Zabor kultura ez du ia inork hizpide izan euskaraz. Hala ere, badira salbuespenak. Telezaborra izeneko bloga (http://blogs.ya.com/telezaborra/) da horren lekuko.
Irakurlea harrituta geratuko da Telzaborrako unibertsoarekin. Telebistari buruz beti esan nahi izan duzuna, baina hitzik aurkitu ezinda purrustada hutsean geratu dena aurkituko du. Bizitzaren gauza txiki horietaz hitz egingo dizu Telezaborrak: Pizza Huten produktuei kritika egingo die, ETB1 kateari buruzko testu satirikoak idatziko ditu, El Canto del Locoren mezua deskodetuko du... Baina dena ez da kritika izango. Blogaren egileak Operacion Triunfora engantxatuko dela aitortzen du uztailean igotako testu batean adibidez.
Hori guztia euskara errazean. Garbizaletasun gehiegirik gabe, konplexu gutxirekin. Ez dakigu nork eduki duen blog hau sortzeko ideia. Ez dakigu noiztik dagoen sarean. Ez dio axola. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra.
Informatbo batzuk telezaborra dira, krokrodiloei buruzko dokumental aspergarriak telezaborra dira, p?salo telezaborra da, Vaya Semanitaren gobidatuak eta txiste matxistak telezaborra dira ere, baita NBAko partidu asko, kontzertu progre asko ere bai...nork jartzen du muga, nor da objektiboa? zeinek erabakitzen ditu eta juzgatzen ditu besteen gustuak zaborraren ispiluan?
ResponderEliminarNoski ezin dela objetiboa izan, horregatik tentu handiz jokatu behar da definizio hauekin, baina zaborra telebistatik haratago doa, irratira edo prentsara ere hedatzen da...
ResponderEliminarCronicas Marcianas ez nuen gustoko, baina ezin gaitezke Ratzinger baino papistagoak izan, ondo egindako eta prestatutako saioa da, gustoko izatea ala ez beste kontu bat da, baina ezin gara etiketa hutsetan geratu.
Telezaborra da gizarte hezitzaile den edozer, adibide bat jarriko dut guretzat Frijolito kulebroi bat da ta atal horretan sar genezake, baina ikutzen diren gaiak erabat sozialak dira, Mexicokon gizarte eta balore hezitzaile on gisa funtzionatu dezake...mila gauza daude, ereduak eraikitzen dira telebistan, hemen eta pernanbukon...ETBk euskal herriari zer ematen dio, zaborra, merke ateratzen zaion programazioa, zer eraikitzen du Malagako trafiko istripuei eta Estatuko zifreei buruz behin ta berriz jardunez, zaborra.
Nire iritzia: Gaur egun egiten den telebistaren portzentai handi bat (erditik dexente gora) da zabor hutsa. Ez zait iruditzen gainera genero kontua denik, zenbait informatibori darien kiratsa ikusita. Objetiboa? Ezinezkoa da objetiboa izatea horrelako kontuetan. Adibide garbi bat Cronicas Marcianas programan. Zabor hutsa nire ustez, telebistaren klasiko bat beste askorentzat. Baina tira, eman ditzagun iritziak, agian harritu egingo baikara...
ResponderEliminarkorrekzio bi nire aurreko testuari, "jarraitu" eta "hainbat produktu" jarri nahi neban...
ResponderEliminar...eta arraitu dezakegu, p?salo, western-ak, euskadi directo, se ha escrito un crimen, shin chanen hiru kapitulo etab etab...ETB2 ez baita atzean geratzen, Baskongadetako telebista publiko osoa da telezaborraren adierazle garbi bat. Hala ere aurrekoa berresten dut, hainbat editorial, hain produktu sasikultural ere zaborra dira.
ResponderEliminarEta prime-time orduan holandako jakin-ezazu-zein telebista kateko "Ero eta bero" botatzean? Eta pelota partiduen emisio ultrasaturatuarekin? Eta Estepan Aldamiz-Etxebarriaren gaueko programarekin? ETB1 osoa da goiko ilustrazioa merezi duena. Egunkariak eta irratia diozu? Industria kultural osoa dago kakaztua, publikoa lelotuz hurrengo produktua merkeago sartuko dutelakoan.
ResponderEliminarAdos nago fumutek esandakoarekin. Zaborrarena industria kultural osora dago zabalduta, hasi liburugintzatik eta telebistan amaitu, musika eta bestelako kultur adierazpideak alde batera utzi gabe. Definizio bat egitea zaila da. Bestalde, pozik nago telezaborra bloga sortu delako: niri zabor kultura (bakoitzak uler dezala nahi duen moduan kontzeptua, nik badakit niretzat zer den zaborra) ez zait gustatzen, baina badaude euskaldunak gogoko dutenak eta horientzat ezin hobea da bitakora hori. Ideia originala iruditzen zait.
ResponderEliminarNire ustex telezaborra guk egiten dugu. begiraleak... erderaz esaten den bezala, ES LA PESCADILLA QUE SE MUERDE LA COLA. Gu ematen diguna iusten dugo eta haiek ematen digute gu ikusten duguna. Horrela da gauza. Non egongo da soluzioa?
ResponderEliminar