lunes, 30 de mayo de 2005

ACT jaialdia hasi da Bilbo eta Barakaldon


Bigarren edizioa du aurten ACT jaialdiak, antzerki eta dantza eskolen jaialdia. Aurten ere hitzaldiak, ikastaroak, mahainguruak, etab. izango dira maiatzaren 30etik ekainak 4ra bitartean. Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatutako jaialdia dugu.



Aurten hainbat aretok ireki dizkie atea ACT-ra hurbildu diren hainbat antzerkizaleri: Bilboko Kafe Antzokia, Arriaga Antzokia, La Fundici?n, Gurutzetako Kultur Etxea, BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eta Txoko Landa.


Hainbat herrialdetako sortzaileak izango dira aurten ere jaialdian, besteak beste Amsterdamgo Musika Antzerki Eskola, Bruselako PARTS, Bartzelonako Institut del Teatre eta Pampeu Fabra. Bestalde, LABUR ACT erakustaldia izango da, dantza eta antzerkiari buruzko film laburrak ikus-entzun ahal izango direlarik.


Gainera, SOMOS GRUPO eta SOMOS CASTING proiektuak jarri dituzte abian. Honen helburua kalean aurkitzen diren balore berriak azaleraztea da: kaleko zirrikituetatik jende berria bilatzea, ohiko casting enpresen ideia alboratuz. Info +: www.somos.tv



Info +: www.actfestival.com


Hemen egitarau osoa:


Asteartea, maiatzak 31:

17:30, Barakaldo Antzokia: TAE Donosita:

Ataque verbal (M. Alvadalejo- E. Lindo)


20:00, Kafe Antzokia: Labur Act 1: Cuando los poetas desaparecen, 1+1= 1, Sospecho que mi marido es una planta, Christianity and canned mother?s milk, Splinters


Asteazkena, ekainak 1:

13:00, Gurutzetako Kultur Etxea:

Univ. Pr?stina Fac. Artes, Kosovo: ?The Posibilities? (H. Barker)


17:30, Barakaldo Antzokia

Institut del Teatre, Bartzelona: ?Les Criades? (Jean Genet)


20:00 Kafe Antzokia: Labur Act 2: 4 Direcciones, VersusXtremebundis, Contact, Inmyndunar.



Osteguna, ekainak 2:


13:00, Nafarroako Antzerki Eskola: ?Juego de gatas? (Istvan Oskerby)


17:30, Barakaldo Antzokia

ESAD Valentzia: ?A lo mejor me lo merezco? (A. Jornet, M. Bayona, A. De Paco)


22:00, Erriberako Azoka

Crikoteka Cracovia + MA Scenography CSM London + BAI

?Ibaien heriotzaren zatiak? (L. Tolstoi)

?One IRP piece? Bilbao


Ostirala, Ekainak 3:

11:00, La Fundicion Aretoa

NAZIOARTEKO SORTZAILE BERRIEN I. MARATOIA


NSDF. Scarborough. Darlington college of Arts: Tea Without Mother


Theatre AAN ZEE. Ostende: Before? existencial make-over


Encounter. Brno. Jamu: Childhood


Pendfridge. Edimbug. Queen Margaret Unib. College: Still Lives.


17:30, Barakaldo Antzokia

RESAD Madrid: Los Chismes (C. Goldoni)


20:00, La Fundici?n Aretoa

NAZIOARTEKO SORTZAILE BERRIEN MARATHOIA 2.


ITS. Amsterdam. SNDO:

This is not a romantic duet.


ITS. Bruselas. PARTS:

"Champ/Contre-Champ?/? Eleanor!".


ACT. Bilbao. BAI:

Was Monna Lisa una l?mpara?


22:30, La Ribera

Clara Yinkung Kim Diaspora of Self-Identity Laburract

Hackney Dance Foundation, Londres + BAI: "Errituak" dantza


Larunbata, ekainak 4

12:00, Arriaga Antzokia:

Liburu aurkezpena: ?El Actor y la diana?


17:15, La Fundici?n Aretoa

LABURRACT "Pasamonta?as rosa". I Zorita-X. Intxausti


17:30 La Fundici?n Aretoa:

NAZIOARTEKO SORTZAILE BERRIEN MARATHOIA 1.


NSDF. Scarborough. Dartington college of arts:

Tea without mother.


ITS. Bruselas. PARTS:

"Champ/Contre-Champ?/? Eleanor!".

 

Encounter. Brno. Jamu:

Childhood.


Pendfridge. Edimburgo.Queen Margaret univ., College:

Still lives.


20:00, La Fundicion Aretoa

NAZIOARTEKO SORTZAILE BERRIEN 2. MARATOIA


ITS. Amsterdam. SNDO:

This is not a romantic duet.


Theatre AAN ZEE. Ostende:

Before... existencial make-over.


ACT Bilbao: Was Monna Lisa una l?mpara?


22:30, La Ribera:

ST & M Amsterdam-go musika antzerki eskola: "Who wants to live forever?" (Queen)


viernes, 27 de mayo de 2005

Encuentros 2005, Nafarroako artista gazteen lehiaketan izena emateko epea zabaldu da


Nafarroako artista gazteen lanetaz gozatzeko aukera izanen da berriz ere sariketa honekin. Maiatzaren 11tik uztailaren 5era bitartean, aurtengo Encuentros lehiaketaren edizioan parte hartu nahi dutenek, izena emateko beta dute. Urtero urtero, sariketa hau handitzen doa eta aurten arte adierazpen ezberdinei tartea ireki nahi izan zaie. Honela, musika, arte plastikoak, literatur generoak, ikusentzunezkoen sorkuntza eta antzezpen arteak izango dira besteak beste Encuentros 2005ean.


Sariketa hau, Nafarroako artista gazteen lanen erakusleiho izateko helburuarekin jaio zen. Urteak pasa ahala, Nafarroako abangoardiazko eszenaren topaleku bihurtu da Encuentros lehiaketa. Bertan aurkezten diren lanak goranzko maila erakusten ari dira azken urteotan, Nafarroan arte mailan maila handia badagoela erakutsiz.


Maiatzaren 11tik uztailaren 5era bitartean aurkezten diren lanak, udara partean izanen dira baloratuak Encuentros 2005aren epaimahaia osatzen dutenen partetik. Iraila eta urrian eginen dira sariketaren final aurrekoak eta finalak. Behin irabazleak hautatuta, publiko zabalak, haien lanetaz gozatzeko aukera izanen du, izan ere Encuentros lehiaketan sarituak izaten direnak, zabalkunde eta promozio handia izanen dute ordainean.


Disziplina ezberdinentzat arau eta baldintza bereziak jarri dituzte antolatzaileek. Haien berri izateko www.encuentrosnavarra.com web gunea martxan jarri dute. Bertan, arestian aipatutako oinarrietaz aparte, aurreko urteko lehiaketen berri ematen dute.

Nontzefilm 2005 sariak eman dira


Nontzeberri.com webgunearen barneko nontzefilm sarietako irabazleak aditzera eman ziren atzo. 170 nazioarteko filme aurkeztu dira aurten lehiaketara, eta irabazleen filmak webgunean bertan daude ikusgai.


Lehenengo saria Espainiar Estatuko ?El Virus Redentor? filmearentzat izan da, Juan Carlos Ballesteros zuzendari duen laburmetraia. Bigarren saria ?Mendrugo? filmeak jaso du, Jaime Fern?ndez Miranda espainiarraren zuzendaritzapean. Hirugarren saria Kolonbiako ?Maria? filmak jaso du Juan Pablo Arias Prieto izan duena zuzendari lanetan. Euskal Herriari begira emandako sarian ?Aulkiaren Jokoa? izan da irabazlea I?igo Garcia eta Jose Luis Robledoren elkarlanetik ateratako filme laburra hain zuzen ere.



Filme guztiak (irabazleak eta ez-irabazleak) helbide honetan daude ikusgai:



http://www.nontzefilm.com/2005/eusk/bozketa/index.asp

Kontzertu mordoa Xurrut-en 20. urteurrena ospatzeko


Ekaina partean kontzertu mordoa eskainiko dira Gorlizeko pizzeria-tabernan. Bilbo inguruetako hardcore zaletuak bildu ditu aretoak azken hogei urteotan, eta ospatu beharra dago! Udako denboraldia ezinhobeto hasteko parada izango dugu kostaldeko herri honetan.


