sábado, 30 de abril de 2005
Robert Capa argazkilariaren biografia kaleratu du Edorta Jimenezek
Robert Capa argazki kazetaritzaren aitatzat dute askok. Hungarian jaio bazen ere, mundu osoan ibili zen gatazkak erretratatzen. Tartean Euskal Herrian ere egon zen, 1937an faxistek Bilbo bonbardatu zutenean. Francoren estatu-kolpearen ondorengo gerran atera zuen hain zuzen ere bere argazkirik ezagunenetarikoa: ?Milizianoaren heriotza?. Gerora Txinan, Ipar Afrikan edota Normandiako lehorreratzean ibili zen, eta heriotzak ere gatazka gune batean harrapatu zuen: 1954an Indotxinan, tropa frantsesekin zihoala.
Orain, mende erdi igaro denean, Edorta Jimenezek Caparen biografia kaleratu du. Mundakakoak argazkilariaren bizitzarako gogoa goraipatu zuen: ?Haren bizizaletasuna, nola jakin zuen bizitzari aurre egiten, zein maiteak zituen lagunak, zein maite emakumeak?. Gainera, Capa ?sen hutsezko? ezkerraren borroketan gaztetatik murgildu izanak ere erakarri du Jimenez biografia idazterako orduan.
Capari buruzko bi biografia besterik ez zeuden orain arte eta biak ere ingelesez idatzita . Jimenezek bi biografia hauek eta ?Death in the making? liburutik ateratako datu berriak erabili ditu bere lanerako. Gainera, Parisen eta Renon aritu da biografia osatzeko datu bilketan eta hunkituta azaldu da, Parisen Bizkaiko 700 argazki baino gehiago daudelako. Lan horren guztiaren emaitza biografia labur batean bildu du Jimenezek. Euskal irakurleei ?besteek ez duten zerbait? eman izanagatik pozik agertu zen.
domingo, 24 de abril de 2005
Modorra, euskal diseinatzaile gazteen erakusleiho
MODORRRA ez da euskal diseinatzaile gazteen desfile hutsa; irakurketa gunea, mikrouhinean berotutako palomitak jan bitartean nazioarteko desfileak ikusteko aukera ematen duen zinema, makilaia tailerra, antzerkia, fokoak, diseinua pasarela gainean eta ikusleen artean,... eta fondo bezala, modako kantuak behin eta berriz. Guzti hau eta gehiago da Modorrra.
Aurten, lehen aldiz ?Ensanche? eraikinean ospatu zen, apirilak 16 eta 17an. Igandean, arratsaldeko 6etatik aurrera Marta Ter?n bilbotarraren 2006 Udazken/Negua kolekzioa ikusteaz gain, Megamix/Nahaste Borraste desfilean estatu mailan ezagunenetarikoak diren 10 diseinatzaile euskaldunen lanak ikusteko momentua iritsi zela adierazi ziguten bi aurkezle supermegafashionek (modan azkan txilixu): Amaya Arzuaga, Carlos Diez Diez, Ion Fiz, Marta Teran, Miriam Ocariz, Ailanto, Angela Arregui, Jota mas Ge, Mercedes de Miguel, eta NKN freak.
Pasarela gainean, modelo profesionalez gain, ?modelo total-ena? izateko lehian aritu ziren adin, izaera, altuera eta zabalera desberdineko hainbat modelo ez profesional. Lastima modelo eta ?modelitoak? hain azkar pasatzea! Hain ikusgarriak ziren orrazkeretan erreparatuz gero, arropetan fijatzeko denborarik ez! Hala ere, gogoekin geratuz gero, hainbat disenatzaileren arropa, bitxi, poltsa eta sorkuntza ezberdinak ikusi, ikutu eta probatzeko aukera ere bazegoen bi gunetan antolatutako merkatuan. Arropen diseinua hain gustoko ez dutenek berriz, bestelako gauzak ikusteko aukera ere izan zuten, bi desfileen artean La alfombra roja-koek antzeztutako antzezlana kasu, ikusleen artean erreakzio desberdinak sortu zituena. Arratsaldea pasatzeko aukera alternatibo bat, tamalez nahi bestetan gozatu ezin daitekeenaz gozatzeko aukera ematen diguna.
