lunes, 18 de abril de 2005

Ivan Ferreirok Artsaian aurkeztuko du bere diska berria


Gau berezia izango da maiatzaren 6koa, izan ere Ferreiroren bakarkako ibilbidearen lehen pausoak ikusteko aukera izateaz aparte, Tristessa taldea eta Los Planetas taldekoen DJ sesioa ere izanen baitira ikusgai.


?Canciones para el tiempo y la distancia? diska kaleratu berri du Ivan Ferreirok, Amaro bere anaiarekin batera. Piratas taldearen abeslari moduan 15urtez aritu ostean, bakarkako ibilbideari ekin dio Vigoko artistak lan berri honekin. Piratas-en bidai musikala bukatu zenean, Amaro anaiarekin hasi zen musika egiten. Hasiera batean aisialdi moduan ulertu zutena, laster musika egitasmo serioan bilakatu zen, hilabete honetan aurkeztu duten diskan gauzatu dena. Bertan besteak beste Karlos Aranzegi eta Mikel Irazoki euskaldunek parte hartu dutelarik


Diska aurkezteko, Tournedo 2005 izena jarri dioten, bira hasi dute Ivan Ferreiro eta taldekideek. Iru?a ondoko Artsaia aretoan izanen dira maiatzaren 6an. Egun horretan, bertako Tristessa taldea izanen dute aurretik. Rock anitza egiten du Tristessak, musika eremu askotara heltzen dena. Azken aldian Nafarroa aldean, arrakastaz arrakasta dabilen taldea dugu. Eremu Lauak-en musika atalean irakurgai dago haiekin egindako elkarrizketa. Gau bikaina borobiltzeko, Los Planetas taldeko kideen DJ sesioa izanen da gaueko ordubietatik hasita, Florent eta MC Perez-en eskutik. Eremu Lauak hantxe izanen da, eta guzti honen berri emango du hurrengo asteetan.


Arestian aipaturiko guzti hau, maiatzaren 6an izango da gaueko 22.00etatik aurrera Aizoango Artsaia aretoan. Sarrerak 15eurotan, jadanik salgai daude, kontzertuaren egunean 22euroko balioa izango dute.


Tournedo 2005 bira hau Euskal Herrian ikusteko aukeretako bat izanen da Artsaiakoa. Beste zita Donostiako Rock-Star-en izango da maiatzaren 7an gaueko 22:00etan.



sábado, 16 de abril de 2005

Literaturari buruzko eztabaida Volgako Batelarienean


www.eibar.com/blogak/volga da helbidea. Aldizkaria ?potrotan? jarri zaielako sortu dute. ?Mo?o?otasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produkto literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor idazleak...? horiek guztiak gaitzesten dituzte. Polemika sortzeko etorri dira.


Eta sortuko dute dudarik gabe. Baina ez diote beldurrik. Dagoeneko zintzilikatu dituzte testu batzuk, eta erabiltzaile baten batek erantzun ere egin du. ?Eta zer pu?eta daukazue zuek irakurle militanteen kontra??. Esandakoa, polemika sortu dute.


Blogaren edukiei dagokionez, sei ataletan daude banatuak: Elkarrizketak, Inoiz idatziko ez nukeena (testu ?onartezinak? argitaratuko dituzte bertan), Kritikak, Irakurri gabeko liburuen kritikak (?), Testuak (literaturaren inguruko gogoetak, itzulpenak, burutazioak...) eta Volgako Batelarien Ukaseak (ohar kolektiboak) topatuko ditu hurbiltzen denak.


Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Ega?a, Anjel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zaldua dira Volgako Batelariak bloga (orain askatu mingaina) sareratu dutenak. Orain arte kaleratutako testuen artean Pello Lizarralderi eginiko elkarrizketa, Audenek norbere paradisuaren nolakotasuna definitzeko proposatutako galderak edo Dennis Cooperren poema baten itzulpena aurki ditzakegu besteak beste.

miércoles, 13 de abril de 2005

Periferiak martxan jarriko da Apirilaren 22an


Apirilak 22 eta ekainak 2 bitartean Periferiak jardunaldiak ospatuko dira Bilbo eta Donostia bitartean. Antzerki ekintzak Bilboko zubietan; hiri espazioa, emakumea eta errepresentazioa; fikzioaren eta dokumentalaren artean; mundurik gabeko poesia; hiri oparoa, auzoen ikusezintasuna eta bazterketa.


