viernes, 5 de enero de 2007

Aina taldea bueltan

Kataluniako BCore diskoetxearen pean zegoen Aina taldeak agur esan zigun orain dela hiru urte (agur esateko bira bat egin zuten, baita Euskal Herritik barna ere). Errautsetatik Nueva Vulcano jaio zen (Euskal Herrian askotan ikusi ditugu), baina orain berriz bueltatzeko erabakia hartu dute, kontzertu bakar baterako eta elkartasunezko helburu batekin.Duela hilabete batzuk J. Robbinsen (besteak beste Jawbox, Burning Airlines edota The Channels taldeetan aritutakoa) semea jaio zen, baina endekapenezko gaixotasun hereditario arraro bat diagnostikatu diote. AEBetan Gizarte Segurantzaren egoera badakigu zein den, eta horregaitik bere taldekideek elkarte bat sortu dute, umearen gaixotasunak sortu ditzakeen gastuak betetzeko. Bere Bartzelonako lagunak batzea pentsatu dute elkarte honi laguntzeko.

Otsailaren 3 edo 9an izango da Bartzelonako Apolo aretoan: Aina eta No More Lies izango dira bertan. Sarrerak 10 euro balioko ditu soilik, eta irabazitakoen % 100a aipatutako elkartera zuzenduko da. Data zehatza jakiterakoan hemen jarriko dugu.

Ainaren inguruko informazio gehiago:

http://www.bcoredisc.com/bandasBD.php?id_grupo=13

http://www.myspace.com/ainarcelona

Ekitaldiaren inguruko informazioa:

http://www.desotorecords.com/cal/index.shtml

6 comentarios: