domingo, 2 de julio de 2006

Aritz Sound System udan bestelako musika topatzeko zailtasunaz

Udako jai giroarekin batera gure hiri eta herriak musikaz betetzen dira, baina normalean festazaleak, trago arteko lainoan, ez dio bere buruari galdetzen ez ote den denbora guztian gauza bera entzuten ari. Aritz Sound System kazetari eta musika jartzaile hernaniarrak  galdera horixe plazaratu nahi izan du Kaleidosen, eta bide batez musika beltzaren zaletuek gustukoa dutena entzuteko izaten dituzten zailtasunak azpimarratu ditu.

Hona aipu bat:
"Rocka eta patxangada komertzialak nonahi aurki daitezke; kalitate eta prezio desberdinean (txosnetan, tabernetan, plazetan; herri guztietan dosi berberak aurkituko dituzu). Musika beltzaren adiktuak garenok, berriz, gaizki pasatzen dugu. Reggae, rap, soul, funk edo afro-brasildar dosia lortzeko izugarrizko zailtasunak ditugu. Gaizki ikusiak gara eta itzalean, zarata asko sortu gabe, mugitu behar gara"

2 comentarios:

  1. Bat nator Aritz Usandizagarekin. Ondo ikusten dut bere aldarrikapen pertsonala eta egia esaten ari da. Nolanahi ere, honelako iritziak ematen beti zilborrari begiratu eta berak entzun nahiko lukeen musika aldarrikatzen du. Zergatik ez du beste musika minoritario batzuen alde jotzen? Jaietan zaila da musika beltza aurkitzea. Baina baita jazza edo elektronika. Aldi berean, metal musika nahi duenak taberna berezituetan aurki dezake soilik bere "dosia". Benetako heavy metalaz ari naiz, zeren festetan Su Ta Gar jartzea ez da nahikoa. Musika beltzean Marley jartzea bezala.

    Hortaz, orokorrean esan daiteke musika estilo askok ez dutela lekurik festetan. Hoberena, etxean lasai entzutea da eta herriko festetan entzutea nahi baduzu diskoa zuk zeuk eramatea txosnara. Konponbidea ez da erraza.

    ResponderEliminar