martes, 27 de febrero de 2007

Baditugu udako jaialdien lehenengo izenak

Bai lagunok, uda gero eta hurbilago dugu, eta beroarekin batera jaialdiak azaltzen hasiko dira. Aurten Euskal Herriko jaialdien artean izen potente bat nabarmendu dezakegu, Red Hot Chili Peppers Bilbao Live jaialdian izanen baitira. Gainera, Bilboko ekitaldia ekainean izango da, 21 eta 23 bitartean.Bestalde, udako jaialdi garrantzitsuenek talde askoren presentzia konfirmatu dute jada. Horrela Primavera Sounden, aurretik aipatu genuenez gain, Smashing Pumpkins, Wilco, The Good, the Bad & The Queen, Lisabö, Los Planetas eta Mäximo Park izan dira. Maiatzaren 31an eta ekainaren 1 eta 2an izango da, eta sarrerak 85 euro balio ditu. informazio gehiago: www.primaverasound.com

Bestalde, Madril eta Bartzelonan aldi berean egiten den Summercase jaialdian !!!, Arcade Fire, The Chemical Brothers, The Flaming Lips, PJ Harvey, Kaiser Chiefs eta LCD Soundsystem izango dira besteak beste. Apirilaren 15erarte, jaialdi honen prezioa 85 eurokoa izango da. Informazio gehiago: www.summercase.com

Benicassimen ere jaialdi erraldoia izango dute aurten (Euskal Herriko kostaldean horren erreplika izango dugunaren zurrumurruak albo batera utzita, hori baino ez direlako, zurrumurruak). !!!, Animal Collective, Artic Monkeys, Iggy &  The Stooges, Cansei de Ser Sexy eta The Hives daude konfirmatutako taldeen artean. Informazio gehiago: www.fiberfib.com

Ikusten duzuenez badago non aukeratu! Gomendatzeko moduko jaialdi gehiago okurritzen bazaizue, badakizue, webgune honek erantzuteko aukera ematen du!

3 comentarios:

  1. Euskal Herria Zuzenean ahaztu zaizu, eta ez dago batere gaizki!

    - Ekainaren 29a osteguna : BLOCQUILOMBO (kat) / LISABO (eu) / DELOREAN (eu)

    - Ekainaren 30a larunbata : LA PHAZE (fr)

    - Uztailaren 1a igangea : KEPA JUNKERA (eu)

    ResponderEliminar
  2. - Ekainaren 29a osteguna : BLOCQUILOMBO (kat) / LISABO (eu) / DELOREAN (eu)


    - Ekainaren 30a larunbata : LA PHAZE (fr)


    - Uztailaren 1a igangea : KEPA JUNKERA (eu)


    zure aste horrek badu ostegunetik larunbaterako salto zuzena eta igangea izeneko egun bat, kontxo kontxo

    ResponderEliminar
  3. eh zuzenean-en webgunetik copypasteatuta! suposatzen dut talderen bat konfirmatzeke izango dutela...

    ResponderEliminar