viernes, 7 de julio de 2006

ETB1, ikusgarria benetan

Pasaden astean ETB1eko pregramazioaren arduradunaren hitzak irakurri nituen komunikabide batean. Irailetik aurrerako programazioa prestatzen ari zirela eta berrikuntza asko egongo direla zioen. Irailetik aurrera beraz, programazio ikusgarria. Eta iraila bitartean zer? Oporrak. ETB1eko parrila ikustea besterik ez dago.
06:55: Gu geu euskaldunak. "Juan Mari Irigoien" (Errepikapena)
08:05: Egaztea (Errepikapena)
08:20: Tik-Tak Circus (azken hau ere errepikapena, egunkarian hori jartzen ez duen arren)

08:50: Betizu

  • Doraemon, katu kosmikoa (ze arraro)

  • Vicky bikingoa

  • Muka-Muka

  • Kiteretsu, Nobitaren lehengusu azkarra (Nobita, Doraemonen laguna?)

  • Vicky bikingoa (berriro)

  • Doremiren magia

  • Kiteretsu, Nobitaren lehengusu azkarra (berriro)

  • Rudi, txerri azkarra (marrazki bizidun filmea)

  • Doraemon, katu kosmikoa (berriro. Baina ez daude beste marrazkirik botatzeko?)

  • Vitaminix

  • Kalimero (20 urteren ostean Kalimero berriro botatzeko gogoak geratu zaie?)

  • Sakura, kartak zakura

  • Martin Mystery


Orotara, 5 ordu eta hamar minutuz marrazki bizidunak etengabean.

14:00: Gaur Egun
14:45: Eguraldia
Behintzat, 45 minutuz informazioari tartea ireki diote. Hori bai, Postdata saio interesgarria oporretara joan da, pena dudarik gabe.

14:50: Betizu (ohhh bai, berriro ere marrazki orgia)

  • Benetako mamuak

  • Pippi kaltzaluze

  • Dinosauroak

  • Rocket Power


16:30: Trikitraka Trikitron (Errepikapena)
Marrazki bizidunak beste 2 ordu eta 50 minutuz.

17:40: Egaztea (marrazkiak ez diren edukiak!! Hori bai, bost bideoklip bata bestearen atzetik jarri eta aurrera: beste hogei minutu bete ditugu ia esfortzurik gabe).
18:00: Iparraldearen Orena
18:05: Bidaide
Mundu berri harrigarria. Bi atal: "Amerikako Serengeti" eta "Mamutak Manhatanen"
Hemen ere bi dokumental jarraian bota eta beste bi ordu gutxiago eguna bukatzeko.
19:45: Kamera ezkutua (dios!!!!!!! Zergatik jasan behar ditugu horrelako saioak urteko 365 egunetan zehar?. Kamera ezkutua ez bada, Gag Gag, Kuxkuxeroak, Ero eta Bero, MR. Bean, Burusoiltxo...)
20:00: Gaur Egun (eskerrak!)
20:50: Eguraldia

20:55: Maite Kuttuna (haurrentzako telenobela bat. Ezin nazkagarriagoa)
21:45: Egaztea: Dragoi Bola Z (hau zer da, tortura metodo berria?)
Haurrentzako programazioa umeentzat bereziak diren ordutegietatik kanpo ere. Beste ordu bat eta 15 minutu.

22:10: Wazemank (azkenaldian ETB1ek sortu duen saiorik hoberenetariko bat, hori bai, udan errepikamenak botatzen dituzte).
23:00: Diktaduraren azken biktimak. Dokumentala (Detaile ona)
23:50: Dokugune (Errepikapena)
00:50: Barne barnetik. "Lemoiz" (Errepikamena, nik behintzat birritan ikusi dut atal hau)

01:10: Bakarrik edo... (...edo ez, bakarrik)

Eta bukatzeko, 03:10etatik goizeko zazpiak arte saioen errepikapenak: Kantuz bizi, Euskal Herritik, Teilatupean, E-klipse@, Elkartasunaren bideak, Osabideak, Esanak Esan, Amama sukaldari eta Ikusgela.

Ondorioz:
Marrazki bizidunak eta haurrentzako saioak: 9 ordu eta 10 minutu
Errepikapenak: 7 ordu eta 15 minutu (!!!)
Saio ez errepikatuak, baina lata modukoak: 2 ordu
Zuzeneko saioak eta berezko saio ez errepikatuak: 4 ordu eta 35 minutu

Ez dut uste hitz gehiago merezi duenik euskaraz dugun kate bakarraren programazioak. Azkenean, Jaiak eta Goenkale faltan botako ditugu. En fin.

