martes, 30 de agosto de 2005

Korn Gernikan


Talde estatubatuarra Metalway jaialdiaren barruan etorri zen Euskal Herrira. Nahikoa arraro egin zen hasieratik metal-berriaren guraso diren hauek horrelako kontzertu bat eskeintzea. Alde batetik, beren barne-arazoengatik, izan ere, ez da denbora asko gitarra-joletako batek taldea utzi duela, arrazoi erlijiosoak direla medio. Honi, aurkezteko diska berririk ez zutela gehitu behar zaio.


Dena den, eskeini zuten beren kontzertua eta bertan izan ginen. Hasteko, esan behar nuke seguraski ez naizela batere objektiboa izango, nire "pubertaroko taldea" baita Korn. Hasiera bortitza izan zen, "Here to stay" kantuarekin (Untouchables diskatik jo zuten bakarra). Hortik aurrera beren kantu ezagunenak jo zituzten, entzulegoaren gozamenerako ("freak on a leash", "adidas", "faget", "blind", "did my time"...).


Horretaz aparte, bi bertsio oparitu zizkiguten, Pink Floyd-en "another brick in the wall" eta Metallica-ren "one". gainera kantu berri bat ere jo zuten. interesgarria azken hau, ikutu funky-ak zituena eta niri behintat System of a Down burura ekarri zidana.


Aparteko komentario bat merezi du Head gitarrista joan izana konpontzeko hartu duten erabakia. Izan ere, ez dira gitarra bakar batekin gelditu, ez, beste gitarrista bat dute, baina izkutuan jotzen. Nahiko triste iruditu zitzaidan azken hau. Nahiko tristea ere Jonathan Davis abeslariaren egoera fisikoa, gaixoa kantu bakoitzaren ondoren joaten bait zen eskenatoki atzera maskarila batekin seguraski oxigenoa izanen zen zerbaita hartzera. Justu dabilela ematen du...


Guzti horiek albo batera utzita, emozionatu ninduen kontzertuak, Jonathan Davis bere mugimenduak egiten (adidas-en gona eskoziarra eta guzti!) Fieldy eta Munky gogotsu eta David Silveria bateria gogor astinduz (a zer giharrak gizon honenak...). Uste nuen jada ez nituela inoiz ikusiko eta gutxien espero nuenean iritsi zitzaidan aukera, baita aprobetxatu ere. Agian gutxiegirekin konformatzen naiz, baiana, zoriontxu egin ninduten gau hartan, zer gehiago eska dakioke zuzeneko bati?

5 comentarios:

  1. Wasp metal nazia?
    Ala... Hauek baino salidogok gutxi dare. Manowar bai metal naziak... Seguru ostiralean bakarrik egon zinela Korn zure PuberTaldea ikusten. Eta SA ze?

    ResponderEliminar
  2. Ko?o ez gara web honetan WASP izena duen talde bati buruz hitz egiten hasiko ezta? Neri metal nazia ez zait inoiz gustatu...

    ResponderEliminar
  3. Tira, etziren gaizki egon. Hala ere, uste dut beste 21 taldek parte hartu zutela jaialdi berean. Aipamen bakarra ere ez... Pubertaroko gustuak ote? ;)

    ResponderEliminar
  4. ba egia esan ostiralean bakarrik jun nintzen, bai. eta obituary motorhead eta korn ikusi nituen, baina ez naiz gai obituary eta motorhead taldeen komentario bat egiteko, ez baititut behar bezainbeste ezagutzen... korn nire pubertaroko taldea da, baina oraindik gustuko ditut eee, dena den, talde infantilagoak iruditzen zaizkit manowar eta halakoak... ez?

    ResponderEliminar
  5. WASPen inguruan agian esanahi asko ditu izenak, baino beraiek erabilitako bat, We Are Sexual Pervertive. kontuak atera, brometan edo serio?

    ResponderEliminar