lunes, 1 de octubre de 2007

Latzen berriro elkartuko da

Danbaka.com-en aurreratu zaizkigu albistea eman eta gogoeta egiten. Badirudi aurtengoan 1990eko hamarkadako taldeen itzulera masiboa datorrela: Deabruak Teilatuetan izan zen aurrena, Kashbad gero eta orain Latzen. Nostalgikoentzat urte aproposa beraz (edonola, izan al liteke inor nostalgiko aurreko hamarkadarekin?) Txintxarri managementak jakitera eman duenez, Latzeneko kideek bihar eguerdiko 12:00etan prentsaurrekoa eskainiko dute Donostiako FNAC-en xehetasun gehiago emateko.

7 comentarios:

  1. Gainera ez daukazu putaidearik musikaz, ez bada metala bezalako azpigenero horretaz. Eta punto!

    ResponderEliminar
  2. Blablabla, beti bezala. Zer da emoweb? Patxiren bost xentimoko hitz horietako bat. Musika ataleko azken aldiko artikuluak ikusi bestela: Andy McKee, Barricada, Hamlet, Mad Caddies, emo hain justu. Ez hitz egiteagatik eremulauakek editatu dtuen bi diskoez. Baina alferrik da.

    Noski, betiko biktimismoa erabiliz, metaletik gertu dauden talde guztiak inokableak baitira, Latzen edo Etsaiak bezalako talde patatero eta gatzgabeak izanda ere.

    ResponderEliminar
  3. Bihar zer edo zer jarriko prentsaurrekoaren inguruan. Nahiz eta interes askorik ez izan emoweb honetan. :)

    Portzierto Etsaiak, Piperrak eta beste neurri batean Anestesia taldeen itzulerak ahantzi dituzu.

    ResponderEliminar
  4. De la Hoya antzera leotardo femeninoak jantzi eta banoa! Ez urrundu!

    ResponderEliminar
  5. Gainera ea gauza bera esaten didazun kalean... :)

    ResponderEliminar
  6. Benino, marmartia nor omen?

    Noski ez dakidala ezertxo ere musikaz eta oso pozik bizi naiz gustuko dudan azpigeneroa entzunez eta gozatuz. Enekiena zen emoweb txantxarekin horren erraz, nork eta zuk egin zenuela jauzia, ... inora. Baina tira, gustuko baduzu besteen gainetik jartzea libre ikusten dut. Baina berriro diot, nik ez dakit deus musikaz eta zoriontsua naiz. Zuk antza asko dakizu denetaz eta gaitzak sortzen zaizkizu. Ez dakit zer den hobe. Ignorante edo prepotente. :)

    ResponderEliminar