Power Pop musika, jantzi dotoreak, 60musikari geroz eta gehiago begiratzea...zedozer aldatzen ari da gure inguruan. Azken urteotan, gutxinaka gutxinaka berpizten ari den fenomenoa da Mod mugimendua, bainan zertan oinarritzen da mugimendu hau? SkinHead, Punk edo Heavya bezalako kale taldeekin alderatuz, ezezagunak ditugu Mods-ak.
Mod mugimendua Ingalaterran sortu zen 50.hamarkadaren amaieran. Londongo Soho aldeko klubetan, ongi jantzitako gazteak agertzen hasi ziren. Klase ertaineko gazteak ziren, langileak. Modernistak ziren, Moderm Jazz-aren zaletu sutsuak, hortik etortzen da Mods izena hartu izana. Ez ziren politikoak, nahiko indibidualistak ziren, musika baitzen haientzako garrantzi handiena zeukana. Jamaikako etorkinekin bizikide izatearen ondorioz, Ska eta Rhythm and Blues musikak ere sartu ziren garaiko Mod-en esparruan, Jamaikar Rude Boys-ekin batera festarako kide berriak bilatu zituzten, baita haien janzkeratik zenbait gai hartu ere, hala nola Pork Pie txanoa txikia.
Parkak, gorbatak, scooter motorrak, Ben Sherman alkandorak, Fred Perry poloak...gailendu ziren 60ko hamarkadan. Mods-ak jai basatiak egiten zituzten, All Nighters bezala ezagutuak, non musika entzun eta dantzan aritzen ziren gau guztian zehar, hurrengo egunean lanera joan beharrak, anfetaminak kontsumitzera bultzatu zituen garaiko gazteei.
Musikalki, eta hori da gehien interesatzen zaiguna, mugimendu emankorra izan zen Mods-ena. Small Faces, The Action, The Creations edo John's Children izan ziren lehen Mod taldeak, haien atzetik etorriko ziren Small Faces, The Kinks eta nola ez The Who talde handia, garaiko gazteen ikur bihurtu zena. Talde honek, Mods-en inguruko filmerik garrantzitsuena ekoiztu zuen Quadrophenia filma hain zuzen ere.
Mod mugimendua banatzen eta desintegratzen joan zen 60.hamarkadaren amaieran. Gazte gehienak SkinHead eta Hippye-n kulturan sartzen hasi ziren. Brighton eta Hastings aldean Mods-ak eta Rocker-ak sorturiko istilu larriek, mugimenduaren irudia zikintzea ekarri zuten eta horrek ere lagundu zuen haien bukaeran. 70.hamarkadaren bukaeran, berpizte bat izan zuten, The Who taldearen Quadrophenia filma kaleratu zenean, orduantxe The Jam taldearen power pop-ari jarraituz, Mod talde berriak sortuko ziren hala nola, The Chords edo ta Secret Affair bezalakoak.
Azken urteotan eman da berriz ere Mod fenomenoaren berpiztea. Power pop-a gailentzen ari da, eta baita Retro deritzon estetika edo janzkera. The Killers edo The Hives bezalako talde handiak dira honen erakusle. Hirigune nagusietan Sound-Club ak sortzen ari dira, non garai bateko musika beltza entzuteaz gain, egungo taldeen musikaz goza daitekeen. Euskal Herrian, Bilbon batez ere topa daitezke horrelako guneak, Iru?ean ere sortzen ari da Mod giroa gutxinaka gutxinaka. Azken urteotan iristen ari diren etorkinek ere, badaukate zer esana guzti honetan, musika oinarri zabala izanik, haien doinuetatik aunitz ikasi dezakegu, Moderm Jazz, Ska eta Rhythm and Blues doinuetan maisu baitira.
Mod-ei buruz gehio jakin nahi izanez gero: www.modculture.com atarian, gaur egungo Mod kulturaren inguruko informazioa topatuko duzue. www.modrevival.net-en berriz garai bateko Mod muimenduaren gaineko informazioa.
...eta Mod-Skin delakoak zer dira, bien arteko hibridoren bat?