At The Drive-In, Dut eta A Room With a View bezalako taldeek beraien zuzenekoak eskaini dituzte bertan. Horrela, ekainak 3an Split 77 talde deustuarra izango da taulagainean beraien ?Mentura? diska aurkezten. Hurrengo egunean Rolling Nules eta Derrumbes izango dira. Hurrengo astean, ekainak 10ean, Seine taldea izanen da, eta baita diska-jartzaile gonbidatuak ere, Jes?s Ordovas besteak beste. Hurrengo egunean Cujo eta Zodiacs talde getxotarrak izango dira rock ?n roll-ean buru-belarri sartuaz.


Astebete beranduago, ekainak 17an Ya Te Digo eta Akauzazte taldeak izango dira, lehenengoek bere ?Kill Switch? lan berria aurkeztuko dutelarik. Hurrengo egunean The Boogie Punkers eta Santi Delgado & The Runaway Lovers izango dira taulagainean.


Ospakizu hilabetearekin amaitzeko Cordura eta Zea Mays talde bilbotarrak izango ditugu, azken hauek beraien ?Sortuz, Grabitatearen Aurka? diska besapean daukatelarik, eta lehenengoek grabatzen ari diren diska berriko kantu batzuk joko dituztelarik.


Info +: www.xurrut.com

jueves, 26 de mayo de 2005

Kuraiaren lan berria kalean da


Gaur aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian ?Piztu da Piztia? izeneko lan berria. 20 minutuko EP-a dugu, 10 hazbeteko binilo eta KD-Single formatuan argia ikusiko duena. 6 kantu berri biltzen ditu lan berri honek, diska irekitzen duen intro-a ere bai. Aurkezpen birarik ez da egongo.


EP-aren ideia otsailean atera zen lehen aldiz, ez baitzuten beraien burua diska luze berri bat prestatzeko gai ikusten. Josebak konposatutako 6 kantu ditugu eskutartean, behin entsaiatu eta Mikelen, taldeko baxulariaren Zarautzeko estudioan sartu ziren grabatzeko.


Diskaren izena esanguratsua da kasu honetan, izan ere, entzundako hainbat zurrumurru isilarazi nahi dituzte. Askok laukotea lurperatu ere egin dute, baina taldea inoiz baino sendoago dagoela adierazi dute, hortik dator izena. Piztia haserre eta bizirik jarraitzen du.


Oraingo lan honetan kapritxo bat burutu dute, izan ere, grabazioa biniloan ateratzeko ideia zaharra aurrera eraman dute. Gainera, sekulako diseinua dauka diskoak, batez ere binilo formatuan. Halere, kalera aterako diren 500 kopiak agortu baino lehen beraien webgunean edo disketxearenean eskatu beharko dituzte jarraitzaileek. Oso denda gutxitan izango da eskuragarri edizio berezi hau, informazio hau www.kuraia.com helbidean argitara emango da.


Joseba, Mikel, Fernando eta Galderrek adierazi dutenez grabazio berria inoiz baino argiagoa da soinu aldetik, nahiz eta ?80. hamarkadako eragin nabarmen asko? dituen. Punk-hardore doinuekin jarrraitzen badute ere ?inoiz baino ikutu heavy-agoak ditu? diskoak, Josebaren hitzetan.


Halere, berri txar bat dugu laukotea taulagainean ikusteko itxaroten daudenentzako: uda osterarte ez dituzte kontzerturik emango, eta hala bada, oso gutxi izango dira.

miércoles, 25 de mayo de 2005

Bihar hasiko da Leioan ?Umore Azoka?


Bihar hasi eta igandea bitartean 46 ikuskizun berri izango dira Leioan. Dantza, antzerkia, zirkua... adin guztientzako jaialdia da: familia girotik hasita, publiko heldurarte.


Aurten, aurrekoetan bezala, ikuskizun asko ikusi ahal izango dira estreinekoz Leioan. Antolatzaileek helburu zehatza bilatzen dute Umore Azokan: Harridura sortzea. Bestalde, kale eta enparantzak komunikazio eta imajinazioz beteriko lekuak izatea espero da.


Esposaketak, hitzaldiak, etab. Izango dira aurten ere Umore Azokan, atzera begira nabarmenarekin. Aurreko edizioetako irudi eta muntaia interesgarrienak gogoratuko dira egitarauaren barruan.


Gainera, ostegunetik larunbatera bitartean herri berdineko Kontserbatorioko Auditorium-ean ?Kale-Arteen topaketa profesionalak Euskadin? jardunaldiak burutuko dira.


Info +: www.umoreazoka.org

The Mars Voltak Bilbon eskaintzeko zuen kontzertua bertan behera gelditu da


At the Drive-In taldean ibilitako Cedric Bixler eta Omar Rodr?guez-ek osatutako taldeak Madril eta Bartzelonako kontzertuak bakarrik emango dituzte, Bilboko kontzertua bertan behera gelditu ostean.


Beren ?Frances The Mute? diska berriaren aurkezpen bira bilboko Santana 27 aretotik pasatzekoa ziren, baina ez da horrela izango. Antolatzaileek esan dutenez, erositako sarreren dirua, erosi ziren leku berean izango da itzulia. internet bidez erositakoak berriz, zuzenean itzuliko dira.


Benetako jakinmina zegoen talde hau taulagainean ikusteko, izan ere euren ?De-loused in the commatorium? estreineko lana zirraragarri eta ona izan bazen, lan berria ez da gutxiago izan. Beste batean izan beharko da...


Info +: www.themarsvolta.com

www.iguapop.com


martes, 24 de mayo de 2005

Delorean taldeak hirugarren lana argitaratu du


S/T arrakastatsuaren ondoren ?Metropolitan Death? EP-a argitaratu dute zarauztarrek, Bcore disketxearen eskutik. 4 kantu berri eskaintzen digu oraingoan laukoteak, eta baita kantu berri horien birnahasketak ere. Aurrekoetan bezala, talde honetan ohikoak ditugun doinu dantzagarrietan oinarritutako grabazio dugu hau ere.


Maketa zena disko bihurtu ondoren (Silhouettes, Underhill Records zigilu nafarrak argitaratua, 2001. urtean), S/T etorri zen Bcore disketxe kataluniarrak argitaratua, The Faint edo Radio 4 taldeen eragin nabarmenarekin. Kritika oso onak jaso zituen diskak, etengabeko bira batetan murgildu ziena, eta Europa mailan ezagutarazi ziena.


Diska berri hau Santi Garciaren estudioan grabatu zuten Sant Feliu de Guixols-en. House eta 80. hamarkadako elektrotik oso hurbil dauden kantuak omen dira, birnahasketak momentuko DJ ezagunenetariko batzuek egin dizkietelarik: Daryl, Undo & Vicknoise, Coco and Bombjack, etab. Momentuz, kantu berri bat disketxearen webgunean entzun daiteke:


Info +: www.deloreanrock.com

www.bcoredisc.com


lunes, 23 de mayo de 2005

Descubriendo Nunca Jamas




?Nunca Jamas ?eko Peter Pan-en istorioa humanitatearen irudimenaren puntu gorentzat kontsideratzen da. Atzean utzitako umetasunaren ikuspegi idilikoa, bere amets eta lubakiekin, eta heldutasunak eskatzen duen errespontsabilitateen bazterketa dira denborarik onartzen ez duen obra honen oinarrizko ideiak. James M. Barrie idazleak Peter Pan-en mundua imajinatzean eta sentitzean izan zuen sortze prozesua inguratzen duen unibertso txikia da pelikula.


Filma, Barriek bere etorkizuneko obrak idazteko elementu berriak behar dituela hasten da, freskotasuna emango diotenak. Inspirazio bila joaten den parkean (Kensington parkea) Llewelyn Davies familia ezagutzen du: lau ume eta alargunduriko euren ama gazte eta polita. Hurrengo hilabeteetan zehar batera ematen dituzte arratsalde gehienak eta umeek Barrie-ren imajinazio, jolas eta magia trukuekin ezin hobeto pasatzen duten bitartean Barrie-ren buruan obra berri baten ideiak sortzen hasiko dira. Llewelyn Davies sorturiko erlazio estuak bere ezkon bizitza krisi batean murgilaraziko du eta orduko gizarte tradizionalaren marmarrak sortuko dituen arren, James M. Barriek bere bidetik tinko jarraituko du. Helduei gonbita egiten zaie berriz umeen mundura bueltatu eta amets egiteko.