12 comentarios:

  1. Ez ditugu zertan ezkutatu behar gure iritziak EITBren inguruan, nahiz eta taldeko komunikabideren batean lanean egon. Pentsatzen du ez naizela ETBko lehenengo "langilea" izan, "bere" taldeko medioren bat kritikatu duena. Baina bai, holaxe da mundua... behin euskarazko kate bat izan eta horrela aprobetxatzea...
    Hala ere, gauzak ondo egiten direnean ere hementxe egon eta egongo naiz, kontatzeko.

    ResponderEliminar
  2. ETB asko kritikatu baina gero, Radio Euskadin lanean... Holaxe da mundua...

    ResponderEliminar
  3. Barkatu baina bigarren iritzia ez dut ondo ulertu: Radio Euskadin lan egiteagatik DEBEKATUA dago EiTB taldeari kritikak egitea? Noski, enpresa batean lan egitean denari "bai-bwana" esan behar zaio ezta?

    Holaxe da mundua: ETB1 kritikatzen duten bakoitzean eztabaida Zubizarretaren sake bat baino urrutirago botatzen saiatzen dira batzuk.

    Zer axola dio Lako jaunak non egiten duen lan? Bere kritikak ETB1-en lotsa guztiak agerian utzi ditu eta horretarako nahikoa izan du egun arrunt bateko programazioa erakustea. Non dago arazoa, kritikariaren lanpostuan edo programazioa sail honetara ekartzean? Bigarrenak min hanidagoa ematen duelakoan nago...

    PS: Aurten ez al da Jaieton bildumarik aterako udan?

    ResponderEliminar
  4. Gainera, oldartu!!! Gutxi kobratzen bazenuen orain gutxiago. Nire etxeari ezin zaizkio kritikak egin. Aditu?!!!

    ResponderEliminar
  5. Kritika gogorrak Radio Euskadiko langile finenari... zaleturik bada. Noizko "Lakomania En La Radio"? :)

    ResponderEliminar
  6. Lako...zure artikulorik onenetatikoa dudarik gabe (Bakarrik edo...(edo ez, bakarrik)) jajajaja oso ona!! eta tamalez egia esan duzu....

    bestalde lanpostuarena esaten duenari...Gorkak esandakoa errpikatzen dut, ematen du enpresa barruan egonik ezin direla kritikak egin...badakigu ugazabari "bai jauna" esan behar zaio eta.

    Bestalde, eta beti gertatzen da, ematen du etb1-ekin ezin dela inor ez sartu, "euskaraz dela!" esanen dizute....bai, eta? euskaraz izateagatike dozein gauza irentsi behar dugu? "ez jauna"

    Besarkada bat udara guztian lanean izanen garen guztioi...batez ere, nire kasuan ebzala, sanferminetan lanean ari garen guztioi

    ResponderEliminar
  7. Zuzenketatxo bat. Ez dut uste Dragoi Bola haurrentzako denik, marrazki bizidunak izan arren. Los Simpson-en adibidea hortxe dugu.

    Gainontzekoan, ados zurekin.

    ResponderEliminar
  8. Ba niri Doraemon ikaragarri gustatzen zait. Nobita batez ere. Nik eskatu nien egunean zortzi kapitulu emateko.
    (to Zubizarretaren sakea!)

    ResponderEliminar
  9. Dragoi bola Z, ordu ta laurden bakarrik? nik nahiago dut askosaz gehiago jarriko balute.

    ResponderEliminar
  10. Ados nago Unai Lakok esaten duenarekin Dragoi Bolaren kasuan izan ezik. Bestalde ez dut uste etb1n bakarrik gertatzen denik, generalean telebistetako uda fenomenoa dela uste dut. Agian etb2 izango da uda honetan gauza gehien estrenatu dituen katea Las hermanas Mcleod, Doctoras de Filadelfiaren atal berriak, Nip Tucken atal berriak, Intuici?n saioa klaudio Landarekin... Beste kateek ordea errepikapenekin gora eta behera egun guztietan prime timei dagokienez gutxienez.

    ResponderEliminar
  11. artikulu honek egin du bidea eh!

    Sustatun aipatu dute, baita Zabaldun ere...

    PS: portzierto, Telezaborra Bloga itzuli da!!!

    ResponderEliminar