jueves, 19 de abril de 2007

25urte ta gero Barricada auzoan da

25 eta gero, leku berdinean eta ordu berdinean, Barricada taldea taula gainera igo egin zen. Sorpresaz emandako kontzertua izan zen, ahoz aho zabaldu zena. Giro paregabea sortu zen Txantreako Plazan, eguzkia, garagardoak, eskolako haurrak, garai bateko rokeroak, jubilatuak paseoan eta gutxinaka gutxinaka auzora gerturatu ziren ehunka zaletuak. 25urte geroago, zorionak Barricada.

Goizean goiz enteratu nintzen albisteaz. Barricadak bapateko kontzertua emanen duela Txantreako plazan. Azkar korrika eta presaka jeitsi nintzen Iruñeko auzo honetara. Jende gutxi oraindik bertan. Amonak eta jubilatuak erosketak egiten, pare bat haur plazan jolasean eta erdian kontzerturako prest zen ekipoa jada montaturik. Anpliak El Angel-en tabernatik ateratako mahaien gainean jarrita, Barricada-ko kideak banku batean eserita garagardoa edaten eguzkitan. Inguruan lagun aunitz, Marino Goñi Gor-ekoa, Kutxi Romero Mareakoa, Tonino Carotone...


Kontzertua puntual hasi zen, eguerdiko hamabietan duela 25urte bezala. Egun horretan, 1982an, azoka eguna zen Txantrea auzoa. Herri azoka, udaletxeak indarrez auzotik eraman zuena. Plaza erdian eta inolako baimenik gabe jotzen jarri ziren Barricadako gazteak. 25urte pasata, ekitaldi hura gogoratu nahi izan zuten taldeko kideek. Txantrea Barrio Conflictivo kantarekin zabaldu zuten kontzertua, nortasun handiko auzoari eskeinitako kanta. Haren atzetik etorri ziren No hay tregua, Okupazion eta Blanco y negro abestiak.


Gutxinaka gutxinaka eta ahoz ahoz berria zabalduta, jende andana bildu zen Txantrean. Eguzkipean, garagardoa edaten eta Barricadaren emanaldiaz gozatzen. Kontzertu motza izan zen, ordu erdikoa, udaletxeak jarritako traben ondorioz. Hala ere, zapore ezin hobeagoa utzi zuen jendaretan. "Auzokoak dira, betidanik. Gazte gazte hasi ziren jotzen bertan, haien ile luze eta kixkurrakin" komentatzen zigun bukaeran 70urteko Txantreako auzolagunak.


25urte bete ditu Barricadak. Nafarroak inoiz eman duen talderik handi eta ezagunena. Ospatzeko bira hasi du berriki taldeak. Aretoak eta eskenatokiak berriz ere beteko dira betiko abestiak gogoratzeko.

4 comentarios:

  1. eta argazkirik? kronika itzel polita. Bizipen ederra ezta Haritz?

    ResponderEliminar
  2. negritan idatziriko hitzen gainean klikatuz gero, argazkiak ikusgai

    ResponderEliminar
  3. batzutan aurreiritziak albo batera utzi behar dira musika estiloei dagokienean.

    (bonbo bikoitza ez dago modaz pasatua!)

    ResponderEliminar
  4. bai, dosi txikietan makarradak ez du minik egiten

    eta Jon...bai, bonbo bikoitza eta disparadoreak modaz pasata daude...

    ResponderEliminar