viernes, 17 de marzo de 2006

Europako underground panoraman ondo gordetako sekretua

Kontzertu interesgarriaz gozatzeko aukera izan genuen Barakaldoko Edaska aretoan joan den igandean. Getxoko Nun taldea telonero zutelarik, Alemaniatik etorritako Monochrome entzuteko aukera izan genuen, europako underground panoraman ondo gordetako sekretua. Ilusio handiz itxarondako kontzertua izan zen, Alemaniako taldeak jarraitzaile asko batzen baititu bizkaiko hardcore zaleen artean. Horrexegatik, aretoa erabat beteta topatu genuen, txapak, pintxodun gerrikoak, gafapastak eta flekilloak nonnahi ikusten zirelarik.
Getxoko Nun taldeak zabaldu zuen gaua, aurki aurkeztuko duten Collage lehen lan luzearen zuzeneko emanaldia eskeiniz.  5taldekide gripearekin gaixo egon arren, haien profesionaltasunak bultzatuta kontzertua aurrera atera zen, ohi bainon geldoagoa  aurkeztuz taula gainean. Oso emanaldi beroa, nahiz eta noiz behinka geldiuneak burutu behar izan zituzten, abeslariaren eztulengatik, momentu hauetan publikoaren txaloek taldearen esfortzua eskertzen zuten. Hala eta guztiz ere, bertan bildutakoek bat egin zuten, soinu eta ahots potentea positiboki baloratzeko orduan.

Nun taldearen ostean, Monochrome-ren txanda heldu zen, beraien bi abeslariekin. Mutila, oso altua eta ezagutzen zituen gaztelaniazko esaldi apurrekin interpretazio bikainak burutuz; eta neska, berehala guztion arreta bereganatu zuen ilehoria, ez solik ahotsaregatik, baita kontzertu aurretik egin zituen luzaketa kuriosoengatik.

Eskenatokira igo, eta automobilismoan esaten den moduan "hutsetik ehunera segundu batean" igo zen soinuaren potentzia. Publikoak, tranzean balego bezala, musikarekin bat egin zuen dantzan. Gainera, bi abeslarien koreografiak, soinuak lortzen zuen intentsitatea areagotu eta bikoiztu egiten zuela ematen zuen (mikrofonoetako bi oinek ordaindu zuten, etengabeko dantza saio hau). Oso ongi lortutako soinua,  zuzen zuzena, abesti izugarriekin, "Series of catastrophes and celebrations" edo ta haien azken diskoko "Gegenstrück".

Kontzertu osteko komentario eta aurpegiek, emanaldi bikaina izan zela baieztatzen zuten.

Monochrome taldeaz gozatzeko hurrengo aukerak, Euskal Herritik hurrun geratuko dira, haien "The Art of Traveling 2006" bira, Frantzia ta Alemanian barneratuko baita.

Azkenik gogoratu, Nun taldeak laster aurkeztuko duela Collage, lehen lan luzea, eta Euskal Herri guztian zabalduko den aurkezpen bira hasiko duela.

3 comentarios:

  1. Monochrome da Europako undergroundaren sekretua? Ez, ez, eta ez! Nun da Europan undergroundaren errebelatu gabeko misterioa! Collage ateratzen denean eztanda eragingo du, seguru!

    ResponderEliminar
  2. Adi!! Saint MORRISSEY of Manchesterek Erroman grabatutako Ringleader of the Tormentors CD barria laster kalean!

    ResponderEliminar
  3. DOCTOR DIVAGO + Gacela Thompson
    Billypool Deustu 01/05/06

    ResponderEliminar