sábado, 23 de abril de 2005
Chillida, Surrealistak eta Ingalaterrako pop art-a izango dira Bilboko Arte Eder Museoko erakusketa berriak
Bestalde, ekainaren 20tik irailaren 18ra ?Paris eta surrealistak? erakusketa izango da ikusgai. Victoria Combaliak hautatutako 270 margolanen artean Joan Miro, Marcel Duchamp, Salvador Dali, Andre Breton edo Max Ernsten mailako izenak topatuko ditu Bilboko museora hurbiltzen denak. Arte Eder Museoak azaldu duenez, erakusketaren helburua ?gerra arteko Pariseko giro artistiko eta intelektualaren berri ematea da, garai hartan izan zuen-eta Surrealismoak unerik gorena?. Erakusketak, besteak beste, surrealisten izaera berritzailea, sortzaileen eta diziplinen arteko harremana eta artista talde horrek politikarekin izandako harreman korapilatsua ulertarazteko baliagarri izan nahi du.
Azkenik, urriaren 17an hasi eta hurrengo urteko otsailaren 12ra bitartean Ingalaterrako pop artaren ordezkaririk nabarmenenek hirurogeiko hamarkadan erabilitako gaiak, irudiak eta prozesu teknikoak aztergai izango dituzte. Hogei artista inguru eta 75 pintura eta eskultura izango dira ikusgai guztira.
Neurona, zeurona... geurona den hizkuntza
Ikuspuntu apurtzailea dakarkigu Etxegoienek saiakera labur baina sakon honetan. Euskararen erabileraren inguruan egiten diren interpretazio esentzialistak alde batera utzi eta hizkuntzaren balio estetikoa landu behar dela esaten digu. Euskara sakralizatu beharrean euskararen bidez lortzen den ?plastika berezi? hori jorratzearen alde azaldu zaigu Etxegoien.
Euskararekin lurralde ?bastardoak? konkistatzea proposatzen du, hau da tradizionalki euskararen eremutik urrun egon diren espazioetan euskara erabat normala izatea. ?Garai batean ez zen halako komodoa euskaraz edozein kontuz aritzea? dio saiakeraren erdigunea (hizkuntzaren estetika) azaltzerako orduan. Bere esanetan, erosotasun falta hori ?arazo estetikoa? hain zuzen ere.
Gainera, gure begien zorionerako, euskaldun berri eta euskaldun zaharren arteko etena gainditzeko formula eskaintzen digu Etxegoienek: ?berri eta zaharren artean ez nituzke nik, egun, euskaldunak bereiziko. Euskaltasunean gero eta gehiago direnen zein gero eta gutxiago direnen artean baizik?. Interesgarria da era berean, euskaldun zahar batzuen inguruan egiten duen gogoeta: ?Euren hizkuntzaren jatortasunaren biktima bilakatzen dira zenbait euskaldun, eta honek galga ere badakarkie, kasu batzuetan, euskal gizarte garaikidean parte hartzerako orduan?.
Horraino balio estetikoa defendatzeari dagokion atala. Liburuaren bigarren atala orain arteko ikuspuntu esentzialistaren (euskara sakralizatzea, euskalduna=abertzalea... etab.) gabeziak azaleratzeko erabili du o?atiarrak. Tartean eztabaida eskatzen duen galderarekin: ?euskal estetikak (hizkuntzak) irabaz dezan... zenbateraino da beharrezkoa (...) independentzia politikoa? Edota alderantziz: inork pentsatu ote du ?kontrakoa ere? ekar liezaigukeela burujabetasun politikoak??.
Zaila da laburra izan nahi duen komentario honetan horrelako liburu bati buruz taxuzko gauzarik esatea. Euskararen etorkizunean interesa duen edonork irakurri beharko lukeen liburua da hau, denoi ezagunak egiten zaizkigun egoerak (eten estetikoarena adibidez) teorizatzen laguntzen duelako, eta batez ere, norbere buruarekin eztabaida sortzen laguntzen duelako.
DUT: Hamar urte lehen diskaz geroztik
«Imaginatzen duzu Mikel Laboa Helmet taldeko kantari berri gisa? Eta Henry Rollins bere taldea utzi eta Beti Gerla txalapartariekin batera?». Ba horrelakoak ziren Fermin Muguruzaren ustez 1995.urtean lehen diska kaleratu zuten bost hondarribiar hauek: Duten lehen lan luzea zen. Zerbait aldatzeko etorri ziren.
