lunes, 2 de abril de 2007

Beñat Sarasolak aurki kaleratuko du bere lehen liburua

[Scoop bat]

Beñat Sarasolak aurki kaleratuko du bere lehen poesia liburua. Kaxa huts bat izango du izena eta Susa argitaletxearen eskutik ikusiko du argia. Web gune honek (ez galdetu nola) liburuaren azala lortu du beste inork baino lehenago eta artikulu honekin batera eskaintzen dizue. Bide batez, zera aurreratu nahi dizuegu: egileak bere buruari egindako elkarrizketa bat argitaratuko dugula hemendik gutxira.
Eremulauak.com atarian kritikari, plagio salatzaile eta polemista moduan nabarmendu da Sarasola azken urteetan. Orain beste jauzi bat egitera doa idazle donostiarra, inor indiferente utziko ez duen liburu honekin. Ez galdu bere poemekin gozatzeko aukera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario