sábado, 1 de julio de 2006

Dylanen kantuetako letren inguruko solasaldia egingo dute Donostian

Bob Dylanek uztailaren 11n  Donostian eskainiko duen kontzertuaren aperitif moduan, hilaren 4ean Okendo Kultur Etxean bere inguruko solasaldia egingo dute. Bakarlari estatu batuarraren kantuetako letrak izango dituzte aztergai Sabino Méndez kantari kataluniarrak eta Rodrigo Fresán idazle argentinarrak, Iñaki Zarata kazetariak moderatutako saioan.
Solasaldiaren helburua Minnesottako kantariaren alde ezezagunena -poeta eta idazlearena- ezagutzera ematea da.

Info +: Irutxuloko Hitzan

No hay comentarios:

Publicar un comentario