martes, 5 de septiembre de 2006

Durangoko Azokako nobedadeen berri, inon baino lehen Volgan

Volgako Batelarien espiotza zerbitzuek lortu dute berriro: Beste inork baino lehen argitara eman dute aurtengo Durangoko Azokan zein izango diren nobedade esanguratsuenak. Inork (are editoreek) baino lehenago aurtengo obra apurtzaileenak (barka), salduenak, aipatu eta aupatuenak zein izango diren jakin nahi duenak ez dezala denbora gehiago gal: hemen klik egin eta edozein albiste-agentzia baino informatuago egongo da.
Zerrenda ikusita, hala ere, zenbait duda sortu zaizkigu: ba ote daki Aingeru Epaltzak benetan Reggaetón obra berriarekin noraino iritsiko den gure literatura? Edo... itxaron... hau ez ote da broma izango... eta ni hemen esklusiba eskaintzen ari banintz bezala... ez, ezin du izan. Errealista dirudi ba! Ezetz? Bon, bakoitzak juja dezala...

Ikusi : www.eibar.org/blogak/volga

3 comentarios:

  1. Oraindik ez da konfirmatu, bestalde, baina badirudi, Bernardo Atxaga izango dela aurtengo azokako izarrra bere liburu berriarekin. Libururik salduena izango da dudarik gabe, eta argitaratutako Lekuak haren bidean sakonduko du. Oraingoz izenburua eta orrialde kopurua ez daukat, ez dut argiteletxea zehazterik lortu.

    Bernardo Atxaga, Edizio-gunea, 307 orri
    Gainera trilogia baten zati omen da, liburu hau ere; Lekuak, Edizio-gunea eta hirugarrenak agenda/foroa izango du izena (ez da oraindik argi bietako zein izango den azkenean).

    ResponderEliminar
  2. Eta eremulauak.com-ek? Zer aterako du Durangoarako? Postua (portua) hartuko al duzue? Zuen RSS-an harpidetzen denari ze oparituko diozue? Sinatuko al duzue, mesedez, nire ordenagailuaren CPU-a?

    Erantzun, erantzun, erantzun!!!

    ResponderEliminar
  3. Eta hirugarrena:

    http://www.eibar.org/blogak/volga/92


    .

    ResponderEliminar