viernes, 8 de junio de 2007

Le Noise talde bilbotarrak Bilbao Hiria lehiaketa irabazi du

Aurreratu genuen bezala (ze itsusi dagoen horrelakoak botatzea egia izan arren) Le Noise talde bilbotarrak sekulako kontzertua eskaini zuen Bilborock aretoan, orain dela ia bi hilabete. Eta orain saria izan du, atzoko finalean oraindik hobeto (eta talde osoarekin) aritu ostean6000 euroko saria irabazi dute, orain kaleratuko duten diskoa ordaintzeko oso ondo etorriko zaiena zalantza barik. Bigarren saria Las Furias gipuzkoarrek (Bartzelonan bizi diren arren) eraman zuten, 80 hamarkadako punk jario itzelari esker. Hirugarren postuan Ultraplack bartzelonarrak gelditu ziren, 3000 euroko saria eraman dutelarik. Gainontzeko sarien irabazleak jakiten ditugunean hemen bertan jakinaraziko dizuegu.

Info +: www.myspace.com/lenoise

6 comentarios:

  1. gu (ni) pop-rock sarietako finaletara joan ginen, eta bertan pop-rockeko finaletako sariak eman zituzten soilik. Beste sailetako irabazleak www.bilbao.net/bilborock webgunen ikusi daitezke (ez dakit zergatik, baino ezin dut copypasteatu!)

    ResponderEliminar
  2. Aiba!!! Metal eta tendentzia berrien sailetan ez dituzte sariak eman edo??? Beti informazio guztia eman gabe. Emojendarterantz... hau ikara!!!

    ResponderEliminar
  3. Ez, ez. Partzializatu duzu eta normala iruditzen zait zu izanik, jeje. Baina tira aipamena egin zitekeen bestalde Hard Spirit izan dela metal saileko irabazlea eta Hamburgesa Vegetal tendentzia berriena.

    Le Noise taldeari dagokionez normala irabaztea, bikainak.

    ResponderEliminar
  4. Bale, entzun dut Myspacekoa, akojonantea da eta diskoa nahi dut. Non saltzen dute?

    ResponderEliminar
  5. Diskoa udazkenean aterako dugu, orain bai fijoa dela. Eskerrik asko piropoarengatik Gorka

    ResponderEliminar