miércoles, 6 de junio de 2007

Jonathan Keller: C 7 11 23

Xelebrea da artikulu honen protagonista, eta intrigazkoa izenburua. Baina lasai, Jonathan Keller (Minnesota, 1976) ez da presondegitik ihes egindako inor, nahiz eta bere goitizenak horren tankera hartzen duen. C 7 11 23, e-mail helbide gehientsuenetik ibili den bideo baten egilea eta protagonista da. Bideoa, hauxe.

Bideoa 'The Adaptation to My Generation' deitzen da -Neure Belaunaldiranzko Egokitze Prozesua-, eta esanahiren bat aurkitzeko bere azalpenetara jo behar dugu: "Pertsona publiko baten egunerokotasunaren paregabekotasuna islatzen du argazki serie honek; gizaki heldu baten bizitzan zehar, bere horretan mantentzen den gauza bakarra barne-izaera dela erakutsiz". Artearekin askotan gertatzen den bezala, azalpena behin irakurrita ere, gatxa da esan gura duena ulertzea. Hala ere, badu meritua Kellerrek, 1998ko urriaren 1etik aurrera argazki bat atera baitio bere buruari -hitzez hitz-.


Baina, hau artea al da? Horra galdera. Erantzuna, bakoitzak berea. Minnesotako artistari galdetu gura izan diogu arteari buruz duen iritzia, eta bere erantzuna ere, nahiko artista -xelebrea, alegia-: "Lan egiteko eta jarduteko beste era bat". -Beraz, artearen bidez esan nahi direnak, askotan barneko geruzetan ezkutatzen diren horiek, ez dute garrantzirik zuretzat? -Lan egiteko beste era bat dela diodanean, horixe baino ez dut esan gura. Artea, arte ez denetik desberdintzen duena, norbere barnetik ateratakoa dela da, eta gizabanakoaren iniziazio moduko bat dela. Gainera, kanpo presioetatik at egote horrek, bakoitzaren akatsak barkatzea dakar. Beraz, ez du zertan esanahirik izan behar. Zerbaiti buruzko artelan bat izan daiteke... baina egote hutsa baino ez den zerbait izan daiteke ere-.


Artearen ukitu erlijioso-filosofiko hori 'Domestic Spacial Turbulence' bideoaren azalpenean ere antzematen da -Etxe barneko Turbulentzia-. Grabazio hau egiteko etxe baten maketa eraiki, eta barruan bideo-kamera sartu du. Maketa astintzen eta mugitzen duen bitartean, kamerak barruko altzarien txikizioa aurkezten digu. Bideoak, lehen kolpean ez du esanahi berezirik, baina bai behintzat begiak pantailan iltzatzeko ahalmena. Ikusgarria da benetan zelan desegiten diren mahaitxoak, aulkitxoak eta apaingarritxoak "desegindako puzketatxoen ore bat" bihurtzen ikusi arte.


"Turbulentziaren bideoarekin, geure etxeetan egiten ditugun aldaketa guztien oinarri patetikoa agerian utzi gura dut". Zuzenak eta gordinak dira Keller-en baieztapenak; eta artisten burmuinean baino loratzen ez diren espezieen zaporetxo hori dute. Zaila da asmatzea zer esan gura duten.


- Eta, bide batez, zer da C 7 11 23?
- Aspaldiko kontu bat. Aitak esan zidan behin abeltegiko hiru behi -Cow, ingelesez- kontrolatzeko: zazpigarrena, hamaikagarrena eta hogeita hirugarrena. Bost urte nituen, eta inoiz ahaztuko ez ditudan zenbakiak izatea espero dut.


Zaila da asmatzea zer esan gura duten... baina batzuetan ez.


Arte +: c71123.com


 

8 comentarios:

  1. Sentitzen dot argazkirik ez agertzea artikuluan baina irudiak kargatzeko problemak ari gara izaten. Baina tira, marrazki gabeko liburuak aspaldi hasi ginan irakurtzen, ezta? ;-)

    ResponderEliminar
  2. Umm interesgarria, milesker Ander!

    ResponderEliminar
  3. Hori artea bada edonor izan leike artista?

    ResponderEliminar
  4. Eta hori artea ez balitz ez, ala? Arteagatik ulertzen doguna desberdina izan leike, baina artea ez da bakarrik Velazquez-en Meninak egitea edota Oteizaren Arantzazuko apostoluak...
    Halandabe, ni beti saiatzen naz esanahi bat bilatzen, nahizta Keller-ek esanahi izan behar duenik ezeztatzen duen.

    ResponderEliminar
  5. Beti ari gara geure buruari artea zer den eta zer ez den galdetzen, iruzurraren beldur gara, gauzak mugatu nahi ditugu, definitu, identifikatu... nire ustez berdin dio Keller honek artea egiten duen edo ez. Berak zerbait proposatu du,agian harrapatu zaitu, garuna zirikatu, entretenitu, edo alderantziz, zugan ez du inongo eraginik izan.Uxatu ditzagun behingoz beldurrak, garuna ireki, eta aurrean daukagun horrek gugan duen eraginaz edo eragin ezaz disfrutatu!

    ResponderEliminar
  6. Beti ari gara geure buruari artea zer den eta zer ez den galdetzen, iruzurraren beldur gara, gauzak mugatu nahi ditugu, definitu, identifikatu... nire ustez berdin dio Keller honek artea egiten duen edo ez. Berak zerbait proposatu du,agian harrapatu zaitu, garuna zirikatu, entretenitu, edo alderantziz, zugan ez du inongo eraginik izan.Uxatu ditzagun behingoz beldurrak, garuna ireki, eta aurrean daukagun horrek gugan duen eraginaz edo eragin ezaz disfrutatu!

    ResponderEliminar
  7. Jakin izan banu joan izango nintzateke Rekaldera, baina nik behintzat email bitartez ezagutu nuen Keller. Badauka meritua punta batetik bestera ibiltzea bere artea, unibertsitate ikasle orain dela gutxirarte izan baita, eta ohiartzun arin xamar lortu duela ematen du.

    ResponderEliminar
  8. Oso ona... Uste dot Jonathan Keller-en lana Bilboko Rekalde aretoan izan zela... Artikulua irakurri eta 'Domestic Spacial Turbulence' lanaz gogoratu naiz. Benetan ikusgarria zen, oso ondo adierazia, barrenak mugiarazi, sentiarazi egiten zizun... Niri behintzat hala gertatu zitzaidan...

    ResponderEliminar