jueves, 8 de marzo de 2007

Batz(wo)man eta Txomin, gure superheroiak

Aspaldi samar izan genuen Batzman eta Txominen berri, baina oker ez banago inoiz ez genituen eremu lauetara ekarri. Gaur aitzakia ederra dugu, prekarietatearen aurkako superheroiek DVDa kaleratu baitute
Donostiako Gelditu plataformak kaleratu du superheroiek Urchegi esplotatzailearen aurka izan dituzten borrokaldiak kontatzen dituen trilogia hau. Baliabide gutxirekin egindako lanak izan arren, ikusleak berehala igarriko du bideoek irudimena eta umorea soberan dituztela. Horiek izango dira gorbatadun banpiroen lan baldintza okaztagarriekin bukatzeko XXI. mendeko proletarioen tresnak.

DVDak dakartzan berrikuntzen artean azpimarratzekoa da prekarietatearen aurkako superheroiek hirugarren bideoa osatu dutela. Batzmanek ordezkoa aurkitu du laburmetraia berri horretan, izan ere, emakumeen lan baldintzak nolakoak diren ikusita, Batzwoman izango da  azken bideoko protagonista.

Lortuko ote du Batz(wo)manek prekarietatearekin bukatzea? Zer jukutria berri prestatuko du Urchegi banpiroak langileak esplotatzeko? Ez dakigu, egia esan. Badakiguna zera da, nazioartean lehenago ere antzeko esperientziek arrakasta handia izan dutela. Hor dago, besteak beste, Mexikoko Superbarrio Gómez, hango borroka sozialen ikono bihurtua.













3 comentarios:

  1. Mesedez, egin klik lehen paragrafoko "DVDa kaleratu baitute" hitzen gainean eta ikusiko duzu nora eramaten zaituen. Hasieratik dago lotura hori testuan, ez badidazu sinesten begiratu Google-ko katxean.

    Eta hala ere, ez dut uste ez Gaztesareari ezta Gelditu plataformari ere horrelako ekimenen berri emateak molestatzen dienik. Azken finean horrelako proiektuei oihartzuna ematea da kontua ez? Nik intentzio horrekin egin dut behintzat.

    Besterik gabe, agur bat.

    ResponderEliminar
  2. igual hobe jarri non atera duzu berria hau:

    gaztesarea.net

    ResponderEliminar