek ikusgai. Allen Jones, Richard Hamilton, Joe Tilson, Derek Brasier edo ta Peter Philips artisten lanik esanguratsuenak jarri ditu publikoaren begietara, ez aukerarik galdu.


miércoles, 24 de agosto de 2005

Biolentzia, pasioa, heriotza


Kontzeptu horien inguruan aritu da Kepa Garraza (Berango, 1979) artista gaztea ?Imagenes de Violencia, Pasion y Muerte? (Biolentzia, Pasio eta Heriotzezko irudiak) izeneko bere azken erakusketan. Hiru koadro hiper errealista eta sei argazkik osatzen dute Bilboko Rekalde aretoan (Errekalde zumarkalea 30) ikusgai dagoen obra. Hurbiltzen denak inpaktu izugarria sortzen duten irudiak ikusiko ditu: irudi odoltsuak, baina hurbilak hala ere.


Lehen kolpean irabazten dute ikuslearen arreta Garrazaren lanek. Erakusketa honetako koadro batean adibidez hiru mutil gazte ageri dira: horietako biri odola darie ahotik eta burutik; besteak pistola ahoan sartuta burua lehertu berri du. Koadro eta argazki hauen indarra gogortasunean dago, baina baita hurbiltasunean eta ironiaren erabileran ere. Emaitza benetan ikusgarria da eta pentsarazi egingo du ikuslea, biolentziak gure gizartean masa hedabideen bidez hartu duen presentziaren inguruan.


Gaztea izanda Kepa Garraza ez da hasiberri bat mundu honetan. Arte ederretan lizentziatu zenetik hainbat erakusketatan hartu du parte Berangoarrak, besteak beste 2003ko Art Lisboan, L?Oreal sarien XIX. edizioan, Getxoarte 2002 eta 2003n eta Ertibil erakusketa ibiltarian. Irabazitako sarien artean berriz, 2004ko Ertibil saria, Iberdrola-UEX Pintura lehiaketakoa edo EHUk 2001ean emandakoa azpimarratu behar dira.

jueves, 2 de junio de 2005

Argazki erakusketa interesgarria Getxon


Algortako Satistegi tabernan izango da gozagarri: Skatearen inguruko erakusketa fotografikoa. SK8UKN (Skate Uribe Kostan) izena eman diote, izan ere, UK aldizkariak antolatutako erakusketa dugu hau.


Carlos Terrero argazkilariak egindako irudiak ditugu gozagarri esan bezala uztailaren 18rarte Getxon. Egilea skate-argazkilari trebeenetarikoa da, hainbat aldizkari berezitutan argazkiak argitaratzen baititu sarri. Algortako San Nikolas enparantzan eta Arrigunaga hondartza inguruko ?La Kantera? skate-parkean ateratako argazkiak ditugu guztiak. Dozena bat, hain zuzen ere.


Dirudienez, argazkitan ageri diren skater-ak herriko profesional enblematikoak dira. Kirolak herrian, nahiz eskualde osoan aspaldidanik izan duen oihartzuna azaldu nahi da esposaketa honekin.

lunes, 16 de mayo de 2005

Artista gazteentzako erakuslehioa Getxoarte 2005en


Guztira 51 artista izango dira beren lanak erakusten maiatzaren 20tik 22ra Areetako geltokiko karpan. Guztiak gazteak dira, 70 eta 80ko hamarkadetan jaiotakoak eta Euskal Herriko artistez gain, Alemania, Suitza, Herrialde Katalanak, Belgika eta Espainiako artistek ere baliatuko dute erakusleiho hau.


Erakusketaren helburua Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza bultzatzea da eta bosgarren urteurrena ospatuko du aurten. Orain arteko ibilbideari erreparatuta balantze positiboa egiteko moduan dira antolatzaileak, 20.000 bisitari inguru izateaz gain, 200 sortzaile berrik beren lana erakutsi ahal izan dituztelako.


Erakusketan genero desberdinetako lanak aurkituko ditu bisitariak: pintura, eskultura, bideoa, argazkia, grabatuak, estetika erlazionaleko lanak, performanceak... Azpimarragarria da, bestalde, erakusketaren antolatzaileek arte berriari, ?sortze bidean dagoen eta jendearentzat ezezagun den arteari? emandako protagonismoa. Getxoartera hurbiltzen den ikusleak gainera, lehenengo aldiz erakusketa batean parte hartzen duen artisten lanak ikusi ahalko ditu.


Ildo horri jarraituz, Getxoarte 2005ek ?arte hizkuntza eta kodeei beste ikuspegi batzuk eransten dizkieten, aurreko tradizioa berrikusten duten, zein jada finkatutako jokabideak kontrastatuko dituzten lanak bilatu nahi ditu? antolatzaileen esanetan. Artista hasiberriei arriskuak hartzeko gonbita egin diete beraz, moldeak apurtu ditzaten.


Erakutsiko diren lanak arte munduan adituak diren pertsonek osaturiko epaimahai batek hautatuak izan dira, tartean Txaro Arrazola, Ana Mugica eta Alberto Rementeria, EHUko irakasleak, Javier Ria?o Bilbao Arteko zuzendaria eta Alicia Fernandez arte kritikoa.

sábado, 23 de abril de 2005

Chillida, Surrealistak eta Ingalaterrako pop art-a izango dira Bilboko Arte Eder Museoko erakusketa berriak

Eskultore donostiarraren «Dardara burdinak II» ikusgai izango da apirilaren 26tik ekainaren 26ra bitartean Arte Eder Museoan. 2003. urtean eskuratu zuen museoak obra hori eta eta Gonbidatutako Obra Programa dela-eta ipini da ikusgai, bilduma partikularretako «Dardara-burdinak I» eta «Dardara-burdinak III» eskulturekin batera. Chillidaren heldutasungaraiko lehen urteetan burututako lanak dira hirurak, 1955etik 1957ra bitartean eginikoak.

Bestalde, ekainaren 20tik irailaren 18ra ?Paris eta surrealistak? erakusketa izango da ikusgai. Victoria Combaliak hautatutako 270 margolanen artean Joan Miro, Marcel Duchamp, Salvador Dali, Andre Breton edo Max Ernsten mailako izenak topatuko ditu Bilboko museora hurbiltzen denak. Arte Eder Museoak azaldu duenez, erakusketaren helburua ?gerra arteko Pariseko giro artistiko eta intelektualaren berri ematea da, garai hartan izan zuen-eta Surrealismoak unerik gorena?. Erakusketak, besteak beste, surrealisten izaera berritzailea, sortzaileen eta diziplinen arteko harremana eta artista talde horrek politikarekin izandako harreman korapilatsua ulertarazteko baliagarri izan nahi du.


Azkenik, urriaren 17an hasi eta hurrengo urteko otsailaren 12ra bitartean Ingalaterrako pop artaren ordezkaririk nabarmenenek hirurogeiko hamarkadan erabilitako gaiak, irudiak eta prozesu teknikoak aztergai izango dituzte. Hogei artista inguru eta 75 pintura eta eskultura izango dira ikusgai guztira.

miércoles, 13 de abril de 2005

Periferiak martxan jarriko da Apirilaren 22an


Apirilak 22 eta ekainak 2 bitartean Periferiak jardunaldiak ospatuko dira Bilbo eta Donostia bitartean. Antzerki ekintzak Bilboko zubietan; hiri espazioa, emakumea eta errepresentazioa; fikzioaren eta dokumentalaren artean; mundurik gabeko poesia; hiri oparoa, auzoen ikusezintasuna eta bazterketa.


Periferiak zubiak dira, espaziorik gabeko espazioak, izatearen eta egotearen arteko mugimenduak, eta alderantzitutako irribarreak desira nahiak ohiuz azpimarratuz. Zubiak: I, II, III, IV, V.


