sábado, 25 de marzo de 2006

Gazte Topagunean...musika!

Ezagutuz goaz, 2006ko Gazte Topagunean izanen den egitaraua ezagutuz goaz gutxinaka gutxinaka. Etxarrin bilduko diren gazteek jarduera piloa izanen dituzte egiteko apirilaren 14tik 17ra, eta nola ez tartean musikarako beta izanen da noski! Edizio guztietan gertatu den moduan, Euskal Herriko plazetan ohikoak diren taldeez gain, kanpoko musikariak ere izanen dira Topagunean. Aurtengo sorpresa Macaco, fusio taldea izango da. Igandean joko du, Gazte Topaguneko karpa erraldoian eta ziur publiko aunitz beregantuko duela.
Rumba, Ska, Hip-Hop-a,funk-a, doinu brasileiroak....ekarriko dituzte Macaco taldekoek mundu zabaletik Euskal Herrira. Ez da apostu makala, izan ere Macaco-k egun kultura fusio panoraman dagoen talde ezagunetarikoa baita, argitaratu dituzten 3 diskekin hainbat jaialdi erraldoietan parte hartu dutelarik. Haiekin batera, igandeko gau horretan Kuraia, Def Con Dos eta Mouss et Hakim taldeak izango dira.

Informazio eta berrikuntza gehio:

www.gazte-topagunea.org


9 comentarios:

  1. Fumut, Macaco ikustera animatzen? nere konbalezentziaren osteko lehen farra litzateke

    ResponderEliminar
  2. "... oye un murmullo viene/ es la gente contracorriente/ oye suena diferente..."

    Ez da gaizki egongo Macaco...

    ResponderEliminar
  3. Uau! Hori da hori nirekin parranda bat egiteko gogoa! Baina beste arazo bat dago... Fumutek astelehenean ere LANA dauka, altzairuzko gizontxoarekin hitz egin ezean... Tira, agian...

    ResponderEliminar
  4. jungo naiz nere hippy-furgoian zure bila lasai...parranda bat behar dut eta! gainera ziurrenik angry brigaderekin topo egiteko auekra izanen dugu

    ResponderEliminar
  5. Arazotxo bat dago: LANA! Fumutek lan egiten du asteburuetan... Ederki izorratu naute...

    ResponderEliminar
  6. han izanen naiz, nire gipuzkoar eta nafartar maiteen esperoan

    aurtengo kartelaren inguruan, zer esan, betikoa, kaka

    ResponderEliminar