domingo, 23 de octubre de 2005

The Evens: This is punk!


Ian MacKaye (Fugazi, Minor Threat?) eta Amy Farina-k (The Warmers) osaturiko taldea Bilbaoko Azkena aretoan izan ziren, aurten kaleraturiko lehenengo diska homonimoa aurkezteko.


Beharbada Fugazi bezalako talde baten itzal luzea gutxietsi nuelako-edo, ez nuen inolaz ere uste Azkena aretoaren aurrean horrelako jendetza aurkitzerik. Izan ere, The Evens-ek jorratzen duen musika nahiko aldendua da Ian MacKaye-ek aurretik jorraturiko estiloetaz. Gitarra baritonoa eta bateria dute soilik lagun, honek dakartzan limitazio eta berezitasunekin. Horrelako formazio mota batek The White Stripes ekarriko digu gogora seguru aski, baina hauek rockaren erroetara jotzen badute inspirazio bila, The Evens-ek hardcore-tik edo post-punk-etik edaten dutela esan daiteke. Gutxi gora behera irudika dadin, kantautore hardcore baten musika bezala deskribatuko nuke. Horrela bada, sartu eta, nola hala, lekutxo bat hartu eta gero, kontzertua ikusteko prest ginen.

Hortxe agertu zen Washington D.C.-ko bikotea. Ian-ek bere gitarra baritonoa ateraeta banketatxoan eseri zen, Amy-k, bere aldetik, bateriari azkenengo ikutuak eman zizkion. Ez dira ?rock star?-ak, ezta nahi ere. Hasi baino lehen jarri gintuzten jakinaren gainean: ?kanta batzuk nahiko lasaiak dira eta eskertuko genizueke isiltasuna mantentzea?. Jendearen erantzuna paregabea izan zen. Ez errespetuagatik, baizik eta entzuten ari ginenak merezi zuelako. Sara Lee, On the face of it eta batez ere Mindin ones business bezalako kantu lasai eta ambientalek giro berezi bat sortu zuten aretoan, momentu batzuetan aire girotuaren soinua ere entzun zitekeelarik, Ian eta Amy ahopeka kantari zeuden bitartean. Hunkigarria.

Dena den kontrapuntua ere bazuten. Shelter two, Around the corner edo Mr. Pleasant isn?t kantuekin. Ian bere aulkian kiribildu eta gogor jotzen zuen guitarra abesti hauetan, burua astinduz. Mr. Pleasant isnt kantuan, gainera, entzulegoak kanta zezan eskatu zuen, kantuaren zati bat irakatsi eta entsaiatu egin genuen, Ian-en animoek lagunduta ?are you fucking shy? Come on!?. Publikoa poltsikoratu zuen honekin eta erreflexio politiko zentzuzko batzuekin: ?Gobernua haginlaria bezalakoa da, zehozer sentitzen al duzun galdetzen dizu eta zuk baietz erantzunez gero, beste injekzio bat emango dizu. Ezer sentitzen ez duzun arte. Eta, momentu hau iristen denean, bidea libre du Irak edo Afganistanen nahi duena egiteko?.

Giro ederra beraz aretoan sortu zena, musika ederrez lagunduta. Ez nuke aipatu gabe utzi nahi, inolaz ere, Amy Farina-ren lana. Ian-ek itzal egin zion arren, bere lana bai bateria jotzen eta baita kantatzen ere oso ona izan zen. Kontzertu minimalistagorik ez dudala ikusi aitortzen dut: Emakume bat eserita. Bateria jotzen eta kantari. Gizonezko bat eserita. Gitarra jotzen eta kantari. Han ez zegoen beste ezer, ez soinu potenterik, ez talde haundi ikusgarririk? Baina, argi utzi zuen Ian-ek berak berarentzako punk-a zer zen: ?punk-a ez da jarrera, ez da estiloa, ezta janzkera ere. Niretzako dagoen gauzarik punk-ena entzulegoaren eta taldearen arteko elkartrukaketa hori da?.

Definizio hau aintzat hartuta, gau hartan The Evens-ek punk-kontzertu bikaina eskeini ziguten.

3 comentarios:

  1. kontzertu minimalistarik?
    LOW
    emakume bat bateria jotzen, banketa barik.
    gizonezko bat kitarra jotzen.
    gizonezko bat baxua jotzen.

    nik ikus/entzun dudan kontzertu/musika minimalistagoena.

    ResponderEliminar
  2. emakume bat bateria jotzen BANKETA BARIK? jode...

    ResponderEliminar
  3. KOntzertuan egon nintzen eta ez zen ezer ikusten!! azkena areto horren eszenatokia altuagoa izan beharko luke. Primerako kontzerua hala ere...

    ResponderEliminar