viernes, 17 de marzo de 2006

Mosaikoak, banderak, bengalak,...tifoetaz ari gara

Denok ikusi ditugu noizbait, bai zuzenean edo telebistaren bitartez, futbol zelai askotan, bertako zaleek, artelan erraldoiak zabaltzen dituzte harmailetan haien taldeak animatzeko helburuarekin. Gehienetan efimeroak izaten dira guretzako bainan batzuetan gure arreta bereganatzen dute, lanaren kolore, diseinu edo ta tamainarekin. Tifoetaz arituko gara oraingoan, eta horretarako bidelagun egokiena izanen dugu, Biris taldeko “artelan” hauen arduradunetarikoa den Pedro laguna.
Duela bost urte hasi zen Pedro, Biris Norte, Sevilla futbol taldeko animazio taldean lan egiten. Egun, estatu espainiarreko ligan dagoen talderik mugituenetarikoa da Biris Norte, urtero urtero hainbat tifo ikusgarri zabaltzen dituztelarik haien harmailetan. Futbol gaietaz haratago, animazio arte honi buruz hizketan egon ginen harekin.

Eremu Lauak: Hasteko ta behin, defini ditzagun kontzeptuak. Zer da Tifo bat eta zertaz osatzen da?

Pedro: Gauza ezberdin eta kontzeptu ezberdin asko batzen dira Tifo esaten dugunean. Italiatik datorren mugimendua da, bertako zaletuak munduko koloretsuenetarikoak baitira, ikusgarrienak. Tifo bat, zure taldea zelaira irtetzean egiten den animazioa da, hots, bengalak, banderak, bufandak, kantuak...Beste kontu bat da, koreografia bat egitea, bertan mosaikoak, bandeoirak edo harmaila estaltzen duten pankartak erabiltzen baitira. Azken hauek dira lan gehien eskatzen dutenak. Bertan, mezu ezberdinak jartzen dira, normalean taldearen aldekoak, bainan baita zure zaletu taldeaz edo ta aurkariei buruzkoak. Partidaren arabera, ezberdinak izan ohi dira.

E.L.: Mundu korapilotsua eta ezezaguna askotan. Tifo edo koreografiak ekoizten ibiltzen zaren neurrian, zer baloratzen duzue zuek horrelako bat ikusten duzutenean?

P: Hori norberak eta bere inguruak baloratzen du. Azken aldian, europan geroz eta lan txukunagoak egiten ari dira, artistikoagoak nolabait, horrek noski kritikak eta balorazioak zorrotzagoak egitera behartzen gaitu. Normalean, tamainaz gain, azken emaitza izaten da baloratuena, kokapena, koloreak, errellenoak, mezua ondo ulertzen den eta nola ez, originaltasuna, oso itsusia bailitzateke beste talde batek zabalduriko koreografia bat kopiatzea.

E.L.: Galdu naiz, kokapena esan duzu?

P: Bai noski, gurea ez da soilik ekoizpen lana, marrazkia egin eta punto. Harmailan ondo kokatua eta zabaldua izan behar du. Gure artean, oraindik ere, ez zaio garrantzi askorik ematen eta askotan oso emaitza pobreak lortzen direla ikusi izan dugu zelai askotan, bainan Italian garrantzi handia ematen zaio kokapenari. Horretarako, partida aurreko egunean zabaltzen ditugu banderoiak harmailan, jendez beteta dagoenean oso zaila izanen baitzen. Denborarekin lan eginez gero, ez da arazorik izan behar hortan. Banderoiak prest utzi, mosaikorik bada, kartulinak banatuta eta kokatuta utzi. Azkenean, disziplina asko betetzen ditugu.

E.L.: Disziplina askotan jardun eta gainera gutziak menperatu. Eskuarekin trebeak izan beharko duzute honetan aritzen zaretenak, nolakoa da zuen jarduna?

P: Guk ez diogu dedikazio esklusiboa eskeintzen taldeari, guztion modura ikasketak eta gure lanpostuak baititugu. Normalean arratsaldetan, lanostean lan egiten dugu. Talde txikia gara koreografiak prestatzen ibiltzen garenak, beraz konpenetrazio handia dugu. Normalean, denborarekin lan egiten dugu. Zein partidurako izanen den zehaztu, ideiak botatzen hasi eta gero ekoizpena, hilabete bateko lana. Gure marrazkiak egia esan denetarik islatu dute, komikietako pertsonaiak, telebistakoak, geure hirikoak, taldekoak...armarria hamaika modutan marraztu dugu jada!

E.L.: Marraztu, marraztu...noizbait pankarta bat marrazten ibili denak jakinen du teknika berezia behar dela. Bainan nola moldatzen zarete dimentsio horietako pankartak marrazteko?

P: Denak trukoa dauka. Irudi proiektore batekin lan egiten dugu, zelaiko pasabideetan. Irudia pankarta gainean islatu ta guk gainean marrazten dugu. Teknika erraza eta eramangarria.

E.L. Bukatzen joango gara eta Tifoaren nazioarteko eskenari begiratuko diogu. Zein talde izaten dira erreferente edo nagusi panorama honetan?

P: Geure ligan, onartu beharra dago Ultras Sur taldea nagusi dela lan horretan. Atzerrian aldiz, Italiako taldeak izan dira nagusi orain arte, batez ere Ultras Tito eta desagertutako Fossa dei Lioni. Bainan geroz eta tifo ezberdin aunitz egiten ari da europako bestelako ligetan, neretzako azpimarragarriena Frantziako ligan azken bi urtetan egin den lana.


Jarraian, artelan erraldoi hauetaz gozatzeko zenbait helbide luzatzen dizkizugu irakurle.
Sampdoria taldeko zaletuen ataria, Tifo mailan handiak eta ikusgarriak.
www.ultrastito.it

Europa guztiko harmailen argazkiak batzen dituen foro berezia:
www.mundoultra.foro.st

Nola ez, mundu berezi honetan bidelagun izan dugun Pedroren taldearen ataria:
www.magiconervion.com

Azkenik, eztabaidarako galdera: Tifogintza arte moduan sailkatu genezake?

6 comentarios:

  1. kuriosoa? ez dakit oso egkia den web gune honetan

    ResponderEliminar
  2. kuriosoa? ez dakit oso egkia den web gune honetan

    ResponderEliminar
  3. Elkarrizketa zinez interesgarria, zorionak. Dena dela azken galdera... ez al duzue ba elkarrizketa artea sailean sartu? eztabaida planteatua zegoen esplizitatu beharrik gabe ere. Halere, eztabaida interesgarria hemen planteatzen dena.
    berriz ere zorionak eta noski egokia dela web gune honetan. Komunetan link-ak jartzearen istoria hura ere oso interesgarria zen... lan polita benetan!

    ResponderEliminar
  4. kaka bat da eta ez dut ikusi ezer orri buruz

    ResponderEliminar
  5. ...zenbatetan emeten dio gendea botoiari..?

    ResponderEliminar