miércoles, 17 de mayo de 2006

ETB-TVE, agur eta ohore

Aurtengo telebistako denboraldiak sorpresa asko utzi ditu. Oso denboraldi luzea izaten ari da. Lehenik eta behin, Cuatro telebista kate berria sortu eta azaroaren zazpian jarri zen martxan. Geroxeago Espainiar estatuko telebista publikoaren erorketa hasi zen, TVE hilerrirako bidean jarriz. Ondoren, beste telebista kate berri bat sartu zen merkatuan, La Sexta eta honekin batera kate autonomikoek osatzen duten FORTA elkartea krisian sartzen hasia da. FORTAren barruan, besteak beste, ETB aurkitzen dugu.
Baina has gaitezen hasieratik. Cuatroren sorrerarekin batera, gainontzeko telebista kateek behera egin zuten. Gaur egun %5,8ko audientzia du Sogecableko telebista kateak. Kontuan izanda Canal +ek %2ko audientzia zuela, gainontzeko telebista kateei ia lau puntu kendu dizkio Cuatrok. Datuak begiratzea besterik ez dago:

















































Telebista kateak 2005eko urria 2006ko apirila
TELE 5 22,7 21,3
ANTENA3 21,9 20.6
TVE 1 20,5 18,8
TVE2 5,1 5
FORTA 16,9 15,6
ETB 2 17,7 16
ETB 1 4,8 5,2
CUATRO    - 5,8



Kate garrantzitsu guztiak nabarmen jaitsi dira Cuatro agertu zenetik, "kate minoritarioak" deitutakoak izan ezik. Ikus dezakegunez, La2 kateak hamarreko bakarra galtzen du eta ETB1ek berriz lau irabazi. Seguru asko, pilotako partidak edota futbolekoak garrantzitsuak izan direlako ikusi dezakegu igoera hau.

Jaitsiera honek, urduritasuna eragin du batez ere T5 eta A3 kate pribatuetan eta horregatik ulertu ditzakegu hainbeste saio eta telesailen porrotak: Vientos de Agua, Tirando a dar, Morancos Channel nº 5, Plan C, De vez en cuando la vida, Lo que InTeresa, A tortas con la Vida, El autentico Rodrigo Leal, Engaño...

TVE kate publikoaren heriotza ere zuzenean ikusteko aukera izaten ari gara aurtengo denboraldian. PPren aldekoek TVEri egiten dioten boikotaz gain, aurten estreinatu dituzten saio guztiak hondoa jo dute: Made In China, Objetivo: Gente de Primera, Mi abuelo es el mejor, Diario de una abuela de Verano, Sábado Noche, Rufus & Navarro, Fuera de Control, Extra, Con dos Tacones, Tan agustito, Odiosas, El Loco de la Colina...

Gainera audientzia gehien ematen dieten saioak galduko dituzte hurrengo denboraldirako. Mamen Mendizabal La Sextara joango da ekainean, beraz 59 Segundos bukatuko da, Txapeldunen Liga Antena 3k emango du hurrengo denboraldian, baita Munduko moto txapelketa, gainera futboleko eta saskibaloiko mundialak ere ez ditu botako. Gauzak gaizki egiten ditu TVEk eta hori heriotzera eraman ohi du zuzenean.

La Sexta ere martxan jarri zen martxoaren bukaeran, eta apirilean, %0,2ko audientzia egin zuen. Hala ere audientzia ez da garrantzitsuena momentuz katearentzat. Hurrengo ekainaren 9an hasiko den Munduko Futbol Txapelketa emango du zuzenean eta ia osorik La Sextak. Jokatuko diren 64 partiduetatik 35 zuzenean emango ditu, gainontzekoak Canal +ek emango ditu zuzenean eta La Sextak aurrez grabatuta. Beraz, ekainetik aurrera La Sextak orain ez dituen audientziak lortuko ditu, kopuru garrantzitsuak. Baina telebista katea oraindik beste aurrera pauso garrantzitsuagoa eman nahi izan du: Ligako taldeekin kontratuak sinatu 2008tik aurrera lehen mailako futbola zuzenean botatzeko. Momentuz Atlheticekin sinatu du jada akordioa eta badirudi Barça eta Real Madrilekin ere sinatuko dituela. Racing edo Atletiko Madrilekin ere negoziatzen hasia da. Akordio hauek sinatzen baldin baditu, ziurrenik FORTAko telebista kateak futbolik gabe geratuko direla, hurrengo denboraldian ez bada, 07-08 denboraldian. Bestalde, zer gertatuko da Digital +eko eskaintzarik ikusienarekin (futbola, alegia)? Momentuz Sogecableko akzioek burtsan ikaragarrizko jaitsiera izan dute.

Zer egingo du ETB 1ek futbolik gabe? Trikitixako liga zuzenean eman edota larunbat gauean ere pilota bota? Gainera, denboraldi honen bukaeran Asegarce eta Asperekin dituen kontratuak bukatzen dira eta negoziatu beharko dituzte hurrengo denboraldiko pilota emanaldiak. Lortuko dute akordioa berritzea edota enpresek diru asko eskatuko dute eta Frontiseko partiduak bota beharko dituzte? Ikusiko da.

Laburbilduz, denboraldi luze eta garrantzitsua izaten ari da aurtengoa, telebistako panoramaren iragana eta orainaren arteko mugarria jarriko duena.

5 comentarios:

  1. La 2 noticias-ekoa badago "La sextan" ere... Mamen-rekin.. a ze bikote...buffffff

    ResponderEliminar
  2. Ez nekin pelotan eskubideena hain gaixki zeonikan...

    ResponderEliminar
  3. Trikitixako Ligari BAI!




    ( Falta zitzaiguna....)

    ResponderEliminar
  4. Espero dezagun futbol liga ez dezatela ETBn eman. Albiste ona izango zen.

    Bestetik, La Siestakoek Andres Montes fitxatu dute mundialen (fumbola eta saskibaloia) erretransmisioak egiteko. Andres Montes Canal+n zegoen, NBAren partiduetan.

    ResponderEliminar
  5. Jar ditzatela aurkezle gazteak ETB-n. Zerbait freskoa behar dugu gure telebistan! AMETS ARZALLUS ez al da kazetaritza ikasten ari? Aspertuta gaude beti jende bera ikusteaz. Iban Garate non dago? Erotu beharrean ibiltzen zituen gure etxeko txikiak Betizu egiten zuenean!

    ResponderEliminar