jueves, 14 de septiembre de 2006

Ttan-Ttakun irratiak ez du txosnarik jarriko Egiako Porrontxoetan

Ttan-Ttakun irratiak ez du aurten txosnarik jarriko Egiako Porrontxo jaietan. Donostiako irrati librearen arabera, gainontzeko txosnetako taldeek erabaki dute "arbitrarioki" txosna jartzea galaraztea. "Festa bizi eta ulertzeko modu desberdinak ditugunez baztertuak sentitzen gara" adierazi dute, azken bederatzi urteetan jaietan egin duten lana azpimarratzearekin batera. "DJak, bideoproiekzioak, kontzertuak... mota guztietako jendea erakarriz" antolatu izan dituzte Ttan-Ttakun irratiaren txosnan.
Bestela ere nahikoa arazo sortu da aurtengo Porrontxo jaietan, txosnen itxiera ordutegia dela-eta Udalak jarri dituen mugekin.

Info +: www.ttanttakun.com gunean eta Donostiarrek 106.8 FM sintonizatuta

14 comentarios:

  1. Ttan Ttakun irratiko esataria izanik, hipokresia galanta dagoela uste dut "gure" Euskal Herri honetan. Alde batetik, lotsagarria iruditzen zait Udalak Porrontxo Jaiekin hartu duen jarrera. Are gehiago, erabaki larriak hartu ditu Odonen Donostiak. Beste behin ere kalearen pribatizazioa agerian utzi du eta jai herrikoi eta askeen aldeko oihu guztiak ixildu ditu. Baina momentu honetan eta ideologikoki sekulako ostikada jasoz, Egiako Jai Batzordeak Donostiako Irrati Libre euskaldun bakarrarekin hartu duen jarrera parekoa da. Oso triste gaude eta ezin dugu ulertu. Beraiek argumentu bakarra dute guri txosna galarazteko: "es que vais a vuestra bola". Hernaniko jaietan ez da inolako arazorik egoten txosna giroan aukera zabala eskaintzeko. Baina Donostian askotan entzun izan dugun bezala Donostia is diferent. Baita Egia auzoa eta bertako jai batzordekoak ere. Zinez minduta nago.

    ResponderEliminar
  2. ba ze pena...zaporea ematen diote, Top-Txoznetako Hit-etatik (La Polla, Kortatu, Piperrak, Reincidentes, S.A....) aldentzen diren gune hauek...notizi tristea...are gehiago tamalgarria. Azkenean danak igual, danak berdin...batere haniztasun eta pluralitaterik gabe.

    ResponderEliminar
  3. Ze ondo aizu, txosnak ordutegi europarrean eta Ttan-Ttakun gabe. Eta orain zer entzungo dugu parrandan? Betiko Reincidentes-La Polla-Su ta Gar konbinatua? Edo zuzenean bafleetatik manifestu politikoen antologia bat jarriko dute? Mila esker Udalari eta noski "gainontzeko txosnetako taldeei": zuei esker asteburupasa ederra egingo dut, Egiatik batere azaldu gabe noski.

    ResponderEliminar
  4. Arrazoi duzu, Odon p... s... gustura dabil besteoi izorratu ostean. Bestalde, aipatu duzu ez dugula auzoarekin bat egiten. Zein ekimen daude ba? Zein ekimenetan ez dugu parte hartzen? Denek parte hartzen dute? Gainera gauzatxo bat kontatuko dizut. Ttan Ttakunek jaiekin bat egiteko proposamen argi bat izan du urte askotan. Hain zuzen ere, auzoan megafonia jartzearena. Hala, egunean egingo ziren ekintzen berri eta auzokoei hitza emateko asmoa agertu genuen. Batzordeak ezetz esan zuen. Beraz, inplikazio ezarena oraindik orain arrazoi OSO merkea iruditzen zait. Ta gainera beste kontu bat. Ttan Ttakunek bat egin behar du auzoko festekin (eta egin izan du), baina auzoko zenbatek entzuten dute irratia? Elkarreraginik ba al dao? Irratian jaien programazioaren berri eman dugu urtero. Noiz lagundu gaitu auzoak irratia aurrera eramaten? Ba txosna jartzeko aukera eman zigutenean. Eta orain?

    ResponderEliminar
  5. Arrazoi duzu, Odon p... s... gustura dabil besteoi izorratu ostean. Bestalde, aipatu duzu ez dugula auzoarekin bat egiten. Zein ekimen daude ba? Zein ekimenetan ez dugu parte hartzen? Denek parte hartzen dute? Gainera gauzatxo bat kontatuko dizut. Ttan Ttakunek jaiekin bat egiteko proposamen argi bat izan du urte askotan. Hain zuzen ere, auzoan megafonia jartzearena. Hala, egunean egingo ziren ekintzen berri eta auzokoei hitza emateko asmoa agertu genuen. Batzordeak ezetz esan zuen. Beraz, inplikazio ezarena oraindik orain arrazoi OSO merkea iruditzen zait. Ta gainera beste kontu bat. Ttan Ttakunek bat egin behar du auzoko festekin (eta egin izan du), baina auzoko zenbatek entzuten dute irratia? Elkarreraginik ba al dao? Irratian jaien programazioaren berri eman dugu urtero. Noiz lagundu gaitu auzoak irratia aurrera eramaten? Ba txosna jartzeko aukera eman zigutenean. Eta orain?

    ResponderEliminar
  6. Arrazoi duzu, Odon p... s... gustura dabil besteoi izorratu ostean. Bestalde, aipatu duzu ez dugula auzoarekin bat egiten. Zein ekimen daude ba? Zein ekimenetan ez dugu parte hartzen? Denek parte hartzen dute? Gainera gauzatxo bat kontatuko dizut. Ttan Ttakunek jaiekin bat egiteko proposamen argi bat izan du urte askotan. Hain zuzen ere, auzoan megafonia jartzearena. Hala, egunean egingo ziren ekintzen berri eta auzokoei hitza emateko asmoa agertu genuen. Batzordeak ezetz esan zuen. Beraz, inplikazio ezarena oraindik orain arrazoi OSO merkea iruditzen zait. Ta gainera beste kontu bat. Ttan Ttakunek bat egin behar du auzoko festekin (eta egin izan du), baina auzoko zenbatek entzuten dute irratia? Elkarreraginik ba al dao? Irratian jaien programazioaren berri eman dugu urtero. Noiz lagundu gaitu auzoak irratia aurrera eramaten? Ba txosna jartzeko aukera eman zigutenean. Eta orain?

    ResponderEliminar
  7. Arrazoi duzu, Odon p... s... gustura dabil besteoi izorratu ostean. Bestalde, aipatu duzu ez dugula auzoarekin bat egiten. Zein ekimen daude ba? Zein ekimenetan ez dugu parte hartzen? Denek parte hartzen dute? Gainera gauzatxo bat kontatuko dizut. Ttan Ttakunek jaiekin bat egiteko proposamen argi bat izan du urte askotan. Hain zuzen ere, auzoan megafonia jartzearena. Hala, egunean egingo ziren ekintzen berri eta auzokoei hitza emateko asmoa agertu genuen. Batzordeak ezetz esan zuen. Beraz, inplikazio ezarena oraindik orain arrazoi OSO merkea iruditzen zait. Ta gainera beste kontu bat. Ttan Ttakunek bat egin behar du auzoko festekin (eta egin izan du), baina auzoko zenbatek entzuten dute irratia? Elkarreraginik ba al dao? Irratian jaien programazioaren berri eman dugu urtero. Noiz lagundu gaitu auzoak irratia aurrera eramaten? Ba txosna jartzeko aukera eman zigutenean. Eta orain?

    ResponderEliminar
  8. Barkatu mindu bazaitu, mezuan jarri det ez zela hori nere asmoa. Eta esan dut baita ere ez nagoela ados erabaki horrekin, baina ez zait iruditzen hutsetik sortu dela oraingo egoera. Jaietan inplikatzea ez da Jai Batzordeari amen esatea. Bai ordea egiten diren ekintzetan parte hartzea, auzoarekin bat egitea, zuk diozun eran, bakoitzak dituen baliabideak kontuan hartuta.
    Errepikatzen dut, ni ez nago txozna kentzearen alde, eta ez dut uste inondik inora etsaiak garenik. Mesedez... Nik nahiago dut Ttan-ttakunen txozna egotea, IAkoa baino, adibidez. Eta ez det uste "irratikoak jazarriak izango direnik". Ez dakit nondik atera duzun hori. Dena den, gu hemen eztabaidan gauden bitartean Odon Lapur zikin hori ez dakizu ze pozik dagoen...

