viernes, 2 de junio de 2006

Badator LarraBandBetzu

Blogek eta garagardoek konbinazio ona egiten dutela dirudi, denbora gutxian gure artean egingo den hirugarren Blogs & Beersa baita ostirlean hilak 2 Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean ospatuko dutena. Arrazoia ez da nolanahikoa hala ere: Bizkaiko herriak sarean orain artean izan duen presentzia hazi egingo da, zerbitzari propioa eta blog komunitatea estreinatuz eta gainera hitzaldiak, eztabaidak, zuzeneko reggae saioa... eta abar luze bat antolatu dituzte.
Informazio gehiago nahi duenak, ez du zailtasun handirik izango: www.larrabetzu.org bisitatu dezake, edo baita beste zenbait bitakora ere, azken astean euskal blogosferan ez baita beste ezertaz hitz egiten. Ikusi bestela Sustatun, Teketenen, Blogarin, edo Gaztelumendirenean. Hemendik ere bat egiten dugu azken honetan Magabilakoek egiten duten komentarioarekin: flipatu egiten dugu Larrabetzuko jendearekin. Animo!

2 comentarios:

  1. Guk ordea, ez dugu horrenbeste flipatzen.
    Autogestioa asko aipatzen den berba da, hemen eta han... ba zer esango dizuegu, zinemarik ez daukan herri batekoak gara, diskorik erosi ezin den herri batekoak, liburutegia beti itxita egon den urikoak gara...
    lortu duguna, gure kabuz eginez eta antolatuz lortu dugu.

    Subentzio politika guztietatik kanpo, geure kabuz antolatuz lortu eta eskuratu dugu maila kultural gutxieneko bat.
    Eskenatokia soldatu, barrak jarri, teilatua konpondu, kontzertuak antolatu, liburuak egin dituzten idazleak gonbidatu... eta horrela astez aste, Hori Bai gaztetxetik herri osora. Herritik Euskal Herrira. Kabia eta komunitatea, aizuek!

    ResponderEliminar