martes, 15 de agosto de 2006

Dias azules....soinu banda hutsa

Ivan Ferreiroren "Dias Azules" abestiarekin geratu naiz, izenburu bereko pelikula ikusi ta gero. Bai, soinu bandarekin. Bestelakoa, pelikularen trama alegia, funtsik gabekoa eta nahiko hutsa iruditu zait. Istorioa interesgarria da, bainan kontatzeko modua agian ez da izan aproposena. Uneoro, pelikularen sarreran nengoela ematen zuen, oraindikan traman sartu gabe, eta konturatu orduko akabo filmea.

Aita hil dela eta, azkeneko aldiz elkartzen dira hiru anaiak Galiziako kostaldean duten etxean. Hemendik aurrera bakoitzak bere bidea jarraituko du, ikasketak, bidaiak eta familiak sortzea dute aurrean. Azken gaua ospatuko dute, parranda handia botaz. Bainan ezbeharra gurutzatuko da haien bidean. Etxerako bidean, auto istripua izanen dute, anaietako baten neskalaguna hiltzen delarik. Ordutik aurrera, hiruen bizitza aldatu eginen da, markaturiko bideetatik aldenduz eta beste norabide batzuk hartuaz. Urteak pasata berriz elkartuko dira Galiziako etxe txikian...


Istorioaren idea ez zen txarra, eta interesatua jo nuen zinemara. Bainan zuzendariak, Miguel Santesmasesek, ez du asmatu kontatzerako orduan. Dias Azules pelikula nahiko hutsik geratu da, plano bat bestearen atzetik enkadenatuta inolako emotibotasunik helarazi gabe, traman sartzea lortzen ez duelarik. Aktoreak ere ez dira oso fin ibili, batez ere anai txikiaren papera egiten duen Javier Pereirak, antzezpen oso eskasa egiten du (adjetibo gogorragoak irakurri ditut beste kritiketan) pelikula osoan zehar, bainan batez ere bigarren partean, bere pertsonaia sinesgarria egitea baitu lortzen. Tu vida en 65 minutos filmean, lan hobeagoa egin dezakeela erakusten du Pereirak, ikustea pena merezi duen filme bikain batean.


Aktore plantillak, Oscar Jaenada, Goya batekin saritutakoa du buru. Haren pertsonaia, anai handi parranderoa, komiko eta atormentatuaren artean aurkeztu nahi digu zuzendariak, bainan azkenenan Castelfa-ko Nen bat izatea besterik ez du lortu. Behintzat, barre egiteko momentu batzuk uzten dizkigu Jaenadak. Ezkorki azpimarratzekoa ere, urteak pasa direla erakusteko egindako karakterizazio lan eskasa. Jaenadak, filme bukaeran 40urte dituela erran nahi digute, bainan eman dioten itxurarengatik 20urteak justu justu pasa dituen gaztea ematen du. Anai txikiena ere, 35urte omen ditu bukaeran, bainan filme hasiera duen nerabe aupegia berbera erakusten digute, hori bai gaztetako bakero eroriak kendu ta gizon helduaren traje elegantez jantzita. Nere ikastolako antzerkietan berdina egiten genuen haundiarena egin nahi genuenean.


Filmeak noski baditu aspektu positibo batzuk. Azpimarragarriena nere ustez, soinu banda bikaina. Ivan Ferreiroren "Dias Azules" kantu bikainaz gain, Sexy Sadie, Deluxe edo ta Mastretta taldeen lanak entzun daitezke filme guztian zehar. Bestetik, Galiziako paisaikekin, lan bikaina egiten du Alfonso Parra argazki arduradunak. Suteak eta petroli marrek belztutako parajeen parean, Galiza berde ikusgarri bat dagoela erakusten digu.


Bazkalostean ematen dituzten filmeetako bat besterik ez da izanen Dias Azules. Traszendentziarik izanen ez duen pelikula. Istorioan sartzerik lortzen ez duen filmea. Bainan behintzat musika bikainaz gozatzea eskeintzen digun pelikula.

9 comentarios:

  1. Astiz zurekin nago...oso titular kaxkarra...eta artikuloa...pluff

    portzierto zuen musika? Berri Txarrak? jejejej

    ResponderEliminar
  2. Fuck Heaven...foreroarekin...egunotan edonon elkar topatu eta hizketan denbora dexente ematen dugu...

    eta sexu harreman mediatikoak izaten ditugu...edo hori espero dugu behintzat

    ResponderEliminar
  3. Norekin ari da berbetan Followill??

    ResponderEliminar
  4. Aupa Haritz:
    Ni ere engainatu ninduten, eta bost euro pasatxo pagatuarazi "Dias azules"-en truke. Bo... ez dakit nondik hasi txahala egiten. Tamalez, nik ez nuke ezta Ferreiroren kantua salbatuko. Pena eman zidan Mastretta bezalako talde elegante bat halako kaka bat perfumatzen ikustea. Beren agentea kale gorrian uzteko modukoa.
    Istorio horrekin, tramaren buelta gutxiagorekin eta buruari buelta batzuk gehiago emanda, uste dut askoz lan txukunagoa egin zitekeela. Baina betikoa, nire ordenagailuaren pantaila aurrean idazten dut, ez kamara baten atzean.
    Dena den, bat nator zure kritikarekin, Haritz.

    P.s: "Dias azules" ez ote da PP-ren gobernu-garaiko alegoria bat? Atrofiazio mental gorenaren garaiak. Pantaila aurrean lelotzen gineneko garairik latzenak. Eta orain, garai gorriak omen...

    ResponderEliminar
  5. ez omen da oso polita inor anonimotasunaren ederraz biluztea. Banekien. orain pixka bat gehiago dakit. Milesker followill, horrela bai ematen duela gustoa zurekin erlazio mediatikoak izateak!

    ResponderEliminar
  6. Barkatu, zure "berguentzak" jende aurrean erakusteagatik...hala ere biluzik ere oso guapo zaude ;)

    ResponderEliminar
  7. Iturri fidagarrienak erori zaizkigu udara honetan...Followill-Press agentziak kale egin zuen zenbait kandidato aipatzean,...halere...baietz Iru?eako hurrengo alkatesa U(....)S izan

    ResponderEliminar
  8. zer gezur politak kontatzen dizkidazun, my love!

    ResponderEliminar
  9. I?igo Heaven? Xebia bihurtu zara ala? Run to the hiiiiiiiiillllssss!!

    ResponderEliminar