domingo, 21 de enero de 2007

Nor arraio da Willis Drummond?

Ez galdetu nola iritsi zen diskoa nire poltsikora. Nik ere ez dakit oso ondo. Anthology. Willis Drummond. Besterik ez du jartzen letra beltzez azal horian. Atzealdealdean zortzi kanten izenak, www.willisdrummond.net helbidea eta kontakturako telefono bat. CD-ak ez dauka kaxarik ere, plastiko berde batean bilduta dago. Eta promo-orri bat dauka, honela dioena:
Kurt Cobain, Malcolm Young, Rory Gallagher... beraien gitarraren soinua eta Willis Drummonden harmonikaren artean lotura aitortzen dutenak asko dira. Zirkunstantzia trajikotan desagertu zenetik 4 urte pasa ondoren 8 abestiko album hau iristen zaigu. Gaur egun ezagun diren grabaketa bakar hauek biltzen, ederki berriztatzen eta CD formatoari erabat moldatzen hutsune hau betetzen da, azkenean. Drummond-en obraren ardatza den bukaeraren gaiaren inguruan bere sorgikeria ospetsu horiekin tarteka ebakitako tentsio sexual hutsa 3 ordu laurdenetan. Tira, entzun beharko da ba.

(45 minutu beranduago)

Eta ez dago batere gaizki. Grunge ukitua nabari zaie diskoa osatzen duten 8 kantei. Batzuetan Nirvanaren musikara hurbiltzen dira, baina 90. hamarkadaren hasiera hartako beste talde batzuei muzin egin gabe (Alice In Chains datorkit, baita Pixies eta Soundgarden ere) batez ere ahotsen melodiari dagokionean.

Hala ere ez dira grungean geratzen, eta beste zenbait eragin ere nabaritzen zaizkio disko honi. Behin argian ezarrita kantaren bukaerak Lisabören eta Bidasoa aldeko beste zenbait talderen uretatik edan duela dirudi. Berriz ere, diskoko seigarren kanta bizia da, zuzena. Usain epelak azkenaren ideiarekin jokatzen du eta nik neuk 70etako soinua somatu diot. Izan nahi nuen bainan... kantak berriz Queens Of The Stone Age-en No one knows-en itxura du entzule honen ustez.

Misterioa argitu nahian edo...

Igande honetako alferkeriari muzin egin eta Interneten begira hasi naiz. Ez zait gehiegi kostatu Garan talde honi buruzko kontu gehiago aurkitzea. Hasteko, Willis Drummond, taldea baita eta ez nik titularrean jarri bezala pertsona bakarra. Skunk, Los Cojonudos eta Berri Beltzak taldeetan ibilitako musikariek osatu dute eta diskoa azken hiru urteetan egindako lanaren ondorio da. Amanita Estudioetan grabatu zituzten zortzi abesti hauek eta datozen hilabeteetan kontzertuak eskainiko dituzte aurkezpen modura.

Baina, nork arraio sartu zidan disko hau poltsikoan? Ai, larunbat gauak...

www.willisdrummond.net

10 comentarios:

  1. Kasualitatea izango da baina gaurko Berrian hauei buruzko artikulu bat dator.

    ResponderEliminar
  2. Nik uste beste plagio kasu bat dela. Manda huevos!

    ResponderEliminar
  3. Berriak eremulauak plagiatu ote du? Zer dute denek web honen kontra?

    ResponderEliminar
  4. Bai, egia da: esan didatenez Xabier Doncel izenez sinatzen duen hori Martxelo Otamendi berbera da. Eremulauaken agerpen publikoetarako biso?ea jartzen du.

    ResponderEliminar
  5. Inork ikusi al ditu inoiz eremulauak eta berria elkarrekin? pertsona bera direla pentsatzera garamatza horrek, clark kent eta superman bezala. zein ote zein?

    ResponderEliminar
  6. Ez da kasualitate bat: huna misterioa argitzeko azalpena bat...
    Willis drummond-ek urtarrilean aurkeztu eta argitaratu du bere lehen diskoa (plastikozko kaxa eta guzti).
    Prentsari igorri diote plastiko berde batean bilduta, promoziorako. Zuk eskuratu duzu prentsarekin batera, beraz informazioa egun bertsuetan ukan duzue...
    Nork sartu zizun poltsikoan? Kazetari baten inguruan ibili zinen iduriz... Berriakoa? Eztakit... zuk argitu beharko duzu.

    A! Ta diskoa EH-ko musika dendetan salgai da, edo eskatzen ahal da bederen, EH osoan banatua baita (10 europetik).

    ResponderEliminar
  7. Inolako zalantzarik gabe disko izugarria. Ni behintzat aho zabalik utzi naute. Zuzenean ikusteko desiratzen...

    ResponderEliminar