domingo, 25 de marzo de 2007

Hamar idazle Europako Batasunari kontu eske

Europako Batasunaren sorreraren 50. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez hamar idazlek azpiko idatzia kaleratu dute, The Independent egunkarian. Idazleek Sudanen gertatzen ari diren hilketen aurrean erantzuteko eskatu diete elkartea osatzen duten 27 herrialdeetako buruzagiei.
Europako Batasuna (EB) osatzen duten 27 herrialdeetako buruzagiei: nola ausartu gara europarrok asteburu honetan ezer ospatzera, hegoaldean, kilometro gutxira, babesgabeenak, behartsuenak eta ahulenak Sudanen erailtzen dituzten bitartean?

Europako Batasunak -ankerkeriatik jaioa, batasunaren bidez beste ankerkeriei aurre egiteko- ez al du esateko ezer? Ez al dauka sustatu beharreko printzipiorik? Darfurreko sarraskiei aurrea hartzeko ez al du inolako ekintzarik burutu behar? Srbrenicako koldarkeria berriz errepikatuko al da? Zer ari gara ospatzen?

Gure batasun politikoaren ahultasuna?

Gure klase politikoaren itxurakeria hutsalak?

Gure burokrazien indar eza eta baliogabetasuna?

Auschwitz onartu zuen Europak, Bosnian porrot egin zuen berak, ezin ditu Darfurreko hilketak eraman. Europa klase politikoen sarea baino gehiago da, munduko lehen elkarte ekonomikoa baino gehiago eta eskreszentzia burokratikoa baino gehiago. Gizakiaren balio eta duintasunean oinarritzen den oinordetza kulturala da, zeina denok partekatzen dugun. Kultura komun horren izenean eta partekatzen ditugun baloreen izenean, 27 buruzagiei dei egiten diegu Sudango erregimenari zigor zorrotzenak ezar diezazkioten.

Goazen gure kostaldeak, gure osasun zerbitzuak eta gure luxuzko gaiak debekatzera. Izoztu ditzagun gure banketxeetan dizuten ezarpenak eta sar ditzagun tartean parte hartu duten beste herrialdeak.

Ez dugu utzi behar, beste behin ere, gure europar zibilizazioa traditua izan dadin, Afrikako beste zibilizazio bat suntsitzen den bitartean begiratu eta itxaroteagatik.

Ekintza hau izan dadila geure buruarentzako oparia eta froga. Eta egina dagoenean, ospa dezagun elkarrekin harrotasunez.

Umberto Eco
Dario Fo
Günter Grass
Jürgen Habermas
Václav Havel
Seamus Heaney
Bernard Henri-Levy
Harold Pinter
Franca Rame
Tom Stoppard



Jatorrizko bertsioa: http://comment.independent.co.uk/commentators/article2387820.ece

3 comentarios:

  1. Oso ondo dago Darfurreko kontuaz gogoratu eta presioa egitea gobernariei. Baina duda txiki-txiki bat piztu zait: zein da "Gizakiaren balio eta duintasunean oinarritzen den oinordetza kulturala"? Koloniaren lurrinarekin zabaldutako hura? Eta ironikoak izaten ari al dira "zigorrik zorrotzenak" eskatzean?, hots: "gure osasun zerbitzuak eta gure luxuzko gaiak" debekatzeko eskatzean? Ai ene... Adierazpen hau, haatik, isiltzea baino hobe dela pentsatzearekin lasaituko naiz. (glup)

    ResponderEliminar
  2. Ezin esan zurekin ados ez nagoenik...

    Testu hau itzuli badut ez da izan, berez, sekulako ekimena iruditu zaidalako, baina tira, behintzat zerbait egin dute. Beste askok, gure Europa honetan, ez lukete jakingo Darfur mapan kokatzen ere. Hau da, arazoren bat dagoela jakitea bera ere, planteamentuak izan ditzakeen gabezia guztiekin, garrantzitsua iruditzen zaidala.

    Eta tira, ezagutzera emateko bide horretan sinatzaileen izenek duten pisuak lagundu dezake ezta?

    ResponderEliminar
  3. Gorka, ilegalki hartu dizuegu web orriko beste testu bat, elkarrizketa bat hain zuzen, aspaldion, gure ustean, egin duzuen onena.

    ResponderEliminar