Joseba Sarrionandia poeta Harry Houdinik berak amestu ere egingo ez zuen moduan desagertu zen Martuteneko gartzelatik 1985eko San Fermin egunean. Imanol kantariaren bafleetako batean gordeta atera zen presondegitik eta inor ez zen konturatu ordu batzuk pasa eta presoen errekuentoa egin zuten arte. Josu Landa eta Imanol bera atxilotu egin zituzten, ihesarekin zerikusia zutelakoan. Mikel Antzaren bila ere aritu ziren, baina hau ere ihes egina zen, klandestinitatera. Landak ipini zion epilogoa eskapisten historia honi Argian, kalera irten ondoren eskainitako elkarrizketan. Titularrarekin bakarrik, nahikoa gaurkoz: ?Ihesketa honek ametsak posible direla frogatu du?.
Geroztik Sarriren bizilekua enigma bat da. 20 urte joan zaizkigu eta berari buruz ezer gutxi daki ihesaldia egin zuen garaian jaio zen telebelaunaldiak. Kanta bat iritsi zaigu, ihesaldi hura kontatzen duena, baina jendeari larunbat gaueko mezetan dantza eragiteaz gain, ezer gutxirako balio du. Izan ere, ez da posible, atzerriratua izan gabe, hogei urtez itzuli nahi eta ezinaren labirintoa nolakoa izan daitekeen imaginatzea. ?Martin Larralde? poemak ematen du sufrimendu horren lekukotasun biziena (poema bera http://www.musikametak.com/sites/ordorika/hitzak/dabilenharria.pdf helbidean irakurri daiteke, mami guztia ateratzeko hau http://www.armiarma.com/zubi/aipa/har/00271.htm irakurtzea ere gomendagarria da ordea). Poema horretan, Martin Larralde ?Bordaxuri? koblakariaren figura erabiliz deserriratuak ahaztu dituen herriaren erretratu gordina egiten du Sarrionandiak.
Deserria da hain zuzen Sarrionandiaren gai nagusienetako bat. Poema ugari ditu behartutako atzerria erdigune dutenak, baita ?Lagun izoztua? eleberria ere (eta neurri apalagoan ?Kolosala izango da? ipuin luzea ere bai, nahiz eta azken honetan norbere herria bihurtzen den atzerria). Sufrimendu hori etsipenez eta samurtasunez darabil Sarrik, intentsitate eta malenkonia handiarekin hitz egiten digu bere lanetan.
Baina deserriaz ari garela, edozein nobela, poema edo bestelako idatzien gainetik, Sarriren kasuan, galderak gailentzen dira. Non dago testu horien aita? Zer pentsatzen du Josebak (horrela, abizenik gabe) astegun buruzuri batean esnatzen denean? Zertan egiten du lan? Pako Aristik galdetu bezala, bizi al da benetan? Nolakoa da bere idazgela? Zein da eguneroko gauzak egiteko erabiltzen duen hizkuntza? Azken finean, nolakoa da idazlearen atzean gordeta dagoen pertsona? Eta gartzelatik ihes egin zuenetik 20 urte bete diren honetan galdera horien objetua den pertsona da agian garrantzitsuena (Joseba eta ez Sarrionandia), literatura oso ondo baitago, etxerik gabe, izenik gabe, maskara jantzita hainbeste urtean ibili ondoren ordea, ez da inola ere garrantzitsuena.
Azkenik, ezin dugu beste hau isildu: gereziak azaldu bitartean, batzuok koblakariak behar ditugu, beste ezer baino gehiago.
bai ezta? egia da 1985eko sanfermin egunekoa entzierroa baino desentzierroa izan zela... kuriosoa da gero protagonista bakoitzak (Josu Landa, Mikel Antza, Imanol Larzabal eta Sarri bera) ze bide desberdinak jarraitu dituen ikustea
ResponderEliminarSarrionaindia eta sanferminak...biak beti elkarloturik. Garai bateko doinuak errepikatuz, eta egunotan Iru?ean entzun daitezkeen txundatxundetatik aldenduz: Sarri-sarri sarri sarri sarri sarri!!! Atzo Gara-n irakurri moduan, aste musikal gehio egin behar dira espetxeetan...Preso bat Bafle Bat!!!!
ResponderEliminarEta gaur The Basque Country Pharaons!
hombre, Mikel Antza eta Sarri betiere, literaturari lotuak jarraitu izan dute. Imanolek, denok badakigu zein bide jarraitu zuen geroxeago...dena den, honen istorioa ere argitu beharko litzateke
ResponderEliminarSarri sarri sarri sarri...GORA SANFERMIN! (3gau falta dira oraindik)
Bai, horregatik nabarmendu nahi izan nuen pertsona idazlearen aurretik. Horren harira sarrik berak idatzitako "Literatura eta iraultza" poema ez dago batere gaizki.
ResponderEliminarIrudia mitifikatzearena? Bai, egia da, eta gainera sarrirekin errazago egiten dute hori, bera ezin delako ibili esaten "hau edo hori ez ezazue egin nire irudiarekin". Eta egia da, jende askok Sarrionandiarekin sinpatia berezi bat duela bere inguruan sortu den/duten/dugun mitoagatik, nahiz eta bere ezer ez duten irakurri.
niri hemen puntu bat gehitzea gustatuko litzaidake. askotan iruditzen zait Euskal Herrian pertsonak mitifikatzera azkar asko jotzen dugula eta horregatik polita iruditu zait pertsona dela garrantzitsuena aipatzearen hori. Sarri hein handi batean jada, bai pertsona, bai eta idazlea ere saltzeko imajin bat bihurtu dute/dugu/da ( ?), gure Che Guevara partikularretako bat gehiago. argazki bat. Durangoko azokan bere argazkiarekin boltsak egitearena... eskerrak noiz behinka magikoki bere idazkiren bat heltzen zaigun, bestela bai izango litzatekeela akabera.(ez gaizki ulertu nik Sarri izugarri maite dut eta)
ResponderEliminarzuek zer diozue?
Noski, noski, nik ez nuen esan nahi Sarrirena mito hutsean geratzen dela. Ez dago dudarik bere kalitateaz. Kontua da bere ezer irakurri ez duen jendeak ere miretsi-edo egiten duela, literaturaz bestelako arrazoiak direla medio
ResponderEliminarNik uste Joseba Sarrionaindia egun Euskal Herrian dugun idazlerik handienetarikoa dela. Egia da, bere iheslari egoeragatik, bere irudia mitifikatu eta handitu dala, haren ihesa gainera oso erromantikoa dela uste dut, izkutatuta, musikarien laguntzaz,...Pena bat da haren egoera oso egonkOrra ez izatea, eta gizartearen zenbait alorretatik haren rudia mesprezatzea, izan ere Atxagarekin batera, egun Euskal Herrian dugun autore nagusiena dela iruditzen zait. Handia litzateke, eguneroko bzitzan haren lanetaz gozatu ahal izatea, egunkarietako artikuloetan, mahai inguruak, aldizkariak...Sarriren irudia ainbeste goraipatu bainan haren lanik ezagutu ez dutenentzako, gomendio bat: "Kolosala izango da", lan bikaina eta nahiko irakurterraza, Durangokoaren lanetan murgiltzeko aprosa.
ResponderEliminarBai, nik ere irakurri nuen artikulu hori. Hala ere, kritikak beste zentzu bat zuela uste dut. Kontua da Akordatzen liburu autobiografikoa dela, eta artikulua idatzi zuenak (uste dut Ibon Ega?a zela, baina ez nago seguru) esaten zuen obra literario bat jasotzerakoan irakurritako horrek, hots, liburuaren barrukoak eduki behar duela protagonismoa. Hala ere egia da bai gero mitifikazioaz ere hitz egiten zuela.
ResponderEliminarKontua da nik Akordatzen den hori bezala hartu nuela: liburu autobiografiko bat. Eta normalean horrelakoak ez dira lagin egokiena idazle bat baloratzeko. Har dezagun adibidez Pablo Neruda. Niri egokiagoa iruditzen zait Nerudaren literaturaz hitz egiterakoan "Veinte poemas de amor y una cancion desesperada" bezelako liburu bati buruz hitz egitea, "Confieso que he vivido" edo "Para nacer he nacido" autobiografikoetaz aritzea baino. Sarrirekin ere, bere benetako maila ikusteko agian egokiagoa da Akordatzen baino Hnuy illa nyha majah yahoo poema liburua.
dudarik gabe EHko idazlerik onentariko bat izaten jarraitzen du. hori ezin ukatu eta ukatzen duenak...
ResponderEliminarhalere Gorka ez dut soilik esaten hori irakurri ez dutenek egiten dutenik, baita irakurtzen dutenek ere.
Akordatzen liburuaren inguruan eztabaida piztu zuen artikulu bat gogoratzen dut, ez dut non irakurri nuen gogoratzen baina, akordatzen banaiz esango dizuet; galdetzen zuen Akordatzen liburu ona ote zen berez, edo soilik Sarrik idatzi zuelako. jo dezagun beste norbaitek idatzi zuela liburu hori, norbaiten lehen liburua zela, nola hartuko genuke?zer usteko luke kritikak?
hor eztabaida polita dago, nik neuk ez dut oso argi zer pentsatu, liburua gustatu zitzaidan arren. zer diozue zuek?
dudarik gabe EHko idazlerik onentariko bat izaten jarraitzen du. hori ezin ukatu eta ukatzen duenak...
ResponderEliminarhalere Gorka ez dut soilik esaten hori irakurri ez dutenek egiten dutenik, baita irakurtzen dutenek ere.
Akordatzen liburuaren inguruan eztabaida piztu zuen artikulu bat gogoratzen dut, ez dut non irakurri nuen gogoratzen baina, akordatzen banaiz esango dizuet; galdetzen zuen Akordatzen liburu ona ote zen berez, edo soilik Sarrik idatzi zuelako. jo dezagun beste norbaitek idatzi zuela liburu hori, norbaiten lehen liburua zela, nola hartuko genuke?zer usteko luke kritikak?
hor eztabaida polita dago, nik neuk ez dut oso argi zer pentsatu, liburua gustatu zitzaidan arren. zer diozue zuek?
ados gorka jaunarekin. eta noski, akordatzen liburu autobiografiko gisa irakurri behar da eta hor du bere magiaren zati handi bat, hor du bere xamurtasun eta gogortasuna. nerudarena ezin esan, baina lanean jarriko naiz.
ResponderEliminarpozten naute halere, halako ziberelkarrizketek
Bittor Aiaperen antza hartzen dizut
ResponderEliminarGaiztoa naiz, eta?
ResponderEliminarZe ondo! Ze gaiztoa! U-u-u-u-u!
ResponderEliminarTelebelaunaldiko naiz ni eta badakit nor den Joseba Sarrionaindia eta ez dut libururik irakurtzen ez eta behar ere.
ResponderEliminarbai...
ResponderEliminarBittor Aiape ez dakit, Valle Inclanen obren antza ez hartzea litzateke onena...edota agian errege biluztuarena agian?
ResponderEliminarjujuju
ResponderEliminar