miércoles, 19 de abril de 2006

207. logela

49 urterekin ezagutu dut Esti, Bartzelonan eginiko seminario batean. Azken aurreko egunean ezagutu dugu elkar, begirada gurutzaketak aurreko bi egunetatik izan arren. Seminariotik irtetean elkar begiratu eta hitz egiten hasi gara. Berarekin hitz egitea bizkotxo bat jatea lakoa da eta beno, hor amai ez dadin nire gelara gonbidatu dut. Gau zoragarria izan da. Altxatu, elkarrekin gosaldu eta Esti Toledora abiatu da, bere senarrarengana eta ni Donostiara, nire emaztearengana, Leirerengana. Asko maite dut Leire, munduan gehien maite dudana da Leire. Bi hilabete igaro dira Estiri deitzera ausartu naizen arte, baina ezin izan dut besterik egin. Zita bat jarri dugu. Nik hegazkineko billetea bidali diot eta hotel eta logela berdinean geratu gara. Eguna heldu denerako koartada prestatuta izan dut. Leireri seminario batera joan behar dudala esan diot. Maletak egin, musu luze bat eman, ohikoa-baino-luzeagoa eta Sondikara abiatu naiz hegazkina hartzera. Abioira igotzeko lehen abisua eman dute. Nik jarrita jarraitzen dut itxaroteko gela handi honetan, geldi, izoztuta. Bigarren abisua eman dute. Hirugarren abisua eman dute. Nik jarrita jarraitzen dut. Azkenean nire izena esan dute megafonotik, mesedez enbarkatzeko atean ager nadin. Nik jarrita jarraitzen dut, isilik, aurrera begira.
Hegazkinak pista osoa igaro eta aireratzen ikusi dudanean maleta hartu eta etxera abiatu naiz, egunero bezala Leirerekin afaltzera.

6 comentarios:

  1. inork ez du ezer esaten... edo inork ezin du ezer esan..

    ResponderEliminar
  2. gustatu zait, fidel ez izan eta izatearen arteko duda horien inguruko topikoaren ber-idazketa, nahiz eta agian ez dugun hainbestetan ikusi eserita gelditzearen jarrera hori gizonezko pertsonaietan gorputztuta. Goxoa da, hurbila, ongi dago. Pena bakarra azken parrafoan 3. pertsonaren erabilera, kolpe hobea litzateke Leireren hitzak zuzenean ekartzea, agian, gusto kontua.

    ResponderEliminar
  3. jendeari antza lotsa ematen dio hemen posteatzeak Pomen... Hala ere jakin ezazula lehengoan klasekide bat etorri zitzaidala zure testuei buruz hitz egiten. Pena hemen ezer jarri ez izana... Kristona haiz!

    ResponderEliminar
  4. txomin. ikusteot ez dozule idazteik ahaztu. eta amets eittie ondi?o bidie dala zuretzat.
    asko poztu nau testuak idazten jarraitzen dozule ikustiek.
    jarraittuizu. ta bialdu.
    txupetek esaten dauena ondo dauela uste dot.
    esan dot.

    ResponderEliminar