domingo, 2 de octubre de 2005

Aupa Etxebeste!


Asier Altuna eta Telmo Esnal-en eskutik, ETBren laguntzarekin, Aupa Etxebeste! Filma datorkigu, euskara hutsean grabaturiko lehen luzemetraia, hots bertsio originala euskaraz duen lehen filma.


Etxebestetarrak, Marbellara oporretan joateko asmoa duen txapela ekoizle familia , bidaiari ekitear zeudela jakinen dute zuten diru guztia galdu egin dutela. Jendeaurrean duten irudia zaintzeko asmoz, familia etxean izkutatuta egon beharko da hilabete luzez, haien herritarren artean susmorik zabaldu gabe.


Argumento horrekin, farrak ziurtatuta daude. Istorio xume eta arrunta, konplikazio askorik gabe, metraiaren 97minutuak originaltasuna eta kolpe eraginkorrekin betetzen dira.


Familia berezi hau, ETBko ikusleentzat ezagunak diren aurpegiek osatzen dute: Ramon Aguirra (aita), Elena Irurita (Ama), Paco Sagarzazu (Aitona) eta Iban Garate (Semea). Pertsonai nagusiez gain, beste hainbat aurpegi ezagun ikus ditzazkegu ere, hala nola Anjel Alkain, aktore eta humorista ezaguna. Honekin, ikusle euskaldunengan gertutasun sentsazio handia sortzen du.


Filme hau, Donostiako Zinemaldian estreinatua, kritikaren harrera beroa izan du, gogoz txalotu baitzuten filmaren estreinako emanaldia. Aupa Etxebeste! Euskal zinemaren egunean, IBAIA saria jaso zuen, urteko ekoizpen arriskatu eta berritzaileena delako.

2 comentarios:

  1. Ja, aj lengo egunean ikusi nuen filme hau. Ez da beste munduko gauza baian farregarria da.

    ResponderEliminar
  2. Badauka bere puntua pelikulak bai! Kristona etxebestetarren ondoan bizi den atsoa... Gainera, oso ondo parodiatua dago herri txikietan bizi den hipokresia. JOAN IKUSTERA, MEREZI DU!

    ResponderEliminar