Periferiak zubiak dira, espaziorik gabeko espazioak, izatearen eta egotearen arteko mugimenduak, eta alderantzitutako irribarreak desira nahiak ohiuz azpimarratuz. Zubiak: I, II, III, IV, V.


Hitzaldiak, dokumentalak, musika, FAS Zine kluba, tailerrak, proiekzioak, performance-ak? Hemen egitaraua (Bilborock eta San Frantziskoko gizarte etxean doan, 6 ¤ itsasontzirako. Kontzerturako sarrerak salgai Urretxindorran, Kafe Antzokian, Power Records eta Likinianon 8 ¤tan):


Bilbo:



Ostirala 22:

FAS Zine kluba (Indautxu Plaza): 19:00

Zubiak: dokumentalak

H?iti. Untitled

66 Scenes from America

Jorgen Leth


Larunbata 23:

Oller?as Bajas 10: 20:00 eta 22:00

Zubiak: acciones y perfomance

Citric city/ Zitroi Hiria


Igandea 24:

Cortes 29-31: 19:00

Zubiak: dokumentala

La Cuarta Guerra Mundial

Michael Franti/ Suheir Hammad


Astelehena 25:

Puente de la Ribera: Muelle Marzana: 11:00

Zubiak I: Ataca o acata


San Frantzisko Gizarte Etxea: 19:30

Modos de ver

Cambios esenciales y representaci?n en la ciudad

Teresa del Valle/Dora Salazar


Bilborock: 21:30

Zubiak:dokumentala

Can Tunis

Paco Toledo


Asteartea 26:

FAS Zine Kluba (Indautxu Plaza): 18:30

Ikusteko moduak

Filmando apuntes

Jorgen Leth


Zubi Zuri: 17:00

Zubiak: fikzio dokumentalak

The Perfect Human/ Las cinco condiciones

Jorgen Leth-en aurkezpena


Asteazkena 27:

San Frantzisko Gizarte Etxea: 11:00

Componiendo imagenes: Jorgen Leth-rekin tailerra


Zubi Zuri: 17:00

Zubiak II: ??Por qu? todo junto se escribe separado y separado se escribe todo junto??


FAS Zine Kluba (Indautxu Plaza): 19:00

Zubiak: dokumentala: ?De ni?os?: Joaquin Jord?ren aurkezpena


Osteguna 28:

Arriaga Zubia: 14:00

Zubiak II: Hule


San Frantzisko Gizarte Etxea: 19:30

Modos de ver: Poes?a sin mundo

Antonio Mendez Rubio


Kafe Antzokia: 22:00

Zubiak:

Zura, Anari, Appaloosa


Ostirala 29:

San Frantzisko Gizarte Etxea: 11:00

Kontatzeko moduak: Cuando la calle suena

Antonio Mendez Rubioren tailerra


San Frantzisko Gizarte Etxea: 16:00

Modos de ver: Ciudad opaca

Joaquin Jord?/ Phillippe Bourgois


Ribera Zubia: 19:02

Zubiak IV: BI-RSS 00- 05

( asalto de frecuencias huecas)


Sarean Taberna: 20:30

Zubiak: Dokumentala

De ni?os

Joaqu?n Jord?ren aurkezpena


Larunbata 30:

Formas de Narrar: 12:00

La mirada directa e indirecta

Joaquin Jord?ren tailerra


Euskalduna Jauregia: 14:00

Zubiak V

Memoria Sonora/Nabigatuezin dutenez


Cortes 29-31: 19:00

Kontatzeko moduak: miedo urbano y cartografia social

Phillippe Bourgoisekin tailera


Igandea 1:

Uribitarte aurrean (ezkerraldean ): 13:00

Zubiak: Lectura fluvial en barco

I?aki Uriarterekin


Donostia (Arteleku)

Maiatzak 16-17 eta Maiatzak 30- Ekainak 2


Democracia de guerra en la crisis del Estado-Nacion

Angela Y. Davis- Belen Gopegui- Juantxo Estebaranz


Devenir territorio en una econom?a mundo

Giovanni Arrighi- Juanmari Madariaga- Santiago Lopez Petit


L?Ab?c?daire-ren proiekzioa (Giles Deleuze)

lunes, 11 de abril de 2005

Txantrea, Barrio Conflictivo izatetik Urban Terror izatera!


Norberaren herria edo auzoa, fikzioan protagonista izatea, hori bai ilusioa, filme bateko kokagune, literatur lan bat bertan girotua izatea...ilusio hori bera izan zuen Txantreako bizilaguna den Iker Martinezek. Bere betiko auzoa, Txantrea, bideo joku baten kokagune izateko ilusioa hain zuzen ere. Hasiera batean, lagunekin jolasteko sortu zuen egitasmoa, auzo eta hiri mailara zabaldu egin da, egilearen harridurarako.


Urban Terror Txantrean

?Txantrea Beta2? izena hartu duen joku hau, ez da berez joku bat, pantaila bat baizik. Quarque III jokuaren bertsioa den Urban Terror-en pantaila bat soilik. Horrek harritu du gehienbat Iker Martinez, ?Urban Terror-en milaka pantaila daude gaur egun sortuta, nirearekin horrenbesteko ospea lortzeak txundituta uzten ari nau?, bainan Txantrea Txantrea da, eta bertan girotutako edozer gauza zabalkunde izugarria izango du, horrelakoak dira bertan !


Bi urte eman zituen Ikerrek pantaila hau prestatzen. Teknika asko ikasi behar izan zuen, izan ere ordurarte ez baitzen horrelako lanetan ibili. Lagunen laguntzarekin, gutxinaka gutxinaka ingeleraz zeuden hainbat tutorial deszifratuz, pantaila nola osatzen zen ulertu ahal izan zuen. ?Kuboz osatzen da pantaila, haien gainean argazkiak pegatzen direlarik, etxe edo gunearen irudia emanez? azaltzen du Ikerrek. Gauzak horrela, kamara hartu ta kalera joan zen, Txantreako txoko guztiak haren kamararekin jasotzera. Ez soilik etxeak eta kaleak, baita kotxeak, autobusak...Noski gazte bat kotxeei argazkiak ateratzen, gure herrian susmagarri! Laster hasi zitzaizkion zertan hari zen galdezka, bainan gauzak azalduta arazorik gabe egin ahal izan zuen haren jarduna, ?billabesa bateko gidaria, gelditu eta argazkia egiten lagundu zidan, posatzen ibili zen inkluso autobus barruan? komentatzen du Iker Martinez-ek bitxikeri moduan. Argazkiak eskutan, eta Photoshop-mirari egilearen laguntzaz, argazkiak pantailan sorturiko kuboetan itsasten joan zen. Urban Terror zaletuen artean zabaldu egin zuen pantailaren berri, eta haiek lagundu zioten pantailari azken xehetasunak ematen, zenbait kamioi, kotxe eta inkluso Iru?ean hain berezi diren leoi berdearen iturria, mundu guztian dauden pantaila hauen zaletuen laguntzaz egin zituen.


Jokuaren erdigunea, Txantreako Felix enparantzan dago kokatua. Bertatik irtetetzen diren kaleetan, Txantreako eraikin mota ezberdinak islatu nahi izan ditu Ikerrek, horretarako errealitatean bertan ez dauden zenbait kale jarri behar izan ditu. Dena den jokuak errealismo handia dauka, auzoa ezagutuz gero, erraz topatuko du bisitariak hainbat eta hainbat txoko berezi, bai Txantreako ohikoak diren patioak, baratzeak eta baita pareta guztietan ikus daitezkeen hamaika kartel ezberdinak ere! Bisitarientzako ohar bat, adi jokuaren soinu bandari! Felix enparantzaren albo bateko lokal bateko atea irekiaz, Barricada taldea baitago entsaiatzen, ze abesti? Ba nola ez ?Txantrea Barrio Conflictivo?!!