Irudiek erakusten duten edertasuna eta purutasuna izugarria da eta plano desberdinetan usaintzen den malenkonia imajinaezina. Argien eta paisaiaren epeltasunak ikuslea kremazko hodei artean sartuko du. Hala ere, nahiz eta pelikula osoan zehar formaltasunezko eta emoziozko haizea dabilen, ez da ume istorio huts eta sinple bat. Drama existitzen da, afektibitate konflikto sakonak, ezkonduen ber kontzeptualizazioa, samina eta malkoak. Hau da, errealitate dosi asko.


Gainezka egiten duen irudimenaren bitartez, errealitatea gainditu eta pertsonaiek amets, jolas eta abentura legendarioak biziko dituzte. Guztiz gure artean (gure gizartean, gure mugetan, gure arauetan...) ez dauden pertsonen apologia egin nahi izan da, ?beste alde batean ? dauden pertsonen figura marraztu eta munduari alde ezkutua argitzen saiatzen diren pertsonen pelikula sortu.


Oteizak esaten zuen umeen (6-9 urteren bitartean) %30ak genioen gaitasun intelektualak dituela eta pertsona helduek gaitasun hori bideratzen ez dakitelako, umeen magia intelektuala pikutara joaten dela eta azkenean pertsona heldu sinpleak izaten bukatzen dutela. Hots, pertsona tristeak, grisak eta imajinazio bakoak. ?Descubriendo nunca jamas ?ek pertsonen heldutasun prozesuak zer esan nahi duen zalantzan jartzen du, denbora azkar iragaiten den kontzientzia barneratzean errespontsabilitate desberdinak hartzeak izan ditzakeen kutxu absurdoak plazaratzen ditu. Gure ekintzen gehiengoa, beldur eta aurre juzkuen menpe dagoen mundu honetatik ihes egin nahi du filmak. Ordua da benetan nahi eta sentitzen duguna egiten hasteko.

Konprometitua eta pertsonala


Lehenik eta behin, testu hau irakurtzen hasi zaren irakurle hori, jakin ezazu iruzkina egiten ari den honen ustez poesia liburu bat, poema bat, ez dela sekula amaitzen. Behin eta berriro irakurri eta esangura berriak eta lehenago ikusi gabeko koloreak aurkitzen direla poesian. Beraz, iritzi horri jarraiki, inoiz ez da momentu ona poema liburu baten kritika egiteko, agian hurrengo batean zuku handiagoa aterako diolako irakurle berak. Gotzon Barandiaranen (Larrabetzu, 1974) ?Arrakalak? liburuaren komentario hau orain egiten badut beraz, ez da liburua apalean uztear nagoelako, irakurraldi batzuk egin ondoren lan honi buruz zerbait esateko beharra nabaritu dudalako baizik.


Poesia konprometitua egin du Barandiaranek bere lehen lanean. Konprometitua, ikusten duenaren aurrean ez duelako jarrera pasiboa hartzen, busti egiten da, bere ikuspuntua eskaintzen digu. Horren adierazle dira besteak beste ?Zapatak lekuz aldatu? edo ?Sakatu? bezalako poemak (egunkarietan azaldu ez diren titularrak esan beharko nuke agian), baita ?Ilarak apurtu? lotsagabea ere. Bereziki indar handikoak dira ?Tiranoaren larrazkena? (?Gizona baino agindua zena dator/ kalean behera?) eta ?Eskuak eta harriak? erritmikoa.


Baina horrez gain Barandiaranek bestelako aupegiak ere erakutsi ditu poema hauetan. Esate baterako, liburuaren hasierako eta amaierakoetan ikusten da idazlearen alde pertsonalena, nolabait esatearren: ?Asunak zure begiak? izan daiteke horren adierazle argiena, baina berdin balio du ?Hogei urte? malenkoniatsuak ere: ?Faltan ditut/ hogei urte/ neurririk ez duten ordekak/ soilik biluzik egin daitezkeen harrabotsak/ itzuliko diren desagertuak...?.


Bi polo horien artean (konprometitua eta pertsonala alegia) badira bestelako poemak ere, narrazio txikien antzekoak edo absurduarekin jokatzen dutenak besteak beste: nabari da Barandiaran bere ahots poetikoa bilatzen ari dela. Bide horretan egindako liburua da honako hau, bidaia baten hasieran dagoena baina aurrera begira oinarri sendoak dituena. Bestalde, liburu osoa da, elkar osatzen duten zirkuluekin egina, poetaren barruan zabaldu berri diren arrakalekin hasten dena eta inguruko artesiei so egiten diena, berriro atzera, zarratu beharreko pitzaduretara itzultzeko: arrakala guztiak ez baitira berdinak, zirrikituak eta zauriak berdinak ez diren eran.


Barandiaranek asko du esateko oraindik. Horrela igartzen zaio behintzat liburua ixten duen poeman ?Hasierara itzuli nahi nuke? dioenean. Gu, gure aldetik ziur gaude arrakala hau ez dela bere horretan geratuko, zerbait handiagoa, haran bat adibidez, sortuko dela aurrerantzean.

domingo, 22 de mayo de 2005

Social Distortionek Azkena Rock Festivalen joko du


Social Distortion taldeak irailaren 2 eta 3an Gasteizen ospatuko den Azkena Rock Festival jaialdian joko du. Los Angelesekoak izan dira jaialdi honetan joko dutela baieztatu duten azkenak. Zortzi urteren ondoren lehenengo estudioko diska kaleratu zuten 2004an, ?Sex, love and Rock?n?roll? izenekoa.


Ibilbide luzea egin du dagoeneko Social Distortionek 1979an sortu zenetik. Diska asko, taldekideen joan etorriak, Mike Ness abeslariak drogarekin izandako arazoak edo Denis Danell gitarjolearen heriotza (38 urte besterik ez zituenean) dira horren lekuko. Gainera 2004ko abuztuan, ?Sex, love and Rock?n?roll? grabatzen amaitu ostean, John Maurer baxulariak taldea uztea erabaki zuen, hogei urte eskenatokietan eman ostean.


Los Angelesko taldearen kontzertua baieztatuta honakoa da Azkena Rock Festivaleko kartela (oraingoz):


Queens of the Stone Age

Social Distortion

Wilco

Monster Magnet

Bad Religion

Gov?t Mule

Drive by Truckers

Electric Six

Masters of Reality

Beasts of Bourbon

Hash

Brant Bjork & The Bros

Juliette & The Licks

Split 77

Rose Hill Drive

Towers of London


sábado, 21 de mayo de 2005

Udaberriarekin batera disketxeak ere erotuta


Urtero bezela, udaberria iristean ez dira loreak, polena eta alergiak bakarrik goren-gorenean aukitzen direnak; diskak ere barra-barra argitaratzen dira. Euskal Herrian, Metak disketxeak atera ditu berrikuntzarik handienak. Nazioarte mailan ere mugimendu aunitz ematen ari dira. Horien artean batzuk azpimarratzen saiatuko gara hemen.


Lehenengo eta behin, hilaren 17an System of a Down armeniar-amerikarren laugarren diska (?toxicity? ospetsuan sartu ez ziren kantekin osatu zuten ?steal this album? kontatuz gero) kaleratuko da, nahiz eta gure euskal-herri maitatu honetara seguraski 23an iritsiko den. Diska hau, beren aurreko lanen kalitatea kontutan harturik, benetako froga bezala hartu daiteke. Soinu propioa lortu eta gero, oraindik gauza interesgarriak sortu ditzaketela erakusteko ordua baita.



Benetako erronka baten aurrean daude ere Audioslave taldeko mutilak. Talde hau, despistatuentzako komeni da oroitaraztea, Rage Against The Machineko musikariek (Zack de la Rocha abeslaria kenduta) eta Soundgarden, Temple of the Dog eta bakarka ere aritu izan den Chris Cornell-ek osatzen dute. Aurreneko diska kaleratu zuten, nahiko arrakastarekin eta kritika nahiko onekin. Dena den, esan genezake 7 batean geratu zirela, eta proiektuan sarturik dauden musikariak ilusita, 9ko nota bat eskatu behar zaie. Lan zaila, beraz, hauek ere dutena. Euren lana hilaren 24ean kaleratuko da, ?out of exile? izenburupean. Diskako kanta batzuk, ?be yourself? single-a barne, beren webgunean (www.audioslave.com) dituzue entzungai.



