martes, 11 de octubre de 2005

Kontzertuak, Kontzertuak eta Kontzertuak


Kontzertu andana asteburu honetan Euskal Herri osoan, batez ere Bizkaia aldean. Gipuzkoan ere kontzertuak izango dira, eta baita Hendaian ere, Sorkun-en kontzertua izango baita Kanttu tabernan.


Nafarroan Nafarroa Oinez izango da igandean, eta beti bezala, kontzertu asko izango dira: Urgabe, Sagarroi, Karidadeko Benta, Mal de Ojo, Arima Beltza, etab. Bestalde, Mutriku herrian jazz kontzertua izango da Miren Aramburu Ensenble taldearekin: Kultur Etxean izango da, larunbatean, Debajazz jaialdiaren barruan.


Ostiralean Bcore disketxe kataluniarrak kontzertua eskainiko du Durangon 15 urteurrena ospatzeko. Bertan Half Foot Outside iru?earrak, Xmilk bartzelonarrak eta Nueva Vulcano izango dira. Plateruena Kafe Antzokian izango da kontzertua, ostiralean. Baina Durangotik atera gabe, hurrengo egunean, Metak disketxeko talde askok kontzertua eskainiko dute Landako gunean: Biok, Sorkun, Kuraia pi L.T eta Betagarri izango dira. Gero Dropez Frames kolektiboak musika eta irudiak uztartuz ikuskizuna eskainiko du, gaueko ordu luzeak bitartean.


Bilbon Wintercase jaialdiaren lehen eguna izango da larunbata: Adam Green estatubatuarra eta Jeffrey Lewis Band izango dira Kafe Antzokian. Igandean, leku berdinean, Massive Attack taldeko dj den Daddy G izango da.


Asteburu musikala hortaz, zalantza izpirik gabe. Badaukazu non aukeratu, ez dago aitzakiarik!

1 comentario:

  1. Bilbo inguruan beste bi jaialdi hasten dira asteburu honetan: alde batetik MEM (Musica Ex-Machina), eta bestetik Bilboloop, non Split 77 eta Experience egongo dira besteak beste...

    ResponderEliminar