ResponderEliminarups...egia da, errata bat
ResponderEliminarba niri iruditzen jata tribu urbano guztixak kapitalismoaren instrumentuak diezela. Azken finean zer da tribu batekoa izate: kriston diru pile ixtea arropa berezixek erosteko. Iuel ez da bardine izengo Mod pe?iaren kasuen, baie diferentzixe graduala da, hau da, ez dagoz jebixek (edo ustezko jebixek) bezein zabaldute, baie hainbeste zabaldu ahalko balute kaka bardi?e izengo litzake (hobeto jantzite, hori ez dot ukatuko)
ResponderEliminarEgon egondu da Mod mugimendurik Euskal Herrian, gaur egun subterraneoagoa bada ere: 70. hamarkada amaierako eta 80koaren hasierako revival mod-ak izan zuen oihartzunik, behintzat Donostian eta Gasteizen, baina egia da leku horietan (eta batik bat Donostian) oso giro pijoekin eta ez bereziki euskaltzaleekin lotuta egon zela, batik bat.
ResponderEliminarSaLbuespen bat ezagutu nuen garai hartan, Imanol Uribe deitzen zen mutil bat (bai, zine-zuzendaria bezala, baina ez zen bera, noski), lasatearra, euskalduna, abertzalea eta mod sutsua: RAF-aren anagramaren txapa eraman beharrean (zirukulu kontzentriko urdina-zuria-gorria hurrenez hurren), ikurri?aren koloreak zituen bat zeraman. Hau Imanoli egin nahi diodan omenalditxoa da, urte batzuk beranduago hil baitzen istripuz.
* Ohartxo bat: goian aipatzen duzuen taldeetako bat The Creation da, ez The Creations.
We are Mods We are mods we are we are we are mods! Oso zaila da Mods taldeei buruzko infoa bilatzea interneten, minoritarioegiak gara!! Dena den, Euskal Herriko guneetaz aritzen zarenen, zertaz ari zara? zeintzuk dira? bertan elkartu gaietezke!
ResponderEliminaroh!!! azkenian norbait euskeraz honi buruz hitzeiten!!! Euskal Herriko Mod euskaldun bakarra nintzala uste nun!!! Oso guapoa pajina eta oso ondo dokumentatua erreportajea eh!!! PD: Fuck the rockers!!!!
ResponderEliminarEgia esan Skin kultura, 69koa guttienez, mod kulturatik eratorria dator eta horregatik Fred Perry (Ben Sherman..) poloak edota jertseak.
ResponderEliminarGaltza militarrekin ikusiko dituzun eskingerrak (sic) punk kulturatik "mamatu" dutenak dira
EZ DUT ULERTZEN... MODS-ak SKIN DIRA? HAU DA.... HITLER ADMIRATZEN DUTE, ETA BESTE RAZAKO JENDEA JOTZEA GUSTOKOA DUTE? NOLA ADMIRATZEN DUZUE MODS PE?A HAU?
ResponderEliminarHemendik beste omenalditxo bat, Mod jendeaz ari garelarik: Iru?eako MOTOS taldeari, 70.tako Mod revivalean kokatuko genukeen EuskalHerriko talde mitikoa, Iru?eakoak hain zuzen ere, eta bertan nor eta... Marino Go?i, To?o Muro eta abar (ondoren Balerdi Balerdi, euskarazko rhythm&blues/ powerpop-aren nagusiak).
ResponderEliminarEta agur berezia (ta merezia) Gasteizko The Allnighters taldeari, benetako Mod jendea, aspaldian mogimenduari loturik, sentimentudun jende jatorra eta sekulako talde puska. Ezagutzen ez badituzu ezta barkamenik.
Beste zeozer gehio, kritikatzeagatik, batez ere: Mod-aren musika kulturaren zutabe nagusia NORTHERN SOUL-a da...
BATASUNA ETA BEGIRUNEA!