Bukatzeko, beste disko garrantzitsu bat aipatuko dut, Coldplay britaniarren lan berriaz ari naiz. Chris Martin eta bere taldekideek ?X&Y? izena jarri diote ?Parachutes? eta ?A rush of blood to the head? arrakastatsuen jarraipenari. Ekainaren 6ean kaleratuko da lan hau eta oraingoz entzungai izan diren bi kantak eta emandako kontzertuetan jotako kanta berriak kontutan hartuta, nahiko itxura ona duela esan daiteke. Adi, beraz. Aparteko komentario bat merezi du diskaren azalak? ikusi eta esango didazue zer demontre den hori, nik untxitxo baten itxura hartzen diot?

L-Kan, humorea eta musika zuzenean uztartuaz


Pasa den maiatzaren 7an Iru?ako Vaiven aretoan, kontzertu berezia izan genuen ikusgai. L-Kan talde madrildarraren emankizuna ikusi genuen. Bertan izan ziren taldeko kide guztiak, B-Kan, O-Kan, M-Kan, eta L-Kan, haien ikuskizun handia emanez. Musika, letrak, performanceak...L-KAN!!!


Kontzertua modu berezian hasi zen, izan ere Vaiven aretoko atezainek oso modu zorrotzean zaintzen zuten sarrerako atea. Hain zorrotz, L-Kan taldeko kideei sarrera galarazi zietela, antza txartelik ez zutelako ordaindu!! Parrez lehertu ziren Madrilgo taldeko kideak, eta azkenean sartu ahal izan ziren.


Egia esan, kontzertuaren oinarriak ez zuen muntai handirik behar, teklatu bat, kitarra bat, baxua eta listo. Hori bai, taldeko abeslariak hamaika aldiz aldatu ziren arropaz, abesti ezberdinak girotzeko. B-Kan abeslariak jarraian konektatu zuen Iru?ako publikoarekin, euskaraz egin baitzuen aurkezpena. Txundigarria da, Madrilgo tipa honek euskara ikasten ari dela pentsatzea!


Esan bezala, arroparekin performance berezia egiten dute L-Kan taldekoek. B-Kan abeslaria, arropa eskegitzeko pintzez osatutako soinekoa eta botak jantzita atera zen, O-Kan berriz, galtza zabal eta handi batzuekin, hamaika begi estanpatuta zituela. ?Estoy aburrida de estar tan salida? abestian Opusianaz jantzi zen B-Kan soineko luze eta itxi batekin. "Todo Por Placer" abestiarekin batera, enbalatzeko materialez egindako jantziak atera zituzten biek. Honela abesti bakoitza girotzeko jantzi ezberdinak atera zituzten.


L-Kanen kontzertu batean, ezin zen humorea falta. Vaiven aretoa parrez lehertu zen, ez soilik taldearen letrekin baita B-Kan eta O-Kanen ateraldiekin. Kontzertua amaitzear zegoela, "Fan onenaren saria" eman zioten publiko artean zegoen gazte bati. Eskenatokira igo eta Miss-ei jartzen dieten banda horietako bat eman zioten! Azken tarte honetan ere, posado bat egin zuten publiko artean argazki kamara eramaten genuen jendearentzat, pose ezberdinak jarriaz, banan banan argazki kamera guztien aurrean.


Discazo haien azken lan guztia errepasatuta, "Yo Ya No" abesti-manifestuarekin bukatu zuten, txaketerismoaren aldeko manifestua irakurriaz. Abestia bukatuta, oparirako paperarekin bildu ziren taldekideak.


Humorea, musika eta parranda L-Kan taldearekin Vaiven aretoan. Ea noiz itzultzen diren!!

jueves, 19 de mayo de 2005

Lagun artean izkiriatutako desioak


Gaur, maiatzak 19 aurkeztu du Lisab? taldeak bere diska berria, Bilboko Kafe Antzokian. ?Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak? izenburupean Irungo taldeak Metak disketxearen Pil-Pil Sessions sailaren bosgarren lana ekoiztu du. Hamairu kantaz osatutako disko honetan kolaboratzaile ugari izan dituzte, besteak beste, Anari, Akauzazte, Riddim, Kahlo Desastre, Xabi Erkizia, Martxel Mariskal, Jon Arga, Experience, Selam eta Manta Ray.


Hiru urtez geldirik egon ostean 2004ko abenduan elkartu ziren berriro ere Lisab?koak. Denbora honetan aldaketak izan dira taldeko partaideetan: Ionyu eta Eneko, taldeko baxulari eta bateria berriak dira hurrenez hurren eta Jabi Manterolak utzi egin du taldea. 2005eko otsailerako prest zeuzkaten diska berri honetako abestiak eta Tolosako Bonbereneako estudioan sartu ziren grabatzera. "Guk oso erlazio estua dugu Bonberenearekin, oraintxe bertan Gipuzkoan musikalki eta kulturalki dagoen gunerik interesgarriena da" adierazi dute taldekideek diskoaren aurkezpenean. Hala ere, grabaketa prozesua gutxienez bitxia izan da, kolaboratzaileek izan duten protagonismoagatik: "Behin guk bukatuta beste taldeekin harremana hasi zen. Talde bakoitzari kanta bat proposatu genion eta hauek berriz ere bukatu eta grabatu egin zuten."


Kolaboratzaileek protagonismo handia izan dute "Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak" diskan. Taldekideek adierazi dutenez, beraien kantuak berrinterpretatu egin dituzte laguntzaileek: "Musika bidaltzen genuen eta irrikitan geunden entzuteko ea bueltan zer etortzen zen. Abesti berri bat entzutea zen".


Lan honetako abestiak "zuzenagoak" direla esan dute, hein handi batean taldekide berriek konposatzerako orduan egindako ekarpenengatik. Sentsazioak helarazten dituzte kanten bidez, batzuetan intentsitate handikoak, bestetan lasaiagoak, baina oinarrian beti sentsazioak daude.


Lisab?k, Pil-Pil Sessions saileko beste diskoen filosofiarekin bat jokatu nahi izan du, hau da, diska kontzeptu baten inguruan osatu dute. Desioa izan da Irungo taldeak aukeratutako kontzeptua eta horren inguruan Martxel Mariskalek eginiko testuak izan dira lan honen abiapuntua: "Testuak irakurtzen genituen eta abestiei forma emateko nahiak hor aurkitzen genituen". Hortik datorkio lan berri honi izenburua: "Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak".

lunes, 16 de mayo de 2005

Artista gazteentzako erakuslehioa Getxoarte 2005en


Guztira 51 artista izango dira beren lanak erakusten maiatzaren 20tik 22ra Areetako geltokiko karpan. Guztiak gazteak dira, 70 eta 80ko hamarkadetan jaiotakoak eta Euskal Herriko artistez gain, Alemania, Suitza, Herrialde Katalanak, Belgika eta Espainiako artistek ere baliatuko dute erakusleiho hau.


Erakusketaren helburua Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza bultzatzea da eta bosgarren urteurrena ospatuko du aurten. Orain arteko ibilbideari erreparatuta balantze positiboa egiteko moduan dira antolatzaileak, 20.000 bisitari inguru izateaz gain, 200 sortzaile berrik beren lana erakutsi ahal izan dituztelako.


Erakusketan genero desberdinetako lanak aurkituko ditu bisitariak: pintura, eskultura, bideoa, argazkia, grabatuak, estetika erlazionaleko lanak, performanceak... Azpimarragarria da, bestalde, erakusketaren antolatzaileek arte berriari, ?sortze bidean dagoen eta jendearentzat ezezagun den arteari? emandako protagonismoa. Getxoartera hurbiltzen den ikusleak gainera, lehenengo aldiz erakusketa batean parte hartzen duen artisten lanak ikusi ahalko ditu.


Ildo horri jarraituz, Getxoarte 2005ek ?arte hizkuntza eta kodeei beste ikuspegi batzuk eransten dizkieten, aurreko tradizioa berrikusten duten, zein jada finkatutako jokabideak kontrastatuko dituzten lanak bilatu nahi ditu? antolatzaileen esanetan. Artista hasiberriei arriskuak hartzeko gonbita egin diete beraz, moldeak apurtu ditzaten.


Erakutsiko diren lanak arte munduan adituak diren pertsonek osaturiko epaimahai batek hautatuak izan dira, tartean Txaro Arrazola, Ana Mugica eta Alberto Rementeria, EHUko irakasleak, Javier Ria?o Bilbao Arteko zuzendaria eta Alicia Fernandez arte kritikoa.

78ko San Ferminetan izan ziren istiluak jasotzen ditu dokumental batek


Juan Gautier eta Jos? Angel Jim?nez-ek zuzendu dute ?Sanfermines 78? dokumentala. Urte horretan, Iru?ako San Fermin jaietan gertatu ziren istilu larriei buruzko ikusentzunezko dokumentua egin dute zuzendari gazteek. German Rodriguez gazte iruindarra hil zen egun gogor horretan, poliziak buruan tiro bat eman ostean. Gertakizun eta egun triste hau, urtero urtero gogoratua izaten da, Sanferminetako jai giro alaia ordu batzuk etenduaz.


Apirilaren 16an Malagan aurkeztu egin zen ?Sanfermines 78? dokumentala. Lan honetan, 1978ko uztailaren 8an gertatutakoen inguruko irudi eta adierazpen argitaratugabeak bildu dituzte Juan Gautier eta Jos? Angel Jimenez-ek. Egun horretan, zezen plazan hasi ziren istiluak, garaiko Polizia Armatua indarrez sartu zenean. Tentsio une handiak bizi izan ziren, momentu horretan haur eta gazteak sartzen baitziren zezen plazan. Istiluak, Iru?a guztitik zabaldu ziren. Ondorioak, hagitz larriak izan ziren, buruan tiro bat zuela German Rodriguez hilda eta ehundaka iruindar bala zauriekin ospitalean. Sanferminak bertan behera gelditu ziren lehen aldiz, gaur egun arte errepikatu ez den neurria izaki.


Malagako Zinema jaialdiko lehiaketan erakutsitako dokumentaletako bat izan da ?Sanfermines 78?. Erreportai horretan, orain arte ikusi gabeko irudiak jarri dituzte ikusgai Juan Gautier eta Jose Angel Jimenez-ek. Irudiotan, Polizia Armatua zezen plazan sartzen ikusi daiteke, poliziak pistolak eskuetan haur eta gurasoen artean korrika agertzen dira. Egun hori gertutik bizi izan zuten hainbat protagonisten adierazpen eta interpretazioak ere jaso dituzte, tartean garai haietan Iru?ako komisaldegiko burua zenaren kontakizuna ikusi daitekeelarik. Egun hoietan gertatukoari buruzko argitasunak ematea izan da zuzendarien helburu nagusia, ikuspuntu ezberdinak batuz, egun horretako errelatoa osatzeko.


Ekainean, Iru?ako zinema areto ezberdinetan izanen da ikusgai ?Sanfermines 78? dokumentala.

domingo, 15 de mayo de 2005

Ekainaren 16an kaleratuko da The White Stripes taldearen lan berria


Sail honetan aurreratu genuenez, Detroit-eko taldea lan berria prestatzen aritu da azken hilabeteotan. "Get behind me Satan" izenburua izanen du diska berri honek, eta ekainean iritsiko da europako dendetara.


Pasa den apirilaren 13an aurkeztu zuen The White Stripes taldeak, "Get behind me Satan" diska berria. Izenetik antzeman dezakegun moduan, kutsu satanikoa eman nahi izan dio lan honi, Jack White taldeko buruak. Diska honekin, aurreko lanarekin lortutako arrakasta jarraitu eta handitu nahi du Meg eta Jack White bikote artistikoak osatzen duen taldeak. ?Elephant? izenburua eraman zuen aurreko lanak, non besteak beste ?seven nation army? abesti arrakastatsua topatu zitekeen. "Get behind me Satan" izanen da taldearen 5.diska luzea. 2004ean gainera ?Under blackpool lights? zuzeneko DVD-a karrikaratu zuten.


Diska Detroit-en bertan grabatu zuten, Jack White-ek daukan grabaketa estudioan, Third Man estudioetan hain zuzen ere. 13kanta ditu lan berri honek.3 abesti, gitarra elektrikoarekin garabatuta daude, beste guztiak gitarra akustikoa, pianoa eta marinbarekin. Bi aste soilik behar izan zituzten diska guztia grabatzeko, egun bat abesti bakoitzeko. Musikalki gauza berririk ez dagoela aipatu du taldeak, aurreko lanaren jarraipen gisa ulertu baitute diska hau. Kolaborazioei dagokionez, Loretta Lynn, Country abeslariaren parte hartzea da azpimarragarriena, bi abestietan ahotsa grabatu baitu. Aurkezpen singleak Blue Orchid izenburua darama eta maiatzaren 30ean izanen da entzungai.


Ekainaren 7an jarriko da salgai Estatu Batuetan eta ekainaren 16an iritsiko da europaraino, Detroit-eko bikotearen lan berria. Diska aurkezteko bira Estatu Batuetan hasiko dute ?USA Trip? izenpean. Bira horrekin Hego-Ameriketaraino iritsi ostean, europara salto eginen du taldeak Glastonbury

sábado, 14 de mayo de 2005

Ahula eta Indartsua


Ahula eta indartsua, klase borroka edo boteretsuen aurkako iraultza nahiko ezagunak diren gaiak dira, izan ere, hauek oinarritzat hartuta, hainbat eta hainbat saiakera, liburuxka edo idazki egin dira. Baina bada idazle baten eleberria gai hauek guztiak batean laburtzen dituena eta oso modu sinplean gainera. Harrigarria da kontakizun sinple batetik, hainbesteko indarra duen ideia bat helarazi ahal izatea. Baina zeri buruz ari naizen galdetuko diozue zeuen buruei, ezta? Ernest Hemingwayren ?Agurea eta Itsasoa? eleberriari buruz hitz egiten ari natzaizue.


Istorioa oso sinplea da: Kubako arrantzale zahar batek bere ametsetako arraina harrapatzen du baina portura bueltatzerako bidean, marrazoekin egiten du topo eta agureak bere indar guztiekin euren kontra borrokatzen du, baina noski, ahal duen moduan.


Horrela esanda, badirudi hasierako paragrafoan esandakoak eta orain kontatutako istorioak zerikusirik ez dutela. Baina istorioan kontatzen denaz aparte, irakurketa alternatiboa egin daiteke. Agurea ahultasunaren isla da. Konparazioa egingo bagenu, agurea herriaren isla, pobrearen isla izango litzateke. Eleberri honetan marrazoek indarkeriaren papera jokatzen dute. Konparazioa egingo bagenu, marrazoak boteretsuak, indartsuak, hots, agintariak izando liratezke. Agureak (edo ahulak) bere indar guztiekin borrokatzen du marrazoek (edo agintariek) bere arraina jan ez dezaten. Istorioaren amaiera zein da? Horretan ez naiz sartuko, liburua irakurtzeak merezi baitu.


Hemingwayk ?The Old Man and the Sea? bezala izendatu zuen eleberria. Argi eta garbi metafora bat egin zuen, ?Agurea eta itsasoa? izendatu beharrean, ?Ahula eta indartsua? ere aproposa baita. Baina hortan datza literaturaren xarmak: istorio sinple baten atzetik pentsamendu sakona aurkitzean.

viernes, 13 de mayo de 2005

Udaleku musikalak antolatu dira uztailerako Bilbon

Uztailaren 1etik 15era burutuko dira Bilboko Musika Eskolan, La Galera eraikinean hain zuzen ere. 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago ikastaro hau, astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etatik 13:30tara. Udalekuaren prezioa 100 euro dira, eta eskolak euskaraz zein gaztelaniaz jarraitu ahal izango dira.

Antolatzaileen arabera udalekuaren helburu nagusia ikaslearen sentsibilitate artistikoa garatzea litzateke, musikaren bidez. Bestalde, tailerra ere interesgarria suertatu daiteke haurrek musikarenganako jakinmina garatzeko, Barrokotik gaur egungo musikararteko estilo guztiak jorratuko dituztelako.


