miércoles, 10 de octubre de 2007

(Radioheaden ondoren...) Nine Inch Nails ere bere kontutik ariko da

Nine Inch Nails taldeak bere web gunean adierazi duenez, bere kabuz ariko dira hemendik aurrera, euren lanak diskoetxe batekin kaleratu beharrean. Cleveland-eko (AEB) taldeko abeslari Trent Reznor-ek honela azaldu du erabakia: "18 urte pasa ditut grabazio kontratuen bidez lanean eta negozioa erabat mutatzen ikusi dut modu batetik, erabat desberdina den beste batera; eta plazer handia ematen dit entzulegoarekin harreman zuzena edukitzeak, nik ikusten dudan modu egoki eta komenigarrienean".
Eremulauak-en aipatu genuen Radiohead taldeak ere antzeko erabakia hartua duela, eta bere disko berria www.inrainbows.com helbidetik doan deskargatzen ahal dela dagoeneko. Sustatun aipatu dutenez, blog batzuetan dagoeneko ari dira esaten Interneteko musikaren alorrean une garrantzitsua bizitzen ari garela. Ikusi beharko da zer ematen duen. Dena dela, eta Reznorren hitzak erabiliz, esan dezakegu garai "benetan zirraragarriak" datozela.

Info+: www.nin.com

8 comentarios:

  1. Hau da, erbia esan eta katua eman nahi dutela... Jo, eta ni "The times they are a changin" abestekotan nintzen...

    ResponderEliminar
  2. Hau da, erbia esan eta katua eman nahi dutela... Jo, eta ni "The times they are a changin" abestekotan nintzen...

    ResponderEliminar
  3. dirudienez NIN-en asuntuak tranpa dauka. Izan ere, Reznorrek diskoetxe hori sortu zuen, baino jendeak ez dakiena da major baten azpizigilua dela... hau da, independientea da, baino major baten sostengu ekonomikoa du...


    Inoiz ez zait oso ondo jausi Trent Reznor... igual horregatik jarri dut hau.

    ResponderEliminar
  4. beno, ez dakit norainoko dependentzia izango duen...

    ResponderEliminar
  5. ba milioi bat kopia saldu dituzte, bataz beste 9 dolarreko prezioan. Eta guztia poltsikora zuzenean lagunok! bitartekorik gabe!






    9 X milioi bat diru dexente da ez?

    ResponderEliminar
  6. Manu Chaoren eskolakoak orduan, IrratiBururuenak beharrean... Portzierto, Irratiburu edo Radiohead taldekoek goia jo dute Interneteko salmentarekin. Arriskutsua edo errealista eta etorkizunaren lehen ispilua?

    ResponderEliminar
  7. Birus bat naiz, abiso.

    Igandean, buruz buruko gogoangarria!!!

    http://kevinheredia.mundua.com

    Kontuz, kutsakorra naiz.

    ResponderEliminar