martes, 18 de septiembre de 2007

Woody Allen-en "Anarkia hutsa" euskaraz

Donostiako Meettok argitaletxeak euskaraz kaleratu du Woody Allen-en azken liburua. Anarkia hutsa izenburupean ikusi du argia ipuin bilduma berriak, ingelesezko jatorrizko edizioa argitaratu zenetik hiru hilabete besterik pasa ez direnean.
Bere-berezkoak dituen umore eta ironiaz beteriko 18 narraziok osatzen dute Anarkia hutsa. Hogeita bost urte pasa dira Woody Allenek bere azken umorezko antologia kaleratu zuenetik, eta albiste hau idazten ari dena oker ez badago, orain arte inoiz ez zen bere libururik euskarara itzuli. Zorionekoak gu, beraz.

1 comentario:

  1. Eskerrik asko, Gorka, primizia esklusibo honengatik. Elipsiak jan du zure testua, eta esan gabe joan da, aurkezpenik ezean, ikusezin egin duela euskal prentsak halako argitalpen albistegarria.

    Teletipismoak jota dago egungo kazetaritza. Teletipoari sinetsi behar zaio, begiek gezurra besterik ez diote. Ipurdia izerditan, eta begi gorriak pantailari adi.

    Karl-en anaia Grouchok zioen bezala: "Nori sinetsiko diozu: niri, ala zure begiei?".

    ResponderEliminar