jueves, 30 de agosto de 2007

Deabruak Teilatuetan berriz ere taula gainean

Abenduaren 29an, Bonberenean igoko da eskenatokira Tolosako laukotea. 9 urte dira, azkeneko aldiz elkarrekin ikusi ahal izan genituela. Eta ez hori bakarrik, disko berri baten prestaketan dihardute egunotan Deabruak Teilatuetan. 1973 jarri diote izenburutzat, haiek jaio ziren urte bera hain zuzen ere.

Askok ez genituen zuzenean ikusteko aukerarik izan, bainan haien diskoekin ederki gozatu genuen. Itsumutugor eta Zein da zein bezalako diskoak jada, Euskal Herriko rockaren historiako ezinbesteko izenburu bihurtu ziren. Punky-ak eta Heavy-ak nagusi ziren garaietan, zedozer ezberdina egiten saiatu ziren Deabruak Teilatuetan taldeko kideek. Melodia gehio, xuabeago agian...kontua da zaletu piloa lortu zutela. 1998an utzi zioten jotzeari, ikasketak zirela eta ezinezkoa baizitzaien taldeko erritmoari jarraitzea. Orain, jada 30urte bainon gehio dutela berriz ere bueltan dira. Bonberenean eta Anoetako Gaztetxean aritu dira entsaiatzen. Presiorik gabe, helburu handirik markatu gabe...soilik ongi pasatzeko eta elkarrekin aritzeko ilusioarekin. Azaroan karrikaratuko dute diska (Durangon badakigu jadanik zer erosiko dugun beraz) eta abendutik aurrera herriz herri ibiliko dira haien doinu berriak erakusten.


 


Informazio gehio: Berria


 

8 comentarios:

  1. Gans (& Roses?) ezagutzen al zaitut hain modu merkean niri "kapullo" deitzeko? Portzierto, oso termino klaudiolandatarra...

    Nik esan dudan gauza bakarra da pubertaroan nahiago nituela Deabruak eta orain berriz Bide Ertzean gehiago gustatzen zaidala. Musikaz geroz eta gehiago dakidala uste dut horregatik? Gustu desberdina dut, besterik ez.

    Eta portzierto, zer da "Deabrutxuak" idazte hori? Zer zara Ned Flanders edo diminutiboak erabiltzeko?

    ResponderEliminar
  2. Ez dut uste Deabruak punk eta heavya nagusi ziren garaikoak direnik, agian M-ak taldea da heavy-punk-RRV garaietan zerbait berria egiten aritu zena. Deabruak Teilatuetan (izena ikusi besterik ez dago, M-ak taldearen abesti baten titulua), azken hauen oinordeko dira, eta herentzia gehiago aurkitu daitezke taldearen beste zenbait alderditan.

    Dut, Kashbad, Negu Gorriak, ? L.T., Lin Ton Taun, Nacion Reixa edo eta Paraf?¼nk-en garaiekoak gehiago iruditzen zaizkit neri; rapa, funkia, crossoverra, hard-corea eta noise melodikoagoa... euskal musikan gailentzen hasi zirenekoak.

    ResponderEliminar
  3. Puberra= musikazale eskizofrenoidea (bidaltzailearen kasuan, urtz eta ibiza mix izan ziren lehenengo bi konpaktoak)
    ez puberra= orain ere bidaltzailearen kasuan, musikaz gero eta gehiago dakiela uste duen kapulloa.

    Subidoi latza deabrutxuena. Eta halere, bide ertzean entzuten jarraituko dugu

    ResponderEliminar
  4. DIOS, DIOS, DIOS!!

    (hala ere, pubertaroan pentsatzen nuenaren kontrara, orain Bide Ertzean gehiago gustatzen zait)

    ResponderEliminar
  5. Ze polita de amodioa...

    P&M (Pajas y mamadas)

    ResponderEliminar
  6. gaizkiluertuak horrelakoak badira, betoz!

    nick-arekin esan dizut dena, trago bat baino gehiago hartu dut dagoeneko

    barkatu beraz, aurreko bordekeria!

    ResponderEliminar
  7. aber aber aber, ez jarri hain on fire, fumut maite. Igual ez naiz ondo esplikatu: "bidaltzailea" idazterakoan, neure buruaz ari nintzen, ez beste inori buruz. Hurrengoan arazo terminologikoak aklaratu beharko ditut... neure buruari buruz ari nintzen kapullo idazterakoan, eta puber eskizofrenoide idazterakoan ere bai. "Bidaltzaile" erabili dudanean, mezua bera bidaltzen ari zenari buruz ari nintzen.
    Mezuaren helburua ez zen tonu atakantean inoren tiesto musikalean sartzea, norbere eboluzio melodikoaren joera exkaxak deskribatzeko autokritika egitea baizik...
    Klaudio Landari buruz, ados, eta adosago Xabier Montoiarekin zera dioenean: "nahiago dut guardia zibil bat Klaudio Landa baino".
    Ze krixto, pozten garela Deabruak-en diskoarekin. Atzo tabernan komentatu nuen eta trago bat hartu genuen euren alde. Izan dadila gaizkiulertuen alde ere, tragoa

    ResponderEliminar