Jolasak, marrazkiak, mimoa, dantza, musika, etab. dira haurrak jorratuko dituzten ekintzak. Musika sentitu, ezagutu, ulertu eta bizitzeko metodo dibertigarria dugu, parte hartzekoa, praktikoa eta oso emaitza onak ematen dituena.


Informazio gehiago: 649 94 25 88

http://www.bilbaomusika.net

eposta: chopinstudio@eresmas.net

jueves, 12 de mayo de 2005

Bilboren kronika egin du Urtzi Urrutikoetxeak ?Auzoak? liburuan


?Auzoak? liburua aurkeztu du Urtzi Urrutikoetxeak Bilboko Likiniano kulturunean Susa argitaletxea eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eskutik. Joseba Jaka IV. Literatur Bekara aurkeztutako proiektua garatu ondoren etorri da obra berri hau. Aurreko liburuetan poesia idatzi zuen arren, genero aldetik hibridoa kontsidera daitekeen estiloa, kronikarena alegia, aukeratu du Urrutikoetxeak bere laugarren liburu honetan.


Bilboko auzoetan barrena egun oso batez eginiko bidaia irudikatu du Urrutikoetxeak. Izen abizen propioak dituzten pertsona arruntak erabili ditu horretarako: Lucio Arregi, Rafael Pereira, Ramon Sanz edo Youssou Ndiaye, beste zenbait izenekin batera kontakizunaren protagonistak dira liburuan, pertsona anonimoak baino gehiago. Liburuko kapitulu asko pertsonen izenak dira gainera, Gorka Arrese Susako editoreak nabarmendu zuenez.



Genero dokumentala, monologo eta dialogoak edo ipuin traza izan dezaketen narrazioak bildu ditu Santutxuko idazleak ?Auzoak?-en. Idazterakoan erabilitako iturriak ere askotarikoak izan direla aitortu du, Joyceren ?Dublindarrak?, Celaren ?La Colmena? edo Montoiaren ?Gasteizko hondartzak? bezalako liburuetatik hasi, Aresti, Unamuno edo Pott Bandako kideen eraginarekin jarraitu eta Doctor Deseoren doinuetara iristen direnak.


Udazkeneko egun batean kokatu du kontakizuna Urrutikoetxeak. Urtaroa ez du kasualitatez aukeratu: urriaren amaiera, ordua aldatu osteko lehen astelehena aukeratu du. Hain zuzen ere garai horrek, udazkenaren etorrerarekin bat, Bilboko eguneroko bizimodua udak edo neguak baino hobeto irudikatzen du bere ustez.


Bilbon kokaturiko liburua izanda, azken aldian hirian egiten ari diren eraikuntzak ere hizpide izan zuen Urrutikoetxeak. Hirigintzan egiten ari diren zenbait aldaketa ?arlotekeria? direla esan zuen idazleak, eta horien aurrean ?minetik egindako kritika? bildu duela liburuan.


miércoles, 11 de mayo de 2005

Bilboko Udalak Aste Nagusiko Unamunoko eskenatokian aritzeko lehiaketa abian jarri du


Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak, urtero bezala, lehiaketa prestatu du Unamunoko eskenatokian aritzeko hurrengo Aste Nagusian. Lehiaketa honetan parte hartzeko pop edo rock estiloak (jazz-a kanpoan gelditzen da) jorratzen duten taldeak onartuko dira, epea maiatzaren 16an amaitzen delarik. Gainera, taldekide bat gutxienez Bizkaian bizi behar da, edo bertako herri batetan erroldatuta egotea.


Aurkezten den disko edo maketa 4 kantu orijinalez osatua behar du izan, biografia edo harremanetarako datuak ere beharrezkoak direlarik (erabiltzen den hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak eta helbide elektronikoa). Diskak, aipatutako datuekin, honako helbidera bidali (edo bertan aurkeztu) behar dira:


Barrainkuako Kultur Etxea

Eventos Festivos y Ocio

Unamuno 2005

Barrainkua 5

48009 Bilbao


Datorren asteko astelehenean amaitzen da epea, ez ahaztu!


martes, 10 de mayo de 2005

Historias Minimas


Carlos Sorinen hirugarren luzemetraiak Patagonian gertatzen diren hiru istorio txiki kontatzen dizkigu, helmuga Puerto San Julianen duten hiru bidaiaren istorioa: bertara doaz Mar?a izeneko emakume umil bat, telebista programa batean irabazi duen sari bat jasotzera; familiaren babesetik alde egin eta bere txakurraren bila doan Don Justo, 80 urteko agurea; eta urtebetetze tarta batekin alargun gazte bat maitemintzea lortu nahi duen Roberto bidaiari komertziala.


Alde batetik hiru pertsonaia hauen lotura geografikoa izango dugu, neska gaztea eta txakurraren bila joandako agurea Santa Cruz probintziako Fitz Roy herrixkan bizi baitira, hau bidaiariaren pasoko herri bat delarik. Eta bestalde, Carlos Sorin zuzendariak lotura mediatiko bat ere eskainiko digu: paradore desberdinetan dauden telebistei esker, neskaren istorioa jarraituko dugularik beste bi bidaiariekin batera.

?Historias M?nimas? umore atseginez egindako kritika sozial bat dugu: telebista bidezko salmenta, auto laguntza liburuak, eta antzeko topikoak biluzten dituela . Hala ere, istorioa ez da hain atsegina izango une guztietan, eta ikusleari irribarrea ezabatzera hel daiteke.

Betaurreko minimalistekin paisaia Argentinarrak ikusteko filma da ?Historias m?nimas?, barrua ukituko dizuna. Hiru bide jarraituz Patagoniara eraman zaitzakeen ikus-entzunezko muga, zure baitara zaramatzan inbutua.


FITXA TEKNIKOA:

Historias m?nimas

Argentina, 2002.

Espainolez, 94 min.

Zuzendaria: Carlos Sor?n

Interpreteak: Javier Lombardo (Roberto), Antonio Benedectis (Don Justo), Javiera Bravo (Mar?a), Francis Sandoval (Hija de Mar?a), Carlos Montero (Losa), An?bal Maldonado (Don Ferm?n), Mar?a Rosa Cianferoni (Ana), Mariela D?az (Amiga de Mar?a), Mar?a del Carmen Jimenez (Panadera), Mario Splangu?o (Panadero), Julia Solomonoff (Julia), Laura Vagnoni (Estela),...

Gidoia: Pablo Solarz y Carlos Sor?n

Musika: Nicol?s Sor?n

Montaia: Mohamed Rajid

Zuzendari Artistikoa: Margarita Jusid

Ximel bilbotarrak biran izango dira abuztuan Europan barna


Azkenaldiko baxulari aldaketa eta kitarjolearen lesioak eragindako nahitanahiezko geldialdiaren ostean beraien martxan hasteko prest daude bilbotarrak. Today Is The Day eta Unsane bezalako taldeekin arituko dira Espainiar, Frantziar, Suitzar eta Alemaniar Estatuetan.


?Weeping Minds of Silence? taldearekin konpartitutako diska eta gero, Frantziako Space Patrol (www.thespacepatrol.com) disketxearen eskutik, 30 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte Europa osoan. www.myspace.com/ximeldu webgunean ?burua makurturik? eta ?gabeziaren barruan ihesi? kantuak entzun (eta jaitsi) daitezke, eta baita taldearen inguruko informazio gehiago lortu ere.


Dirudienez, urte amaierarako diska berria grabatzeko asmotan dabiltza bilbotarrak, split-CDa nahiko zaharkituta gelditu baita gaur egun Ximel taldea dena ulertzeko. Aurrekoan bezala, Space Patrol izango da diska hau argitara emango duena, 2006.erako bira berezia egiteko asmotan dabiltzalarik.

Ivan Ferreirok gure aurrean jo zuenean


Maiatzaren 6ko gauean, Artsaia aretoan Ivan Ferreiroren lan berria zuzenean ikusteko aukera izan genuen. Honako hau da gau horretako kontakizuna.


Uste bainon lasterrago iritsi zen ostirala, entengabe ikastearen ondorio argia! Goiz geratu ginen Navarreria auzoko Las Antonias tabernan zedozer hartzeko, kamarerari inbidia sartu genion eta Ivan Ferreiroren diska guztia jarri zigun girotzen hasteko. Artsaiara jeisten ginela, kontzertuaren kartelik ez genuela ohartu ginen, bildumarako nonbaitetik atera beharko genituela. Goiz iritsi ginen Artsaiara, mundu guztia bezala, eta Tristessa taldea ere ez zen gutxiago izan. Puntual puntual, gogotsu eta indartsu jo zuten Iru?akoek. Lehen aldia zen haien zuzenekoa ikusten genuela, eta egia esan asko gustatu zitzaizkigun, abeslariaren pianorako dohainak harritu gintuen bereziki. Goiz bukatu zuten, haiek ere gu bezala Ivan-en kontzertua ikusteko irrikitan baitzeuden.


Taldea irten baino lehen, aurrekaldera jo genuen, eskenatokia gertu izateko. Kortinak pisko bat zabaldu, eta Ivan Ferreiro agertu zen bakarrik. Eta jotzeari ekin zion. Estrella de la muerte abestiarekin hasi zen, egia esan, ez da diskoko abestirik onena, bainan gutxinaka gutxinaka taldea eskenatokian agertzearekin batera, giroa berotzen hasi zen. Abestia bukatuta, publikoa agurtu, eta gau guztian errepikatuko zuen moduan, bertan egoteagatik esker mila eman zizkigun. Talde berria izanik, horrenbeste jende biltzea harritu zituela esan zuen ironia moduan, hantxe bildutakoak ez baitugu Ivan Ferreiro zerbait berri bezala ezagutzen. Mrs. P. eta El viaje de Chihiro abestiekin jarraitu zuen, gutxinaka gutxinaka berotuz, Piratas taldearekin egin zituen ohiko eskenatoki gaineko mugimenduak egiten. Eta hain zuzen ere, Piratas taldeko abestia jo zuten orduntxe Mirando al cielo. Bere talde ohiaren abestiren bat joko zuela imaginatzen bagenuen ere, zirrara berezia zabaldu zen publiko artean, batez ere Piratas taldea inoiz ez ikusteko aukera izan genuenen artean. Taldea, San Fermin batzuetan egon zen Iru?ean jotzen azkeneko aldiz, bainan kontzertua bertan behera geratu zen euri zaparrada izugarria bota baitzuen gau hartan. Guzti hau, Ivanek berak gogoratu zuen Artsaiako eskenatokian.


Ivan jada animatua zegoen, eta eskenatoki guztitik mugitzen zen. Diskoari errepasoa ematen jarraitzen zuten. Behin abesti guztiak bukatuta, kontzertuaren bigarren parteari ekin zioten, non Piratas taldearen abestiak eta bertsioak izan ziren nagusi. Naiara eta Amarok, Iggy-ren Candy abestia o zuten. Ordurarte nahiko estetikoa izan zen Ivan-en anaiak, abesten eta dantzatzen zekiela erakutsi zigun. Amaro berotu zen eta ordutik aurrera bai berak eta baita bateriak ere, mugimendu eta eszitazio handia erakutsi zuten.


Canciones para el tiempo y la distancia abestiarekin agur esan zutenean, kontzertu guztietan bezala publikoa beste bat eskatzen hasi zen. Guk jadanik bagenekien bis-ak egonen zirela, izan ere gure mutur aurrean, eskenatoki gainean, jo beharreko abestien zerrenda jarri zuten. Jendeari tamalez, Osasunako sena irten eta ?lo lo lo? letrekin laburtu genezakeen abestia kantatzen hasi ziren. Eskerrak taldea berriz ere taula gainean azaldu zela.


Kontzertua, gogor bukatu zen, bertsioak joaz, indar erakuspen handiarekin, publiko artean zapore oso gozoa utziaz. Dena den, amaiera aldean, abesti ezagunagoak jo izan bazituzten, giroa are beroago jartzea lortuko zuten.


Aitortu behar dugu, Artsaian zeuden kontzertuaren kartel bakarrak eraman genituen. Lortu ditugu!

lunes, 9 de mayo de 2005

Dubrovnikera itzulera

Autobus bat hartu genuen uda hartan. Gazteak ginen, nazkatuta geunden gauza guztietaz, gazteak egon ohi diren moduan. Ez genekien nora gindoazen ere, eta gure amek galderak besterik ez zizkiguten egiten. Gerra hitza behin baino gehiagotan azaldu zen joan aurreko egunetan. «Ez ama, gerra aspaldi amaitu zen han». Besterik ezin genuen erantzun, guk ere ez baikenekien gauza handirik.Eta gerra amaitua zen bai. Baina haren arrastoak bizirik zeuden Kroazian gu joan ginenean. Autobusetik ikusi genituen eraikin tirokatuak. Banderak ere bai, banderak nonahi, Jugoslavia batuaren oroimena ekar zezakeen edozer estaltzeko banderak. Dubrovnikeko hirian baina, ez genuen gerraren arrastorik aurkitu. Serbiarrek 91.urtean hiria setiatu zutenean eguneko 1.500 obus botatzen zituztela zabaldu zuten inperioaren hedabideek. Egia bestelakoa da ordea: Asier Blasen ?Atzoko eta gaurko harresiak? bidaia liburuan irakur dezakegu herritarrek esandakoaren arabera Dubrovnikeko bataila mediatikoa izan zela beste ezer baino gehiago.


Murraila handi bat, etxe zuri teila gorriak, gu hirurak turista artean paseatzen. Edonora begiratu eta argazki bat ateratzeko gogoa ematen zuen. Gerrak gerra, hiriaren erakargarritasun turistikoa inoiz baino biziago zegoela ikusi ahal izan genuen. George Bernard Shawk esan zuen moduan ?Lurreko paradisua bilatzen dutenek Dubrovnikera etorri beharko lukete?. Txoko zoragarriz beteriko hiria, kale estuak, etxe txikiak, dendatxoak, volkswagen beetle autoak, portu txiki hura, Lokrum uhartea... dena egiten zitzaigun berria, denak betetzen zizkigun begiak. Shawk arrazoia zuen.


Udan turista alemaniarrez betetzen da Dubrovnik, mediterraneoko kostalde osoa bezala, baina inguruak eraginda edo, agian, beroaren beroaz, kartoffelak lasaiago zebiltzan murraila artean, han izan ginenean behintzat. Itzuliko ginela esan genuen, bertakoek beren etxeetako gelak alokairuan merke-merke eskaintzen zituztela, merezi zuela.


Itzuliko gara noizbait Dubrovnikeko harresi bikainaren inguruetara. Gogoratuko dugu gaztetan egindako bisita eta barre egingo dugu, iraganak barregura baino ez baitu eragiten ezer sufritu ez dutenengan. Baina gu itzultzen garen bitartean, zergatik ez zarete zuek gure partez joaten? Egin aproba, merezi du.

domingo, 8 de mayo de 2005

Musikasare: Arrasate '05:"herri disketxerantz..."


Datorren 14-an egingo dira Musik(h)erria herri disketxea antolatzeko topaketak Arrasaten. Proiektu hau Markinan egin zen Gaztemugi topaketetan aurkeztu zen. Denbora honetan Musikasare posta-zerrendaren bidez (http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/musikasare) koordinatu da proiektu honen antolaketa eta espero da topaketa honen ostean proiektua behingoz definitzea eta gizarteari ezagutaraztea.


Disketxe honen ezaugarriak, proiektu herrikoia eta kolektiboa, copyleft lizentzien erabilera, euskal kultura eta musika bultzatzea, emakumeen papera bultzatzea musika munduan, autogestioa eta musika taldeak subjetu aktibo bilakatzea dira.


Topaketak Arrasateko gaztetxean egingo dira goizeko hamaiketatik aurrera. Informazio gehiagorako posta-zerrendaren web orrian e-maila eta izena eman.


http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/musikasare


Aspaldiko mezuak:

http://www.mundurat.net/pipermail/musikasare/


sábado, 7 de mayo de 2005

Pako Aristi: ?Euskal idazleok gizartean dugun lekua etsigarria da?

