jueves, 25 de agosto de 2005

Billy Corganen lehenengoa?


Beti esan izan da Smashing Pumpkins taldearen ?Mellon Collie & The Infinit Sadness? diska Billy Corganen bakarkako lehenengoa izan zela, berak egin zuela grabazioa alegia, beste taldekideen ezkutuan. Gainera, askok galdetu zuten bere garaian zerk zeukan Zwanek taldetik, izan ere, kantu guztiak Corganek sinatzen zituen, baita ekoizpena ere. Orain bere lehen bakarkako diska ofizialarekin dator.


?The Future Embrace? deitzen da, eta lanik pertsonalena dela esaten du berak. Pertsonala baino puntu eta aparte bat dela esan genezake, aurreko egitasmoekin egindako musikarekin zerikusirik ez duena jorratzen du oraingoan. Perkusiboa eta iluna, honela definitu genezake bere lana. Gozoa eta krudela, horrela baita Corganen ahotsa, edozein ahots femeninoren gozotasuna ekarri ahal digu gogora. Kontradiktorioa batzutan, bestetan ernegatuta dirudi, munduak gainezka egingo diola dirudi eta ezinegonak zoratu egingo duela. Baina beti burusoilari darion iluntasun horretan. Inoiz baino ilunago, inoiz baino harrigarriago.


Ez dakit pertsonalagoa den, baina bai pertsonalitate handiagokoa. Disko honetako kantuak, Walking Shade singlea kasu, Bristol iluneko taberna cool batetan edo Sopela hondartzako rave batetan pintxatu daitezke, esentzia galdu gabe. New Order-en garai hobeak gogorarazten dizkio askori, eta baita lerrook idazten dituenari ere. Sintetizadoreak eta bonboak aldiberean gustuko dutenentzat, kitarrekin lagunduta, eta baxu lerro sendo batekin. Euskal Herri mailan Split 77k Mentura diskan egindakoarekin antzekotasun ugari gordetzen ditu diska honek, lerro horretatik behintzat badoa. Benetan gomendagarria. Entzunaldi bat baino gehiago merezi duen diska horietako bat.

5 comentarios:

  1. Ostias Billy Corgan----ogoratzen dut, Batman Forever filmaren soinu banda egin zutenena,...me parec?an extra?isimos...sentitzen dut oso gaztea naiz eta jejejeje dena den "Celebrity Deathmatch" ezagutzen nuen eh...oaindikan existitzen da saio hori?

    ResponderEliminar
  2. Norbaitek ikusi zuen Billy Corgan eta Dave Grohlen arteko borroka (plastilinazko pertsonaiekin noski) "Celebrity deathmatch" programan? Eztabaida zen ea bietako zein zen Kurt Cobainen lagunik onena... Geniala
    PD: "...i used to be a little boy..."

    ResponderEliminar
  3. Katxoneo gutxigo...hau ez da fotolog-a!

    ResponderEliminar
  4. Noiz egingo du Nun taldeko baxujoleak horrelako promo argazki bat? Publikoak urteak daramazki itxaroten!

    ResponderEliminar