Hitzaldiak, dokumentalak, musika, FAS Zine kluba, tailerrak, proiekzioak, performance-ak? Hemen egitaraua (Bilborock eta San Frantziskoko gizarte etxean doan, 6 ¤ itsasontzirako. Kontzerturako sarrerak salgai Urretxindorran, Kafe Antzokian, Power Records eta Likinianon 8 ¤tan):


Bilbo:



Ostirala 22:

FAS Zine kluba (Indautxu Plaza): 19:00

Zubiak: dokumentalak

H?iti. Untitled

66 Scenes from America

Jorgen Leth


Larunbata 23:

Oller?as Bajas 10: 20:00 eta 22:00

Zubiak: acciones y perfomance

Citric city/ Zitroi Hiria


Igandea 24:

Cortes 29-31: 19:00

Zubiak: dokumentala

La Cuarta Guerra Mundial

Michael Franti/ Suheir Hammad


Astelehena 25:

Puente de la Ribera: Muelle Marzana: 11:00

Zubiak I: Ataca o acata


San Frantzisko Gizarte Etxea: 19:30

Modos de ver

Cambios esenciales y representaci?n en la ciudad

Teresa del Valle/Dora Salazar


Bilborock: 21:30

Zubiak:dokumentala

Can Tunis

Paco Toledo


Asteartea 26:

FAS Zine Kluba (Indautxu Plaza): 18:30

Ikusteko moduak

Filmando apuntes

Jorgen Leth


Zubi Zuri: 17:00

Zubiak: fikzio dokumentalak

The Perfect Human/ Las cinco condiciones

Jorgen Leth-en aurkezpena


Asteazkena 27:

San Frantzisko Gizarte Etxea: 11:00

Componiendo imagenes: Jorgen Leth-rekin tailerra


Zubi Zuri: 17:00

Zubiak II: ??Por qu? todo junto se escribe separado y separado se escribe todo junto??


FAS Zine Kluba (Indautxu Plaza): 19:00

Zubiak: dokumentala: ?De ni?os?: Joaquin Jord?ren aurkezpena


Osteguna 28:

Arriaga Zubia: 14:00

Zubiak II: Hule


San Frantzisko Gizarte Etxea: 19:30

Modos de ver: Poes?a sin mundo

Antonio Mendez Rubio


Kafe Antzokia: 22:00

Zubiak:

Zura, Anari, Appaloosa


Ostirala 29:

San Frantzisko Gizarte Etxea: 11:00

Kontatzeko moduak: Cuando la calle suena

Antonio Mendez Rubioren tailerra


San Frantzisko Gizarte Etxea: 16:00

Modos de ver: Ciudad opaca

Joaquin Jord?/ Phillippe Bourgois


Ribera Zubia: 19:02

Zubiak IV: BI-RSS 00- 05

( asalto de frecuencias huecas)


Sarean Taberna: 20:30

Zubiak: Dokumentala

De ni?os

Joaqu?n Jord?ren aurkezpena


Larunbata 30:

Formas de Narrar: 12:00

La mirada directa e indirecta

Joaquin Jord?ren tailerra


Euskalduna Jauregia: 14:00

Zubiak V

Memoria Sonora/Nabigatuezin dutenez


Cortes 29-31: 19:00

Kontatzeko moduak: miedo urbano y cartografia social

Phillippe Bourgoisekin tailera


Igandea 1:

Uribitarte aurrean (ezkerraldean ): 13:00

Zubiak: Lectura fluvial en barco

I?aki Uriarterekin


Donostia (Arteleku)

Maiatzak 16-17 eta Maiatzak 30- Ekainak 2


Democracia de guerra en la crisis del Estado-Nacion

Angela Y. Davis- Belen Gopegui- Juantxo Estebaranz


Devenir territorio en una econom?a mundo

Giovanni Arrighi- Juanmari Madariaga- Santiago Lopez Petit


L?Ab?c?daire-ren proiekzioa (Giles Deleuze)