sábado, 4 de marzo de 2006

Paul Austerren berriena inoiz baino lehenago euskaraz

Martxoaren 14an aurkeztuko du Alberdania argitaletxeak Paul Austerren Brooklyngo erokeriak nobela berria. Urtarrilean kaleratu zen AEBetan eta inoiz baino lehenago euskaratu du Oskar Aranak: espainolez eta katalunieraz ere garai berdintsuan kaleratuko da adibidez.  

Informazio +: www.alberdania.net eta Berrian


 

3 comentarios:

  1. Egia. Eta ez gaizki hartu, baina Xabier Olarrak hemen elkarrizketa batean proposatu bezala "Best seller" moduan sailka daitezkeen eta balio literario gutxi duten liburuak ere itzuli beharko lirateke, horrelakoak irakurtzea gustuko duenak euskaraz ere izan ditzan...

    ResponderEliminar
  2. Ea egiteko modu honek arrakasta lortzen duen eta Houllebecq, McEwan, Murakami, Tabucchi, Roth eta abarren liburuak euskaraz gazteleraz bezain azkar irakurtzerik ditugun.

    ResponderEliminar
  3. Eta egile eskubideen kontuaz inork pentsatu al du? Hori ez baita txori kaka, noski.
    Baina, bidenabar, blogalizazioaz ari garela (ez dakit termino honek existitzen duen, baina inork erregistratu ez badu, nik erreklamatzen dut neronentzat copyrighta, hacker-ikasle honek zera jakin nahi luke: Zein programarekin dago egina eremulauak.com-en orri eredugarri hau? Prest gara Zaldi Eroa eta biok kopiatzeko, hackeatzeko, eta Queneauren txokoa --lehengo batean aipatu nuena-- zuen estilora moldatzeko.
    Mila esker, aldez atzetik.
    Guk drupal-ekin egitea pentsatu dugu. Zer zeneritzokete?
    X.O. Z.E

    ResponderEliminar