    ResponderEliminar
  9. Ion Olanori zuzendua: "Ni ez naiz Jai Batzordekoa, baina nire lagun batzuk bai, eta entzun dudanez (eta ikusi ere bai), Ttan-ttakunekoak ez dira behar bezainbeste inplikatzen jaien antolakuntzan. Nik uste, amorru egoera honetan, azken urteotan pilatutako amorruaren emaitza izan dela erabakia." Galdera bat daukat. Zer da inplikatzea jaietan? Besteok egitea, batzordekoek nahi dutena, edo norberak ahal duen moduan (dituen medioak ikusita) antolatzea eskura duena? NORMALA DA TXOSNA BAT KANPORATZEA? Are gehiago askeak eta toleranteak izatea diogunean? Kanporatu gabe ezin al dira gauzak hitz eginez konpondu? Badirudi ezetz, irratiko kide bat negarrez atera baitzen bilera batetik. Merezita? Argi dagoena gauza bat da, inplikazioaren kontua argumentu oso merke bat da. Batzordekoek ez dute begi onez ikusten beste era bateko ekimenak egitea eta kitto. Trabak lehenengo urtetik egon dira, mesedez. Utz ditzagun tontakeriak eta bizi ditzagun jaiak bateratuta. Kritikatu batak besteari oker dagoena eta adostu. Eta ondoren denak festa eta algara. Momentuz, batzuen iritziak bakarrik balio du. Hau bai tristea. Orain espero dudan gauza bakarra da irratikoak jazarriak ez izatea. Hasteko hainbatek begirada kendu digute. Etsaiak al gara? MESEDEZ!

    ResponderEliminar
  10. Ez dut egur gehiago bota nahi polemika honetan, soilik nire iritzia eman. Porrontxozale eta (ia) egiatar gisa pena izugarria ematen dit Ttan-Ttakunen txozna ez egotea. I?akik esan duen bezela, lotsagarriena Udalaren jarrera da, konkretuki Donostiako faraoi bihurtzeko zorian den Odon Lapurrarena. Horrek eragin du egoera hau.
    Bestalde, ez dut justifikatuko Jai Batzordearen erabakia (ez nagoelako ados), baina ez zait iruditzen "erabat arbitrarioa" izan denik. Ni ez naiz Jai Batzordekoa, baina nire lagun batzuk bai, eta entzun dudanez (eta ikusi ere bai), Ttan-ttakunekoak ez dira behar bezainbeste inplikatzen jaien antolakuntzan. Nik uste, amorru egoera honetan, azken urteotan pilatutako amorruaren emaitza izan dela erabakia.
    Egia da Ttan-ttakun Donostiako irrati libre bakarra dela, baina nire ustez, ez du irrati libre baten funtzioa betetzen. Ez da auzoarekin inplikatzen, eta gutxiago Donostiarekin. Urtean behin festa bat antolatzea ez da nahikoa nire ustez.
    Eta ez naiz hitz egiten ari jakin gabe. Ni Ttan-ttakunetik pasatakoa naiz.
    Bo, ez nuen inor mindu nahi, soilik orain arte erakutsi ez den alde bat azaltzen saiatu.

    ResponderEliminar
  11. Penatuta oso, Ttanttakun bezalako zeozerk halako buruhausteak sortzea batzuri ulertezina da. Urte batzuk izan dira hor ibili garena ia mediorik gabe, entzule gabe, baina ilusio eta ideiaz beteta. Orain, distantziatik, irratian jarraitzen dutenei animoak emateko gogoa baino ez dut; bereziki Nokono-ri.

    I?aki, bihar-edo deituko haut.

    ResponderEliminar
  12. Oso lasai nago. Sekulako parranda Porrontxotan Ttan Ttakunena ospatzeko! ;)

    ResponderEliminar
  13. Jo?o I?aki, lasaitasun apur bat. Ados nago esaten duzunarekin baina txo, askoz hobe egongo ginake Ttanttakunen kritiko guztiek Ion Olanoren jarrera eta tonua ibiliko balute.

    ResponderEliminar