Sortu eta gero sorpresa

Behin pantaila sortuta eta sarean eskegita zegoelarik hasi zen zabaltzen Txantreari buruzko lan honen berri. Hasiera batean Urban Terror zaletuak izan ziren, pantaila berezi hau ezagutu eta txalotu zutena, bainan geroxeago Iru?errian zabaldu zen albistea. Iker Martinezek, haren lagunak eskatuta, pantailaren aurkezpen bat egin zuen auzoko Akelarre tabernan, baita jokatzeko jardunaldi bat ere. ?Geroztik, irrati, telebista, egunkari...guztietatik deitu naute, jokoaren berri eman dezadan? esaten du harrituta Ikerrek, izan ere konfutsio asko dago honen inguruan, eta medioek tamalez ez dute oso ongi argitu zertan datza joku hau. ?Joku hau ez da ohiko dendetan eros daitekeen joku bat, ez baita inon ere ez saltzen, internetetik jeitsi eta jolasteko egina dagoen pantaila bat besterik ez da?, azaltzen du Ikerrek.


Arrakasta honetaz jabetuta, jende guztiari jokua iristea nahi izan du Ikerrek, Urban Terror jokuarekiko interesa zabalduz gainera. Horretarako Txantreako Akelarre tabernan pantailaren kopiak salgai daude 3eurotan., kopia hauekin ezin da berez interneten jolastu horretarako Urban Terror-en kode bat behar baita, eta gaur egun oso zail dago zenbaki hauek lortzea, bainan behintzat jokua eta pantaila nolakoak diren ikus daiteke. Honetaz aparte Iker Martinez-ek bere pantailaren aurkezpen moduko web gunetxo bat sortu du http://usuarios.lycos.es/uttxantrea/ helbidean. Urban Terror Jokuaren inguruko informazio gehiago izan nahiean, www.urbanterror.net

 helbidea da interesgarriena, ingelesez baldin bada ere.


Animatu zaitezte, jolastu eta ezagutu Txantrea auzoa! Eta ze demontre, sortu zuek ere zuen herriko, auzoko edo hiriko pantaila ere!!

viernes, 8 de abril de 2005

Musikadero Maketa Lehiaketako finalistak aditzera eman dira


I. Musikadero Maketa Lehiaketako finalistak aditzera eman dira gaur. 50 maketak entzun eta baloratu ostean 16 finalistak www.musikadero.org webgunean publikatu dira. Hurrengo bi hilabeteetan talde hauek beraien zuzenekoa eskaintzeko aukera izango dute Zallako Pub Arco tabernan.


Hona hemen lehenengo edizio honetako aukeratuak:

POG MO THON

IF...

FACTORX

MOCKBA

NUUK-AT

SATIVA

UBI SUNT

PROTEITOCOPTOS

THE SINCLAIRS

BEHINEN

MOEBIUS

CASSIUS

WHISKY VINO

ACTOR SECUNDARIO BOB

WHITE WOOD

DARK FANTASY


lunes, 4 de abril de 2005

Loft Morton: birziklapena arkitekturan


Birziklapena pil-pilean dagoen garai honetan, egitasmo honek elementuak berrerabiltzen ditu etxebizitza bat eraikitzeko; baina hau ez da goraipatu nahi dudana, arkitektura burutzerako orduan bestelako material eta elementuei so egitea baizik. Gaur egun dirudi etxebizitzen aukera zabala edozein egunkaritako gehigarrira mugatzen dela, burututako adibide eta tipologia ezberdinak baztertuz, gaur egun ere burutzen direnak, eta espero, etorkizun batean ere eginen direnak.


