lunes, 25 de septiembre de 2006

Azkena 2006, eskerrak grunge-ari!

Azkena beti izan da rockero petoenen babesleku eta gerizpe, baina argi dago horrelako jaialdi handietarako masak mugitu behar direla. Aurtengo kartela eta formatoa baieztatu zirenetik hasi ziren kritikak: Hiru egun gehiegi zela, talde handien falta, taldeen orokorreko kalitate eskasa… Eskerrak, beraz, aurten Pearl Jam mendizabala-an izan genuen, jaialdiko kontzertu borobilena eskaini, jendetza erakarri eta, azken finean, aurtengo azkena ere arrakastatsu izan zedin lortu baitzuen…Ostegunean ezin izan ginen bertaratu, baina kontzertuei buruz entzun genuena espero zitekeena izan zen. Iggy eta bere Stooges-ak ondo, beti bezala. Misfits-ek ordea Jam-en azken bisitaldian ikusi genuenaren antzeko zerbait eskeini omen zuen… zirenaren karikatura txar bat.


Ostiralean Marah-k hasieratik erakutsi zuen horrelako kartel batekin beranduago jotzeko meritu guztiak zituztela. 5etan jotzea suertatu zitzaien, eguzkiak bete-betean aurpegira ematen zielarik, baina hala ere jendea berotu eta kontzertu polita eskaini zuten The Who-ren Baba O’Riley klasikoaren bertsio eta guzti.


Eguneko beste kontzertu azpimarragarri bat Eagles of Death Metal taldeak eman behar zuena zen. Dena den, Josh Homme etxean geratu zen eta zuten morbo hori berarekin batera geratu zen Kalifornia aldean. Ongi pasarazteko banda bat da eta momentu batzuetan behintzat lortu zuten euren nahia, ez da gutxi.


Kartel-bururik eza zen ostiral honek jaso zituen kritiken ardatza, baina horren ordainetan hiru talde indartsuk osaturiko azken txanpa izan genuen. Redd Kross izan zen hiruetan lehena, eta beraiekin batera iritsi zen ostiraleko kontzerturik onena. Lumadun freaky hauek ahozabalik utzi ninduten, kantuak ezin hobe interpretatu eta indarra eta nortasun berezia transmitituz.


Nortasuna da hain zuzen ere Buckcherry-ri falta zaiona. Kantak era zuzenean jotzen dituzte, irudia dute… baina batzuetan zalantzak sortzen dira zuzenekoan zehar. Irrati formuletarako balada pare batek eta gehiegizko pose horrek izango du errua seguruenik.


New York Dolls ziren eguna amaitzeko ardura zutenak eta espero baina hobeto bete zuten euren lana. 1971tik urteak pasa dira, baina argi utzi zuten ez direla eskenatokietan arrastaka ibiltzeko itzuli. Dena den, David Johansenek hobe luke bere tirantezko kamiseta estu eta laburrak janzteko zaletasuna alde batera utziko balu…


Larunbatean Berri Txarrak-en kontzertua hasia zegoenean iritsi ginen. Nik behintzat jakinmina nuen entzulegoak nola erantzungo zuen ikusteko eta egia esan harrituta geratu nintzen, askotan kantak bazekizkiela erakutsi baitzuen publikoak.


Supagroup azken momentuan batu zen aurtengo ediziora, Diamond Dogs erori eta gero. Aurten euskal herrian behin baino gehiagotan jo izan dute Lee anaiek eta argi geratu zen horrek fan batzuk irabazteko balio izan diela, jendeak gogoz kantatu baitzituen euren ACDC zaporedun hereserkiak.


Morbo edo jakinmin berezia sortzen zuen beste taldeetariko bat Wolfmother zen. Hiruko australiarrak aurten ezerezetik agertu eta sekulako interesa piztu du komunikabideetan, Black Sabbath gogora ekartzen duen estraineko diska batekin. Aukera bikaina beraz mutil hauek zuzenean zer moduz dabiltzan ikusteko, eta egia esan era itxurosoan aritu ziren, bat baino gehiago aho zabalik utzi eta poltsikoratuz, jaialdiko irabazle handiak. Jendea Pearl Jam-en kontzerturako prestatzen hasi zen beraz, beste eszenarioan My Morning Jacket-ek jotzen zuen bitartean.


Han agertu ziren azkenik seattle-koak, Eddie Vedder franelazko koadrodun alkandora eta guzti, grungea hedu zen! Handik aurrera mendizabalen gertaturikoa izugarria izan zen; talde eta publikoaren arteko erabateko koneksioa, musiko izugarriak taula gainean (Cameron bateria jotzen ikustea gozamen hutsa da) eta Pearl Jam-en kanta onenak entzungai.


Ez zen deus ere faltatu izan, Neil Young-en Keep On Rocking jo zuten, mundu guztiak kantatu zuelarik. Aipamen berezia merezi du Eddie-k bere lagun izandako Joey Ramone-ri kanta bat eskeini zion momentuak, zein joko eta Ramones-en I believe in miracles. Organizazioko asko ere mirakuluetan sinesten hasiko ziren gau hartan…

5 comentarios:

  1. eta My Morning Jacket??????????????????????????????? ZERGATIK EZ ZENIEN KASURIK EGIN! ZERGATIK! orain zure unibertso musikala askoz anitzagoa litzatekeeeeeeeeeeeeeeeeeeee!

    ResponderEliminar
  2. bai, beste batzuentzat the bottle rockets-ena izanen zen, eta hori eztut aipatu ere egin...

    ResponderEliminar
  3. pena da kronika honetan my morning jacket taldeak eskainitako kontzertua pasadaz komentatzea, agian arf 2006ko kontzerurik hunkigarriena.

    ResponderEliminar
  4. Egin dezala bakoitza Azkenaren kronika pertsonala... eremulauak@eremulauak.com

    ResponderEliminar
  5. eta big Star!! non gelditu dire pauer poparen aintzindari diren horiek! oroitu hoiek gabe Redd kross etzela denaren erdia ere izanen! Gora pauer popaaa redios...


    juasjuas

    ResponderEliminar