Izan ere jende asko Duten lehen diska hari esker hasi zen talde ?arraro? berriekin interesatzen. Esan liteke, Dut gabe Lisab?, Akauzazte edota Mizturarainoko bidea zaila izango zela askorentzat, baita hain esperimentalak ez diren beste talde askotarako ere (Kuraia adibidez). Lehen diska hura mugarria izan zen. Mugarri izan ziren besteak beste ?Legea hil?, ?Itxura faltsuak?, ?Zurrunbilo?, ?Ezjakintasunaren kateak suntsitu? edo Mikel Laboaren ?Urtsua uda?ren bertsio ahaztezina. Estilo nahasketaz, gorrotoa eta etsitasuna uztartzen zituzten letrekin, (nola ahaztu ?Zurrunbilo? kantako klaustrofobia?) Dutekoen lehen kolpea izan zen.
Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, Amasako IZ estudioan duela hamar urteko apirilean. Kolaboratzaile ugari izan zituzten alboan, besteak beste Eneko BAP!!, Beti Muganeko Nagore, Kaki Arkarazo bera edo Illusionseko Be?ardo. Gonbidatu hutsak baino ezinbesteko piezak dira, soinuak bere osotasuna lortzeko beharezko gakoak.
Ekainean kaleratu ondoren Euskal Herrian, Katalunian eta Madrilen aritu ziren aurkezpen biran. Festimad erraldoian ere utzi zuten arrastoa baita Negu Gorriak teloneatzen Zaragozan, Valentzian, Parisen eta beste hainbat hiritan egindako kontzertuetan.
Geroztik zer? Hirukote bihurtuta beste bi diska kaleratu zituzten: ?At? (Esan Ozenki,1996) eta ?Askatu Korapiloa? (Esan Ozenki, 2000). Gainera Fermin Muguruzarekin batera kaleratutako ?Ireki ateak? (Esan Ozenki, 1997) arrakastatsua ere nabarmendu beharrekoa da. Gaur egun taldeko kideak beste proiektuetan murgilduta dabiltza: Joseba Ponce (baxua) eta Galder Izagirre (bateria) Kuraian ari dira eta Xabi Strubellek (gitarra) Anari eta Sorkunekin ibili ondoren Zura taldearekin ?Ilargi Handi Zauri Zarae? lana kaleratu berri du.
Hamar urte ez dira alferrik pasa eta 95ean hasi berriak ziren musikari horiek ezinbesteko erreferentzia bihurtu dira gaur egun. Hala ere, diskak hor geratzen dira, norbaitek entzuteko zain, eta Duten lan homonimoa bere garaian ezagutu ez zuenak orain du aukera bikaina. Merezi du.
viernes, 22 de abril de 2005
Zea Mays: "Sortuz, grabitatearen aurka"
Bilbotarren laugarren lana itxaroten eman ditugu askok azken hiru urteak. ?Sortuz, Grabitatearen aurka? hartu du izena laukotearen lan berriak.
Lau diska, hiru diskoetxe ezberdinetan, egunerokotasunean erori gabeko lau lan. Aurrekoarekin gizakiaren jaiotzetik hiltzerako prozesua izan bazuten hizpide, oraingoan ?Elektrizitatea? diskoaren ildora bueltatu dira. Hitzak aurreko lanetan baino askoz positiboagoak direla esan genezake, eta halaxe dira melodiak ere, azkenaldian irratietan entzuten ari garen ?Besterik ez naiz? kasu. Kantu honetan, Rafa Rueda lagunaren kolaborazioarekin, taldean orain arte entzun ez ditugun melodiak ageri zaizkigu, orain arte agertu ez zaizkigun modu batean.
Aioraren ahotsa ez da (aurreko kasu askotan bezala) birtuosismotan erortzen, beste modu batetara jolasten du bere instrumentuarekin. Eboluzio koherentearen kasu argia dugu Zea Mays, melodietan oinarritutako taldea izaten jarraitzen duelarik. Bapatean, abisatu gabe hasten den diskoa dugu, bigarrenean aipatutako ?Besterik ez naiz? abestiak ustekabean hartzen gaitu, eta hortik aurrera dena erraz sartzen da: 12 kantu dira guztira, gozamenerako 53 minutu.
