viernes, 20 de octubre de 2006

Gure kriterioari jarraituz, Zaldua eta Olarra irabazle Euskadi Sarietan

Bai lagunok, azken urte honetan web gune honetako literatura atalean (hemen eta hemen zehazki) protagonista izan diren Iban Zaldua eta Xabier Olarrak Euskadi Saria irabazi dutela jakin ahal izan dugu gaur. Ez dugu esango gure eragiteko gaitasunak harritu gaituenik, bagenekien bi literato gazte hauek behar bezala promozionatuz gero erantzuna berehala etorriko zela. Eta hala izan da. Blogosferaren indar mediatikoa erakusten ote du honek? Ez. Aurten talentu eta umorez betetako bi lan bikain kaleratu direla adierazten du.
Zoritxarrez denentzako ez da saririk iristen. Izendatuta zeudenen artean Koldo Izagirreren Sua nahi Mr. Churchill?-ek edo Monika Etxeberriak itzulitako Danilo Kisen Hildakoen entziklopedia-k utzi diguten aho zaporea ez zaigu berehala joango. Orain, izendatutako beste lanak ezagutzeko gogoz gaude. Emango ote digu denbora Durangoko Azokako nobedadeak heldu baino lehen?

4 comentarios:

  1. Ah, kontxo! Baina irabazi dutela? Ez dakit zertan ariko ote nintzen pentsatzen...

    ResponderEliminar
  2. Ene! Bi poema liburu daude-eta hautagaien artean!

    Esan dezadan, bide batez, Negutegia faltan sumatzen dudala.

    Bestetik, Bwin gisako apostu lehiaketa bat egin genezake, ea nork irabaziko duen. Nik sentitzen dut beragatik, baina nago Zalduak ez dituela aukera gehiegi irabazteko... Hala ere, iaz ez nuen uste H. Cano-ri emango ziotenik, nire postua beste bat zen.

    Nik uste Zalduak batez ere nahi izango duena dela galtzekotan, duintaunez galtzea, eta ez Denboraren Aleak edo Bingo-k irabazten dutelako.

    ResponderEliminar
  3. Nik uste dut euskal literaturan azken urteetan kontrobersiarik handiena eragin duen liburuetako bat badela behintzat, eta hori ez da gutxi.

    Batzuentzat, "iraule bat"-enatzat bezala, Sua Nahi Mr. Churchill azken urteetako libururik onenetakoa da. Beste batzuentzat aldiz, zailegia dela, "elilitista" (antza, elite batek uler dezakeelako bakarrik) eta abar. Eta tartean, Maider Ziaurrizen kritika (armiarman duzue, jakina) eta Otamendiren erantzuna (http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2005-12-28&orria=007&kont=833).

    Alegia, eztabaida interesgarria eta liburua irakurtzera bultzatzen duena. Bide batez, gure literatura sailerako honen inguruko artikulu bat egokia litzateke (benga Fumut, badakit irakurri duzula... seguro ez duzula liburua egurtzeko barrenik...).

    Kalaka horretan bezala, Sua nahi... bai? ez?

    ResponderEliminar
  4. Egurtzeko barrenik? Nondik egurtu baina? Sua Nahi Mr. Churchill? irakurtzen hasten naizenean askotan ahoz goran aritzen naiz, ipuinak izan arren errezitatzeko modukoak baitira! Eta tira, elitismoaren inguruko kritika... Egia da, Izagirrek euskara maila jasoa darabil, baina ez al dauka eskubiderik? Euskal literatura didaktismora kondenatu nahi dugu ala?

    Tira, galdera asko dira, ea artikulutxo bat prestatzen dudan...

    ResponderEliminar