sábado, 23 de abril de 2005

Chillida, Surrealistak eta Ingalaterrako pop art-a izango dira Bilboko Arte Eder Museoko erakusketa berriak

Eskultore donostiarraren «Dardara burdinak II» ikusgai izango da apirilaren 26tik ekainaren 26ra bitartean Arte Eder Museoan. 2003. urtean eskuratu zuen museoak obra hori eta eta Gonbidatutako Obra Programa dela-eta ipini da ikusgai, bilduma partikularretako «Dardara-burdinak I» eta «Dardara-burdinak III» eskulturekin batera. Chillidaren heldutasungaraiko lehen urteetan burututako lanak dira hirurak, 1955etik 1957ra bitartean eginikoak.

Bestalde, ekainaren 20tik irailaren 18ra ?Paris eta surrealistak? erakusketa izango da ikusgai. Victoria Combaliak hautatutako 270 margolanen artean Joan Miro, Marcel Duchamp, Salvador Dali, Andre Breton edo Max Ernsten mailako izenak topatuko ditu Bilboko museora hurbiltzen denak. Arte Eder Museoak azaldu duenez, erakusketaren helburua ?gerra arteko Pariseko giro artistiko eta intelektualaren berri ematea da, garai hartan izan zuen-eta Surrealismoak unerik gorena?. Erakusketak, besteak beste, surrealisten izaera berritzailea, sortzaileen eta diziplinen arteko harremana eta artista talde horrek politikarekin izandako harreman korapilatsua ulertarazteko baliagarri izan nahi du.


Azkenik, urriaren 17an hasi eta hurrengo urteko otsailaren 12ra bitartean Ingalaterrako pop artaren ordezkaririk nabarmenenek hirurogeiko hamarkadan erabilitako gaiak, irudiak eta prozesu teknikoak aztergai izango dituzte. Hogei artista inguru eta 75 pintura eta eskultura izango dira ikusgai guztira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario