sábado, 23 de septiembre de 2006

Urrian hasiko dira berriro Donostiako literatur solasaldiak

Hirugarren urtez jarraian literatur solasaldiak izango dira Donostiako San Jeronimo kaleko Udal liburutegian. Urriaren 2an izango da lehengoa eta Eider Rodriguezek itzuli duen Irène Némirovskyren Dantzaldia izango dute hizketagai. Urriaren 30ekoan, bigarren solasaldian alegia, Ixiar Rozasen Negutegiaren inguruan ariko dira. Iban Zalduaren Etorkizuna eta Itxaro Bordaren Zeruetako erresuma ere bertan izango dira azaroaren 27an eta abenduaren 18an hurrenez hurren. 
Saioen gidaria Harkaitz Cano izango da eta arratsaldeko 19:30etan hasiko dira guztiak.



Informazio gehiago (nola ez!) Sustatun

1 comentario:

  1. Ei, non dago foroko Itziar albiste hau larrutzeko? Joder, begira ze atrebentzia: albistean Iban Zaldua eta Itxaro Borda ageri dira! Nola da posible?! Eta Nemirovsky hori... atzerritarra! Nola liteke EUSKAL kulturan hori? Inpernuko sutan erreko zarete martxa honetan...

    ResponderEliminar