jueves, 27 de abril de 2006

Ametsen Remake-a

Gaztaroan izandako amets eta utopietara itzultzea, horixe proposatzen digu Roger Gual zuzendariak Remake filmean; aspaldi izandako idealak errepasatu eta gogoratu, eta egun direnak egiaztatu. Guzti hori, ez soilik aburgesatutako zahar malenkoliatsu batzuen  iritzi eta sentipenetatik, baita bertan eta haiekin bizi ziren umeen ikuspegitik. Berezia. Interesgarria.

Hotel bat eraikitzeko saldu behar dutelako, berriro elkartzen dira mendi puntan isolatutako baserrian bertan bizi zirenak. 70.hamarkadan, Masia hori, ezberdin pentsatu eta bizi nahi zutenen babesleku izan zen, gizartetik at, soziedade paralelo bat eriki zuten bertan. Urteak aurrera egin ahala, etxea utzi eta hirietara jeitsi ziren bertakoak, Max idealista izan ezik. Ia 40 urte pasa direnean itzuli egiten dira asteburu bat pasatzeko eta garai zaharrak gogoratzeko. Haiekin batera, jada helduak diren semeak ere itzultzen dira.


 Istorio honen atzean, idealak, sentimenduak eta utopien gaineko erreflexioa topatzen du ikusleak. Komuna horren sortzaile izan zirenak, jada zaharkituak eta aburgesatuak, hasiera batean malenkoliaz begiratzen badituzte ere, “tontakeriz” beteriko uneak bezala gogoratuko dituzte garai zaharrak. Max idealista ere, utopiak alde batera utzi eta zenbait eredu onartu dituela jakinen da inkluso. Depresioak, stresa, dibortzioak, amoranteak...haien bizitzak borrokatu zuten guzti horren paradigma bihurtu dira.


 Bainan haien semeak izanen dute protagosnimo handiena, garai haiek gogora ekartzeko orduan. Gizartetik isolatuak 4urte luzez, garai aspergarri eta beltz moduan gogoratuko dute, “helduen bizi alternatibek inoiz ez dituzte umeak kontutan hartzen”. Sexua, hezkuntza...gizartearen gaineko idei guztietan ezberdin hezituak izan ziren eta kanpotik ikusita positiboa eta ederra dirudien arren, geroxeago, hirietako gizarteetara itzulita arazoak emanen dizkie. “Zergatik uste zenuten, besteak bainon hobeagoak zinetela gu hezitzeko?”. Haien gurasoek, heziketa aske horren bitartez, haien aurrekoek hezkuntza katoliko eta kontserbakorrarekin egindakoa errepikatu zuten, inposizioa.


 Pelikula oso interesgarria, fotografia oso zainduarekin, irudi digitalaren eredu; eta soinu banda ederrarekin. Pelikulak erreflexioaz gain, umorearentzako tartea uzten du, sekuentzia oso barregarriekin (nirekin zineman zeuden batzuendako barregarriegiak...mesedez isiltasun apur bat). Ikusleari erraz etorriko zaio burura “El Sueño de Ibiza” filma, idei berdinen inguruan (ezerdin kontatua noski) erakia baitago Remake filme hau.


Informazio gehiago, aktoreak, musika eta filmaren bloga: www.remakeonline.com



Eta zu eremulak-eko irakurle zer uste duzu?

7 comentarios:

  1. Eremu Lautar berri bat gure artean! Ongi etorria! Pelikulak interesgarria dirudi

    ResponderEliminar
  2. Oso ona debut-a!

    Aipaturiko webgune horretan sartu naiz. Galdera bat, zein da entzuten den abeslaria? ....venga musikologo guzti hoiek.

    www.remakeonline.com

    ResponderEliminar
  3. Interesgarria dirudi. DVDan ikusi beharko da edo "Version Espa?ola" saioan. :)

    Aupa Eremulak!

    ResponderEliminar
  4. IMPRESIONANTE!! esker mila Benino!!!

    ResponderEliminar
  5. Abestia Cocorosie-ren "Terrible Angels" da, La Maison De Mon R?ve izeneko diskoan aurki daitekeena.

    ResponderEliminar
  6. Benino, Benito edo Musikhemeroteka jauna deitu behar dizugu?

    ResponderEliminar