Aurreko lanetan baino kantu askoz linealagoak ditugu bertan, landuagoak agian, irekiagoak. Grabazioaren atzean entsegu ordu asko daudenaren irudikapena hartzen da segituan. Queens Of The Stone Age edo Mars Volta bezalako taldeei ikusmirak zabalduz, azkeneko lan izugarria dugu hau.
Aurkezpen birako lehen bi kontzertuak bertan behera gelditu eta gero (Gorlizeko Xurrut eta Hazparneko gaztetxean) hasiak dira jada zuzeneko emanaldiekin. Honatx datak!
Apirilak 23, Bukowsky (Donostia)
Maiatzak 6, La Kelo (Santurtzi) + Evirus 69
Maiatzak 12, Terminal (Iru?ea)
Maiatzak 14, Gaztetxea (Elorrio) + Evirus 69
Maiatzak 20, Gaztetxea (Eibar)
Maiatzak 21, Kafe Antzokia (Ondarru) + PI_LT
Uztailak 1, Jaiak (Errekalde)
Uztailak 2, EH ZUZENEAN
Informazio gehiago beraien webgune berrituan: www.zea-mays.com
Lugares Comunes
?Liburuak bezala, pelikulak barnean daramagun itsaso izozturako aizkorak izan behar dira?: Franz Kafka
Zinemako iturri puru eta oinarrizkoena hitza dela maisuki erakusten du behin eta berriz Aristarainek bere pelikulekin.
Batzuetan, zertzelada txikiak dira filma bat handi egiten dutenak. Begirada bat, keinu ulergarri bat edo isiltasun bat erabakigarriak izan daitezke ikuslearengan emozioa pizteko. Eta ikus ezinak diren hari fin hauen truku magikoa erabiltzen du Aristarainek pelikula forma duen bere azkeneko bizi konpromisoa lantzeko. ?Lugares comunes? bere ametsetatik erbesteratutako generazio baten desenkantuaren kronika da. Gizarte argentinarra kaosean itota dago eta gizon batek (Federico Luppi) munduan bere lekua galtzean bizitzako papera zein den zalantzan jartzen du. Inolako abisu gabe lepoa ematen dion bizitza, bere ideologia eta amets utopikoak ber planteatzera daramana.
Barne bakarrizketa baten bitartez eta bere hausnarketa eta meditazioen bide ilunetik, kontzeptu kapitalak diren denboraren iragaitea, gure arrazoiaren mugak edo gure arimak gordetzen dituen gatazka eta kontraesanak bezalako kontzeptuetara garamatza. Eta guzti hori gure kontzientziak astintzen dituen begirada argi eta aske batetik egiten du, espazio komunak existitzen direla onartzera laguntzen diguna, zeintzuk, seguruenik, mundu ulergaitz eta ezinegon amaiezin honetan ditugun heldu leku bakarrak diren.
Ezkerrari buruz mintzo denean ezkortasuna ageri zaio, ?no jode a nadie, ya no es m?s una amenaza revolucionaria, es una chapita de ?sas, c?mo es un pin, un graffiti. Pura nostalgia?.
"Lugares comunes" adinean zahartzarora hurbiltzen goazen heinean bizitzak dakarzkigun galeren inguruko hausnarketa bat da, segurtasun ezak sortzen duen zorabioaren koadro bat, dezepzioarena, historiarekin dugun konpromisoak dakartzan zalantzen oasia. Lor ezinak izan daitezkeen arren, hain beharrezkoak ditugun utopien errebindikazioa egiten duen obra handia da hau.
Bere buruaren aurka borrokatzen duen tango bat da, baina abestu beharrekoa, denboraren zauriek sortutako urradura espiritual eta benetakotasun existentzialetik abestua, denok batera abestu beharrekoa.
Fitxa Teknikoa
Lugares Comunes
Argentina-Espa?a, 2001
Espainolez, kolorez, 110m.
Zuzendaria: Adolfo Aristarain
Aktoreak: Federico Luppi (Fernando), Mercedes Sampietro (Liliana), Arturo Puig (Carlos), Carlos Sanatamar?a (Pedro), Valentina Bassi (Natacha), Mar?a Fiorentino (Tutti Tudela), Claudio Rissi (Demedio), Osvaldo Santoro, Pepe Soriano...
Gidoia: Adolfo Aristarain eta Kathy Saavedra, Lorenzo F. Aristarainen nobelan oinarritua
Produkzioa: Adolfo Aristarain eta Gerardo Herrero