viernes, 13 de abril de 2007

Björk Bilbon izango da udan

Björk artista islandiarra gurean izango da udan. Zurrumurru anitz entzuten ari ginen azkenaldian honen inguruan, eta dirudienez, konfirmatu dezakegu Björk-ek disko berria, "Volta" izenekoa, Bilbon aurkeztuko duela.Segovian eta Madrilen ere izango da abeslaria, baina Euskal Herrian data bakarra eskainiko omen du, Bilboko Guggenheim museoko zelaigunean (Ez BEC-en, hasieran esan zen bezala). Uztailaren 13an izango da , eta momentuz hau da aipatu dezakegun guztia. Gehiago jakin orduko, beti bezala, hemen jakinaraziko dugu.

Kontzertu andana izango da uda honetan Euskal Herrian, jaialdiez gain.

Info +: hemen

1 comentario: