sábado, 25 de noviembre de 2006

Durangoko Liburu eta Disko Azokan lekua izanen dugu

Oraingoan ere gure kontraesanetan erori gara, Eremu Lauak Kultur Elkarteak standa izango baitu Durangoko Azokan. Beno, stand erdi, dakizuenez erreferentzia bi baititugu momentuz gure “katalogoan”, horrela deitzerik badago. Gerora disko gehiago etorriko direlakoan gaude, baina gauza bakoitza bere denboran, urduritu gabe.

Euskal fetitxismoaren gailurrean kokatzen den Azokan lekua izango dugu hortaz, eta dakizuen bezala, gure erreferentzia nagusiak Nun talde bizkaitarraren "Collage" eta Akatu nafarren "Utopiaren indarra" izango dira.Gainera, gure erreferentzia ez diren arren, gure standean beste lan batzuk topatuko dituzue salgai. Ortots zigilu metalzaleak (www.mundurat.net/ortots), estilistikoki gurekin zerikusi handirik ez duen arren, filosofiari dagokionean oso antzera lan egiten dugu, hortaz lekua izango du gure alboan. Baita Napoka Iria talde eibartarraren maketa ere.

Besterik gabe, bertatik pasatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

1 comentario:

  1. "Gainera, gure erreferentzia ez diren arren, gure standean beste lan batzuk topatuko dituzue salgai. Ortots zigilu metalzaleak (www.mundurat.net/ortots), estilistikoki gurekin zerikusi handirik ez duen arren, filosofiari dagokionean oso antzera lan egiten dugu, ..."

    Eskerrak!!! :)

    ResponderEliminar