Loft Morton-i buruz ari gara kasu honetan, New York-en kokatua, 1999an LOK/EK Architects-ek burutua. Ez da lehen aldia Ada Tolland eta Giuseppe Lignanok gizarte postindustrialaren soberakinak erabiltzen dituztela bizitzeko espazio baten elementu garrantzitsu bezala. Autoak berebiziko garrantzia dauka egitasmo honetan, izan ere, etxebizitza sortu den eraikina solairu anitzetako aparkalekua zen.


Espazioa bi altueratara bilakatzea kamioi baten gasolina-ontziarekin egin zen. Ontzia bitan banatu zen, erdia goiko aldean jarri zen, hormatik hormara, bertan lo egiteko bi kapsula kokatzen direlarik. Ontziaren erresistentzia bi hormen arteko distantzia gainditzeko eta ez zen inolako euskarririk behar izan. Ontziaren beste erdia bertikalean kokatu zen, komunen nukleo bezala hartuta, bata gainean eta bestea azpian kokatuz. Lo egiteko kapsuletan atexkak trebatu dira, ur-mekanismo baten bidez eragiten direnak, sarbide nahiz aireztatze eta argiztatze prozedura bezala erabili daitezkeenak.


Giro industrialarekin jarraiki, instalazio elektriko, urezko eta bestelakoak kanpora begira jarri ziren, ureztodi euskarriekin, auto eta kamioietako hozteko sistemetan erabiltzen diren antzekoak hain zuzen ere. Goiko alderdira igotzeko, lo egiteko kapsulak dauden ontziak dauden lekuak, edozein fabrikatan ikusi daitezkeen burdinezko igarobideak erabili dira. Eraikinaren hasierako izaera zakarra mantendu da, hormen akabera eta zoru irregularra pintura industrialaz margotu delarik.


Bitan banatutako gasolina-ontzi bat nahikoa da egitasmo honetan etxebizitzaren espazioak banatzeko, zoritxarrez gaur egun hain erabiliak diren barruko hormak ekidinez. Etxebizitzak dauzkan erabilera ezberdinak oso modu ezberdinetan zatitu eta elkarlotu daitezke, gainera, kasu honetan arkitekturan ezohizkoak diren elementuak erabili dira, horrek gehiago aberasten duelarik.

viernes, 1 de abril de 2005

GetxoArte-rako inskripzioa zabalik


GETXOARTE 2005ek 50 proposamen hautatuko ditu maiatzaren 20tik 22ra Areetako Geltoki Plazan erakusteko. http://www.getxo.net/cas/cult/pags/getxoarte3.htm orrian aurkitu ditzakezu bertan parte hartzeko inprimakia eta oinarriak. Martxoaren 25erarte daukazu bertan izena emateko.


Urtetik urtera zabalkunde handiagoa izaten ari den erakusketak bere aurtengo zita izanen du maiatzaren 20tik 22ra. Erakusketaren xedea artista gazteen lana sustatzea, zabaltzea eta ezagutzea da, Arte Plastikoen adierazpide guztiak bultzatu nahi direlarik. Getxoarten parte hartzeko gehienezko adina 35 urte izango da, eta Euskal Herrian jaio edo bere ikasketak bertan burutzen dituzten artistei zuzenduta dago. Aurkezteko epea jadanik irekia dago eta martxoaren 23an amaitzen da; hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa:



  • Izena emateko inprimakia, behar bezala betea
  • Curriculum artistikoa
  • Lanak postuan egongo diren eraren deskribapen laburra.
  • Obraren txosten grafikoa, kalitate oneko lau argazkirekin, koloretan, eta 13x18 zm-koa bakoitza.
  • Artistaren argazkia katalogoan jartzeko
  • NANaren fotokopia edo erroldatze ziurtagiria, edo 1. atala frogatzen duen bestelako agiriren bat.



Bertan, aurreko urteetako esperientzia ikusita salmenta harremanak egiteko aukera ezinhobea dago Getxoarten. Esan bezala, maiatzaren 20tik 22ra, Areeta auzoko Geltoki Plazan artista gazteen lanak ikusteko aukera ezinhobea.