viernes, 1 de diciembre de 2006

Hirukia jaio da Lekunberrin

Fever bilbotarra prgramatzen dutenen eskutik areto berria jaio da Nafarroan: Hiruki. Egia esan 31 aretoak baditu urte batzuk, baina oraingoan Bizkaiko hiriburuko aretoaren eredua hartu du. Horrela, hiru gune ezberdin izango dira astebururo aipatutako dantzalekuan: batak indie estiloa bilduko du, bestea Euskal Herrian zein kanpoko arrakastak, eta azkenak techno, electro eta minimal estiloak bilduko ditu.Gaur bertan izango da areto berriaren inaugurazio festa, techno jai berezi batekin: Koldo Zapatilla dj-a izanen da platerrekin jolasean. Asteburua hasteko Bartzelonako Damian, Nuria Ghia, James Ruskin, Kike Prada, Boris Divider edota Iñaki Kreator egongo dira besteak beste. Gehienak techno estiloan biltzen dira: horrelakoak gustoko dituenak, hor du aukera.

Halere, larunbatetan espero da jende gehien hurbiltzea, orduan irekiko baitira hiru gune ezberdinak. Betagarri talde gasteiztarrak parte hartuko du jai berezi honetan, "Hamaika gara" diskoaren aurkezpenean. Besteak beste Bilboko Kafe Antzokiko eta Split 77 taldeko DJ Tormento izango da, eta baita El Patio De Mi Casa edota Feverren izandako Optigan 1 ere. Chico y Chica taldeko DJ Madel ere izango da, Nancy Anoréxica eta Jet 7rekin batera (ezizen hauen atzean Mario Vaquerizo eta Nacho Canut izkutatzen dira), abenduaren 23an. Hilaren 30ean Euskadi Gazteako Elektro Radio Gramma saioko Arka! izango da, Entzun! aldizkariko Sagardantzarekin batera.

Hau da gehienbat 31 aretoan izango diren emanaldi garrantzitsuenak, baina ez guztiak, noski. Informazio gehiago www.3clubsen1.com helbidean duzue. Edo bertaratu, garraio publikoa jarri baitute Iruña eta Donostiatik.

2 comentarios:

  1. egaztean entzundakoaren arabera.. gela andiena euskal musikarena izango da ta "indy" musika gela txiki batean bilduko da..

    ResponderEliminar
  2. euskal musikaz hitz egitean zertaz ari gara? Gatibu-Barricada-La Polla and so on edo denetarik? Zeren nire ustez Anari bat, nahiko indy da, Lisabo berdin... etab. Orduan ba...

    ResponderEliminar