domingo, 23 de abril de 2006

Pearl Jam Azkena Rock Festivalen ariko da

Seattleko talde ezagunak Europan egingo dituen kontzertuen datak argitaratu ditu eta Euskal Herrian ere egingo dute osteratxo bat Eddie Vedder eta lagunek. Irailaren 2an izango da, Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdian. Oraingoz 2006ko ARFen konfirmatuta dagoen talde bakarra da. Bestalde jaialdiaren aurkezpeneko kontzertuetan The Cult ariko da, ekainaren 4 eta 5ean Madril eta Bartzelonan.
Piskanaka bagoaz udako jaialdien kartelak konfirmatzen, nahiz eta baten batek sekretutxoak gordetzea nahiago duen oraindik (esango diguzu bai!).

Info +: www.azkenarockfestival.com

2 comentarios:

  1. JO! justo honi buruzko artikulu bat idazten nengoen!

    Hau lehenengo konfirmazioa baino ez da, aurten ARF-k bostgarren urteurrena betetzen du, eta potoloa izango omen da kartela! (zurrumurruei ez!)

    ResponderEliminar