«Gauza txikien liburua» obrak Beterriko Liburua literatur aipamena irabazi du aurten. Asteasuko Udal Arteoan saria emateko ospatu zen ekitaldian «Pako Aristik euskal idazlearen aldeko aldarria zabaldu zuen. Ni euskal idazlea naiz» hitzekin hasitako hitzaldian, euskaraz diharduten literatur sortzaileek pairatzen duten egoera salatu zuen. Gizartean euskal idazleek duten lekuari «etsigarria» iritzi zion, eta «Ikastolen aldeko festa erraldoietan 120.000 lagun biltzeko gai den herrialde honek bi edo hiru mila irakurle baino» ez edukitzea salatu zuen.
Diskurtsuan adierazi zuenez, bestelako lanak alde batera utzi zituen berak, literaturan aritzeko. Hogei urte joan dira geroztik eta penagarriak diren egoerak ikusi ditu Aristik: ?Ezagutzen nituen liburu bat atera eta, auskalo zergatik, planto egin zuten idazle bikainak. Ezagutu ditut itzaltzen joan diren bokazioak, enpresarik kutreenetan enplegatu diren idazleak?.


Gainera hedabideek eta hitzaldien antolatzaileek besteak beste idazleei ematen dieten trataera ere aipatu nahi izan zuen. ?Hogei urte hauetan behin ere ez naute eraman ETB 2ra? adierazi zuen, ?egunkarietan idazten ditugun artikuluak ez daude duintasunez ordainduak? eta ?ematen ditugun hitzaldiak, ondo antolatuak egon arren ez daude, gehienak, duintasunez ordainduak? gaineratu zuen ondoren.


Horren aurrean idazleen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen Aristik: ?Herrialde hau sentitzeko, ulertzeko, bereganatzeko eta interpretatzeko ahalegin berezi bat egiten duen jendea da idazlea?. Idazlea kontuan hartzeko eskatu zuen azkenik, ?inork gomendatu ez zion lan bakarti eta isila egiteko bezain burugogorra izan delako?.

lunes, 2 de mayo de 2005

Biluziak: begirada hezitzen


Ikasi; ezagutzen dugunetik aldenduta gorputza ikasi, gure begirada izoztu, urruna eta objektiboa egin arte. Helburu hori dute, Nicolas Lopez-ek egindako argazkiek, egunotan Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikusgai daudenak. 1986 eta 1987.urteetan egin zituen honako argazkiak. Gizakion formen, ulermen eta ikasketa egiteko pentsatuak dauden irudiak, artistaren prismatik begiratuta.


Bodegoiarekin batera, biluzia izan da arte adierazpen guztietan nagusiki erabili den gaia. Gizaki gorputza, gorputz soila izateaz aparte, hamaika modu ezberdinetan garatzen diren lerroen batura da. Horrexegatik, eta betidanik, artista ezberdinek bilatu egin dute giza gorputzaren irudikapena egiten, bakoitza bere moduan, bakoitza bere esparruan. Nicolas Lopez-ek ere, giza gorputzaren irudia bilatu nahi izan du haren argazkietan. Txuri beltzean, gizon zein emakumeen gorputzek sortzen dituzten itzalekin jolasten du artistak lan hauetan. Giza gorputzek, mugarik ez dutela ematen du irudi hauek ikusita. Muga fisiko guztiak gaindituta, irudimenaren mugekin ere lan egiten du Nicol?s Lopez-ek, ikuslearen interpretazio askeari atea irekiaz.


Erakusketa berezia beraz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikinean ikusgai dagoena. Ikasleek, bizitza monotoa apurtu eta irudimenarekin lan egiteko aukera izanen dute Nicolas Lopez-en argazkien aurrean geldituz gero.


Irudimenarekin lan egitea...zein zaila den unibertsitatean irudimena lantzea...horren truke kredituak ematen ez dituzten bitartean...

Famatuak beste modu batera ikusteko, Gerard Rancinan

Telebistan egunero ikusten ditugu. Beraien keinuak ezagunegiak egiten zaizkigu. Askok, janzkera, hizkera eta ibilkera bera ere kopiatu egin diete. Famatuak dira, oso ondo zehaztu ezin den talde bat. Kirolariak, modeloak, politikariak, lider espiritualak... ?Handitan zer izan nahi duzu?? galdetu zietenean erantzunik eman ez zutenak, hazi eta mundu guztiaren ahotan egotearen egoteaz gastatu samarrak dauden pertsonaiak. Baina horrelako kasuetarako daude Gerard Rancinan bezalako argazkilariak.

Michael Schumacher, Yasser Arafat, Fidel Castro, Bill Gates, Desmond Tutu, Dalai Lama... ziur ez zenituela inoiz horrela ikusi. www.rancinan.com webgunean topatuko dituzu, ?works? sailean. Aurretik inork ez bezala daude Rancinanen argazkietan: Martina Hingis tenis jokalaria Marilyn Monroe bailitzan; Zinedine Zidane futbolaria aldagela txiki bateko lurrun artean; Jaques Cousteau itsas dokumentalen egilea txori-banda batek inguratuta; Adriana Karembeu modeloa gore samar... denetarik aurki daiteke Rancinanenean. Famatu guztien tartean gainera kalean topatutako jendeari ateratako argazkiak (ez galdu ?a guy from the street? izenekoa).


Hainbat aldizkari ezagunetarako egin du lan Gerard Rancinanek. Besteak beste, bere Interneteko atarian ikusgain dituen argazkiak Sports Illustrated, Time, Life, L?Equipe edota The Independent Magazine bezalako aldizkarietako azalean azaldu dira eta beste batzuk iragarkietarako izan dira erabiliak. Hori gutxi balitz dagoeneko zortzi argazki liburu argitaratu ditu, www.byuspublishing.com atarian ikusgai daudenak.

domingo, 1 de mayo de 2005

Rulfo, Mexikoko lautadetako ahotsa

Inork ez zuen pentsatzen migrazio saileko bulegari ilun hura, lan orduak amaituta inork jakin gabe idazten aritzen zena, mito literario bat bilakatuko zela. Bi obra besterik ez zituen idatzi, ?Lautada sutan? ipuin bilduma 1953an eta ?Pedro Paramo? eleberria 1955ean, baina Juan Rulforen itzala oso luzea da Hego Amerikako eta munduko literaturaren historian.
Sei urte zituen 1923an bere aita erail zutenean. Lau gehiago ama gabe geratu zenean. Gurasoak hain goiz galtzeak sekulako eragina izan zuen Rulforengan eta noski, bere idazkietan. Oso nabaria da hori ?Pedro Paramo? eleberrian: obraren lehen paragrafoan hiltzen da Juan Preciadoren (nobelaren lehen erdiko protagonista) ama. Hil aurretik ordea, semeari bere aita bilatuko duela zin eginarazten dio. Pedro Paramo da bere aita, Mexikoko herri txiki bateko jauntxo bihozgabe bat. Aitaren bila Comala izeneko herri mortura helduko da, iraganeko hotsez beteta dagoen atmosfera itogarrira.


Mexikoko nekazal guneak azalduko zaizkigu Rulforen istorioetan. Herriska txiki eta pobreak, jauntxokeria, heriotza... Bistan da tematika aldetik gogorrak direla idatzita utzitako nobela eta ipuinak. Baina gai ilunak esku artean erabilita ere idazleak ez du literatura astuna egiten, deskribapenetan idazkera poetikoaren erabilera eta pertsonaien elkarrizketetan mexikoko herrixketako hizkera herrikoia uztartzeari esker. Gainera, Rulfok heriotzaren gaia naturaltasun osoz darabil, eta horrek txundituta utziko du ziurrenik euskal irakurlea.


Baina hori lehenengo hurbilketa besterik ez da. Rulforen obran benetan harrigarria dena, denborarekin, istorioen kronologiarekin egiten duen deformazioa da. Zaila da oso Rulforen kontakizun bat lerro kronologiko baten barruan sartzen, eta horrek arrasto berezia uzten du irakurlearengan. Adibide gisa, ?Pedro Paramo? eleberriko esaldi hau: ?Handik urte askotara, Renteria aita bere ohearen gogortasunak esna eduki eta gero irtetera behartu zuen gauaz gogoratuko zen?. Agerikoa da Rulfok denborak konbinatuz lortutako efektua, gerora Gabriel Garcia Marquezek, ?Cien a?os de soledad?-en esate baterako, ezagun egin zuena.


Rulforen bi liburuak euskaratuta daude: Koldo Etxabek itzuli zuen ?Lautada sutan? 1986an eta Juan Gartzia Garmendiak ?Pedro Paramo? 2002an. Gazteleraz irakurtzen ikasi duenak gainera www.sololiteratura.com webgunean topatu ditzake bi obrak oso osorik.