viernes, 12 de agosto de 2005

Montxo Armendarizen Obaba ?k zabalduko du Zinemaldiaren 53.edizioa


Aurtengo Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren edizioa, irailaren 15etik 24ra izanen da. Aurten berriz ere, hamar egunez luzatuko da jaialdia, eta ez aurreko urteetan bezala 9egunetako luzera izan zuela. Aurten Canal +en babesik ezean, TVE katearen laguntza izanen du Zinemaldiak, horrek aurrekontu handiagoa izatea suposatu duelarik.

p align="justify">
Alfred Hitchcocken heriotzaren 25.urteurrena ospatzeko, aurtengo jaialdiaren kartela hari eskeini nahi izan diote antolatzaileek. Zuzendariaren irudi eta silueta, aurtengo erreferentzia grafiko nagusia izanen da. Honetaz gain, aipatu beharra dago, bitxikeri moduan, Hitchcock-ek 53 pelikula grabatu zituela bere ibilbide guztian zehar, hain zuzen ere aurtengo zinemaldiaren edizioaren zenbakia.


Sail ofizialari dagokionez, jaialdiaren sailik lodiena, gutxi dakigu oraindik. Badakiguna Obaba filma, Montxo Armendarizek zuzendua, izanen dela aurtengo edizioa zabalduko duen pelikula. Pilar L?pez de Ayala, Juan Diego Botto eta Mercedes Sampietro aktoreek parte hartzen duten filma hau, Bernardo Atxagaren Obabakoak idazlanean oinarritua dago. Herri giroan girotutako pelikula honekin, Nafarroako zuzendariak sail honetako Urrezko Maskorra irabazi nahi du, jaialdiaren saririk preziatuena. (Montxo Armendariz Zinemaldian ohikoa den zuzendaria dugu, Urrezko Maskorra 1990ean eskuratu zuen Cartas de Alou filmarekin, 1986an ere Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari jaso egin zuen)


Zinemaldi honetan ere, zinemagile ezberdinen ibilbidea ezaguzteko parada emanen digu. Aurten, autore klasikoen sailean, Robert Wise zuzendari eta ekoizlearen filmografia errepasatuko da, West Side Story edo ta The sound of music ("Sonrisas y lagrimas" bezala ezagutu genuen) filma ezagunak egonen direla haien artean. Egile modernoei eskeinitako tartean, aurtengo zinemaldian, Abel Ferrara autore errebeldearen ibilbidea emanen da ezagutzera, El Rey de Nueva York, El Funeral edo ta Teniente corrupto filmen egilea. Bestalde Errebelde eta Intsumisoa izenburupean, sail berezia antolatu duten aurtengo zinemaldirako, non zinemagintzaren historian zehar egon diren emakume errebeldeenen retrospektiba ikusteko eta ezaguzteko aukera izanen den.



3 comentarios:

  1. Ainara:
    Bertan eros ditzazkezu. Gauza da larunbat eta igandetan inguruko jende asko Donostira joaten dela, eta sarrerak azkar bukatzen dira.
    Nire ustez Kutxaren bitartez ere eros daitezke.
    Agur

    ResponderEliminar
  2. Nola erosten dira Zinemaldiko sarrerak? Bertan? Interneten ere eros ahal ditzazket? Ze famous people egongo dira aurten?

    ResponderEliminar