sábado, 30 de diciembre de 2006

Urteko onenak zein izan diren jakin nahi dugu: bozkatu!

Nazioarteko hainbat aldizkaritan urtea amaitzearekin batera sailkapenak egiteko ohitura izaten da: urteko diskorik onena, libururik esanguratsuena, artista berritzaileena... etab. Gero, kazetaritzan hedatzen ari den fenomeno gastronomiko bitxi bati esker, hedabide guztiek sailkapen horiek "prejitzen" dituzte berriro, eta horrela, koipe pilarekin zerbitzatzen dizkigute. Guk ez ditugu horrelako lanak hartuko. Askoz alferragoak gara. Horregatik, eta zu langileagoa izango zaren esperantzan, beheko erantzunen formularioaz baliatuz Euskal Herrian azken urtean kaleratutako liburu, disko, artelan eta filmerik hoberenak zein izan diren bozkatzera animatzen zaitugu, irakurle fidel hori.
Mezurik originalenak gure sari berezia irabaziko du: sugus poltsa bat!

13 comentarios:

  1. Liburua: Jim Thompsonen "1.280 arima" (itzulpenek balio dute ezta?)

    Diskoa: Rafa Rueda "Saredun eskua"

    Artelana: Web gune honen diseinu berria (web art, ezta?)

    Pelikula: Bueno, Euskal Herrian egindakoen artean ez dago aukera oso zabalik, baina... "Nomadak TX", ze arraio!

    ResponderEliminar
  2. diskoa: "hauxe"-rafa rueda, petti, txuma murugaren-
    pelikula: nomadak TX

    ResponderEliminar
  3. Liburua: "Euskal Hiria sutan" Xabier Montoia
    Diskoa: "Euskal Herria Jamaika Clash" Fermin Muguruza
    Artelana: batek daki, agian Bilboko grafitiek.
    Pelikula: Nomadak TX, Las colinas tienen ojos ere oso ona izan da.

    ResponderEliminar
  4. Liburua: Brooklyngo erokeriak, Paul Auster; diska: Nunen Collage eta ez da pelota iteagatikan; artelana: nere neska, maite zaitut; pelikula: ... ez zait bakar bat gustau...

    Noiz jakingoa xuguxak zeinek irabazittun?

    ResponderEliminar
  5. Portzierto, sugus poltsak sugusak edukiko ditu ala ez?

    ResponderEliminar
  6. Original?

    Liburua: Atxagarena

    Diskoa: Fermin Muguruzarena

    Artelana: Chillidaren berriena

    Pelikula: La Tregua de ETA (ez da euskaraz baina ETBk doblatuko du, demagun, 2023ko gabonetan botatzeko)

    ResponderEliminar
  7. Liburua: Summel, koldo Igusgirrerena
    Diskoa: ezin esan, baina kerobiarena osugus duina iruditu zait
    artelana:Angel Garrazasuren "kaleidoskopiasgus"
    pelikula: "kutsugun bidea ixabel" da ikusi dudan bakarra eta haserretu egin nintzen hura ikusten, baina zer egingo diogu ba... nik sugusak nahi dutut eta behar den guztia erantzuteko prest nago horren truke

    ResponderEliminar
  8. liburue: illimani -txomin txueka ta amets arzallus-
    diskoa...:Nomadak TX?
    artelanak: nerek!
    pelikula: ez dun pelikularik ikusten

    ResponderEliminar
  9. Liburua: Xabier Lete, "Abestitzak eta poema kantatuak"

    Diskoa: Anje Duhalde, "Sorminetan"

    Artelana: Zumetaren bat

    Pelikula: Segoviako ihesa ez dute DVDan atera? Ba horixe!

    ResponderEliminar
  10. Liburua: Vredaman
    Diskoa: Anestesian terapia
    Artelana: Oteizan baten bat
    Pelikula: Infiltrados

    ResponderEliminar
  11. liburua: Amaren eskuak
    Diskoa: Anari, Zebra
    Pelikula: Euskeraz Kutsidazu bide Isabel bain, bestela "El viento que agita la cebada" euskerara itzultzea merezi du
    Artelana: aurtengo azterketetarako egin ditudan txuletak

    ResponderEliminar
  12. Libruruak:
    1.--"Brooklyngo erokeriak". Paul Auster. Alberdania.
    2.--"Groucho eta ni". Groucho Marx. Meettok.
    3.--"Ihes betea".Anjel Lertxundi. Alberdania.
    4.--"Teilatuko lizarra". Koldo Izagirre. Susa.
    5.--"Hitzlandia". I?igo Aranbarri. Susa.
    Diskak:
    1.--"Memoriaren mapan". Ruper Ordorika. Elkar.
    2.--"Amateur universes". Athom Rumba. Oihuka.
    3.--"Saredun eskua". Rafa Rueda. Gaztelupeko Hotsak.
    4.--"Detras de los espejos rotos". Doctor Deseo. Oihuka.
    5.--"Real Politik". Joseba Tapia. Zakurraren Biolina.

    ResponderEliminar
  13. Gaur egungo sugusak kakazarra hutsak dira. Formula aldatu dute nonbait. Egitan
    Liburua: "Be?at Dardo".
    Antzerki lana: "Artea".
    Diskoa: "Saredun eskua"

    ResponderEliminar