Ay Jabo, Jabo... zenbat topiko antenatresero... Skinhead mogimendua mogimendu ANTIARRAZISTA ETA PROLETARIOA DA!! Hain zuzen ere, Mod-en eboluzio bat, Hard Mod-ak, kaskamotz egiten ziren BELTZ ARRAZAREKIKO ANTZA HANDIAGOA IZATEKO, kontuan hartu garaian beltzek ez zutela ez Afrorik ez dreadlock-ik erabiltzen, beraz kaleko RudeBoy beltzek ilea motxmotx eramaten zuten eta skinhead-ak hoetik sortuak dira.
ResponderEliminarEz nahastu, Bonehead-ak dira kaskamotz faxistak, beste gauza bat da... nazkagarriak, eta okerrena da kaleko jendea nahasteko ultraeskuinaren jokaldi bat izan zela (dela) skinhead mogimendua gutxiesteko, eta bistan da lortu dutela!!
nik estatuko Los Elegantes taldea da Mod kulturatik ezagutzen dudan bakarra, gehio daude?
ResponderEliminarjoder eztia eongo ba! brighton-64 los flechazos los scooters (donostiarrak ustet xzierto) ta ummm bueno nik eske eztet garai hori bizi izan ta eztet inor gehio ezautzen mod mobidan interesatua ta hortik dator talde gehio ez ezautziana... xzierto batzuk esateue jotakie ere mod ziala...
ResponderEliminarMotos taldea moda al zen ba?? Beraien hit horietako estribilloak behintzat "no te das cuenta que esto es rock and roll, muevete.." Agian izango ziren, nik ez nituen garai haiek bizi izan. Baina Allnigthers taldea adibidez ezagutu dut, rhytm and bluesa, soul, funkya e.a. ardatz zituen taldea. Gaur egun talde honetako abeslaria "Igu" Radical Basque Funk elkarteko kidea da eta sarritan diskoak jartzen aritzen da. Nik orain dela pare bat hilabete ikusi nuen "Soul Affaire" deituriko festa batean, sekulakoa izan zen jarri zuten musika. Ah ta Javier Sun donostiarrak ere mod talde batean jotzen zuen "The Scooters" taldean uste dut, eta bere bakarkako lanek ere mod kutsu nabarmena dute, eta Cooperren (Alejandro Diez, Los Flechazos taldeko abeslariaren taldea)antz izugarria du. Eta gero Espainiar estatuan ere badira edo izan dira taldeak: Los Flechazos, The Mistakens, Doctor Explosion, Cooper, e.a. Eta Leonen (abenduaren hasera) Purple Weekend izeneko musika emanaldi nahiko elegantea antolatzen dute e.a. Beraz Euskal Herrian ere izan dira modak eta badira oraindik ere. Pixkat snoba den tribua dela, bale, baina hori defentsa mekanismo bat baino ez da, Soul Affaire festa horretan karma ederra egon zen, neskak elegante jantzita, flekillo asko eta sastreak espreski eginiko traje asko.
ResponderEliminardudarik gabe Small Faces izan da, Mod talde genuinoena...David Bowye edo ta Rod (the mod) stewart ere Mod bezala hasi ziren, ezin dugu ahaztu.
ResponderEliminarEspainiar estatuan,80.hamarkadan izan zuen Mod mugimenduak gorakadarik handiena, Madrileko Rock-ola aretoaren inguruan. Bertan besteak beste Secret Affair bezalako Mod taldeak zuzenean aritu ziren. Tamalez rocker-en kontrako istiluak izan zirela eta aretoa itxi eta Mod guztiak leku gabe geratu ziren. Egun, Mod mugimenduaz geratzen dena, Scooter Club-ak dira, urtero urtero rally ezberdinak antolatzen dituztelarik, dantzaldi eta parranda bikainak burutuz orduantxe. Handiena seguruenik, Zaragozan antolatzen dutena.
kuriosoa da... lasarten zeoze eon zan? ze beste imanol uribe hori diozu, ta oain dala gutxi ramonettesen kontzertuan lasartearrak ziruditen (behintzat bat bazen) mod itxurako kuadrilla bai ikusi nun... kuriosoa...
ResponderEliminar